Edukira joan

Margaret Atwood

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Atwood

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaOttawa1939ko azaroaren 18a (85 urte)
Herrialdea Kanada
BizilekuaToronto
Essex County (en) Itzuli
Ottawa
Familia
Ezkontidea(k)Graeme Gibson
Hezkuntza
HeziketaVictoria University (en) Itzuli
Leaside High School (en) Itzuli
Radcliffe College (en) Itzuli
(1961 - 1962) Arte-masterra : Ingelesezko literatura
Harvard Unibertsitatea
(1962 - 1963) : Ingelesezko literatura
Harvard Unibertsitatea
(1965 - 1967) : Ingelesezko literatura
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Kanadako ingelesa
frantsesa kanadiarra
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, pedagogoa, literatura-kritikaria, saiakeragilea, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea eta asmatzailea
Lantokia(k)Toronto
Enplegatzailea(k)Concordia University (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea
Columbia Britainiarreko Unibertsitatea  (1964 -  1965)
Sir George Williams University (en) Itzuli  (1967 -  1968)
Albertako Unibertsitatea  (1969 -  1970)
York Unibertsitatea  (1971 -  1972)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGeorge Eliot, George Orwell, Alice Munro, Northrop Frye, Doris Lessing, Jane Austen, Jonathan Swift, Virginia Woolf, Margaret Laurence (en) Itzuli, Jack London, Charles Dickens, William Shakespeare, Lev Tolstoi, Fiodor Dostoievski eta Aldous Huxley
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea
Royal Society of Canada (en) Itzuli
Genero artistikoahistorical fiction (en) Itzuli
fikzio espekulatiboa
zientzia-fikzioa
utopian and dystopian fiction (en) Itzuli
saiakera
olerkigintza
feminist science fiction (en) Itzuli
tragedia
Distopia

margaretatwood.ca
IMDB: nm0041194 Allocine: 80125 Allmovie: p315521
Facebook: MargaretAtwoodAuthor Twitter: MargaretAtwood Instagram: therealmargaretatwood Musicbrainz: 54c82890-5779-4c98-9e59-eaed128685d6 Songkick: 15079 Discogs: 3033148 Edit the value on Wikidata

Margaret Eleanor Atwood (Ottawa, Ontario, 1939ko azaroaren 18a-), kanadar poeta da, nobelagile, literatur kritikari, saiogile, asmatzaile, irakasle eta ingurumenaren aldeko aktibista. Hamazazpi poesia-liburu argitaratu ditu, hamasei nobela, hamar liburu fikzioz bestekoak, zortzi bilduma fikzio laburrekoak, zortzi haur-liburu, eta nobela grafiko bat; baita zenbait edizio mugatu poesian eta fikzioan ere. Atwoodek berak eta beraren lanek sari eta ohore ugari irabazi dituzte, hauek barne: Man Booker saria, Arthur C. Clarke saria, Gobernadore Nagusiaren saria, Booker saria, Asturiasko Printzearen saria eta Franz Kafka saria. Orobat, Atwoodek asmatu eta garatu zuen LongPen teknologia, zeinak errazten baitu dokumentuen urrutiko idazketa robotikoa.

Nobelagile eta poeta moduan, Atwooden lanek gai asko jorratzen dituzte, hala nola hizkuntzaren indarra, generoa eta identitatea, erlijioa eta mitoa, klima aldaketa eta “joko politikoak”. Haren poema asko oinarrituta daude mitoetan eta maitagarrien ipuinetan, gaztetan izugarri interesatu zitzaizkion-eta. Aipatzekoak dira Atwooden bestelako ekarpenak Kanadako literaturari, berak sortu baitzituen Griffin Poesia saria eta Writers' Trust of Canada, gobernuz kanpoko erakunde bat, lan egiten duena bertan bizi diren kanadar idazleen alde. Amnistia Internazionala erakundeko kide da, eta BirdLife International elkarteko zuzendaritzakoa. Atwooden lan dezente moldatu egin dira zine, telebista edo antzerkirako, hala nola, Surfacing, The Handmaid’s Tale [1] eta Alias Grace, [2] besteak beste.

Atwood Ottawan jaio zen, Kanadako hiriburuan, hiru seme-alabaren arteko bigarrena. [3] Haren aita Carl Edmund Atwood izan zen, zoologoa, eta ama Margaret Dorothy William, nutrizionista. Aitak basoen entomologia ikertu behar zuela-eta, Atwoodek haurtzaroko zati handi bat igaro zuen Quebec-eko toki urrunetan, eta atzera eta aurrera bidaiatuz Ottawa, Sault Ste. Marie eta Toronto artean. Zortzi urte izan arte ez zen eskolan hasi egun osoz. Literatura-irakurle amorratu bihurtu zen, eta denetarik irakurtzen zuen: misteriozko nobelak, Grimm anaien ipuinak, Kanadako animalien istorioak eta komiki-liburuak. Leaside Institutuan ikasi zuen, Toronton, eta 1957an graduatu zen. Sei urterekin hasi zen poesiak eta antzezlanak idazten.

