Malcolm I.a Eskoziakoa
Malcolm I.a Eskoziakoa | |||
---|---|---|---|
943 - 954 ← Konstantino II.a Eskoziakoa - Indulf Eskoziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 897 | ||
Herrialdea | Eskoziako Erresuma | ||
Heriotza | 954 (56/57 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ionako abade-etxea | ||
Familia | |||
Aita | Donald II.a Eskoziakoa | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Alpin etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Malcolm I.a Eskoziakoa edo Malcolm MacDonald (Eskoziako gaeleraz: Máel Coluim mac Domnaill), (900, Eskozia – 954, Eskozia), Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako zortzigarren erregea izan zen, garai hartan Alba izenaz ezagutzen zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donald II.aren semea izan zen eta diotenez tronua eskuratu nahian aritu zen eta azkenean lortu zuen Konstantino II.ak 943an abdikatzea.
945ean, Edmundo I.a Ingalaterrakoak Olaf errege bikingoa (Amlaíb Cuaran) kanporatuz Strathclyde Erresuma konkistatu zuen, baina lurraldearekiko eskubideak Malcolm I.ari eman zizkion. Horren ordez, elkarri laguntza emateko hitzarmen bat sinatu zuten. 950an Olaf erregeak berriz konkistatu zuen hegoaldea eta orduan Malcolmek Northumbria eraso zuen "jende eta abere ugari hartuz" kroniken arabera.
954an hil zen borrokan ari zela eta Ionan lurperatu zuten.
Aurrekoa Konstantino II.a |
Eskoziako Erresumako erregea 943–954 |
Ondorengoa Indulf |