Hamasei urterekin konturatu zen idazle profesionala izan nahi zuela. 1957an Victoria Unibertsitatean hasi zen ikasten, Toronton, eta bertako aldizkarian, Acta Victoriana, idatzi zituen poemak eta artikuluak. Irakasle izan zituen Jay Macpherson eta Northrop Frye, zeinek bideratu zuten haren hastapeneko poesia mito eta arketipoetara. 1961ean Filologia ingelesean graduatu zen, Frantsesa eta Filosofia ere ikasita. [4]

1968an Atwood ezkondu zen Jim Polk-ekin. 1973an banatu ziren. Ondoren, bizitzen hasi zen Graeme Gibson nobelagilearekin, eta Alliston-era joan ziren bizitzera, Ontarion, etxalde batera. 1976an, hantxe jaio zen bien alaba, Eleanor Jess Atwood Gibson. 1980an familia Torontora itzuli zen.

Ikasketa aurreratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ean Harvard Unibertsitatean hasi zen ikasten, Woodrow Wilson beka bati esker. 1962an master gradua lortu zuen, eta bi urtez doktore ikasketak egin zituen, baina ez zuen amaitu tesia, “The English Metaphysical Romance”.

Irakatsi zuen British Columbiako Unibersitatean (1965), Sir George Williams Unibertsitatean, Montrealen (1967-1968), Albertako Unibertsitatean (1969-1979), Torontoko York Unibertsitatean (1971-1972), eta New Yorkeko Unibertsitatean.

  • Borroka egin du giza eskubideen, adierazpen askatasunaren eta beste kausa batzuen alde.
  • Booker Prize sariaren dirua eman zuen ingurumenaren aldeko lanen alde.
  • Carolyn Forche poetaren karrera sustatzen lagundu zuen, AEBetako editoreek atzera bota zutenean haren poesia Salvadorko gerra zibilaren inguruan.

Literatur ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atwoodek nobela idatzi du, saioak, errelatoak eta poesia. Baita telebistarako gidoiak, hala nola The Servant Girl (1974), eta saioak, hala nola Days of the Rebels: 1915-1840.

Idazle feministatzat jo ohi da, generoa modu nabarmenean agertzen baita haren zenbait lanetan. Zentratu da kanadarren nortasunean, Kanadaren, AEBen eta Europaren arteko harremanetan, giza eskubideetan, ingurumenarekin lotutako arazoetan, Kanadako mortuetan, gizarteak feminitateaz dituen mitoetan, emakumearen gorputza zelan irudikatzen den artean, esplotazio sozialean eta ekonomikoan eta baita emakumeen arteko zein gizonekiko harremanetan.

1969an argitaratu zuen The Edible Woman, non nabarmendu baitzuen emakumearen bazterkeria soziala. Procedures for Underground (1970) eta The Journals of Susanna Moodie (1970), haren hurrengo poesia-liburuetan, pertsonaiek oztopoak dituzte zentzugabea ulertzeko. Baliteke azken hori izaten haren lan poetikorik ezagunena; bertan idazten du Sussanna Moodie-ren ikuspegitik, Kanadako mugaren kolonizazioaren aitzindari bat XIX. mendean. Power Politics lanean (1971) hitzak erabiltzen ditu babesleku moduan gizonen indarrari aurre egiten dioten emakume ahulentzat.

Literatur kritikari dagokionez, ezagunena izango da Survival: A Thematic Guide to Canadian Literature (1972), zeina jotzen baita Kanadako literaturaz idatzi den libururik harrigarriena. Ondorioz, areagotu egin zuen interesa Kanadako literaturan. Urte hartan bertan Surfacing argitaratu zuen, nobela bat non termino politikoetan planteatzen baita izadiaren eta teknologiaren arteko gatazka.

Arrakasta handiz, eta kritikaren oniritziarekin, idatzi zuen You Are Happy (1974), eta beraren hirugarren nobela, Lady Oracle (1976), parodia bat maitagarrien gaineko ipuinez eta amodio nobelez. 1978an kaleratu zuen Two-Headed Poems, esploratzen duena hizkuntzaren bikoiztasuna, eta Up in the Tree, haur-liburu bat. Haren hurrengo nobela, Life Before Man (1979), tradizionalagoa da bere aurreko fikzioa baino, eta zentratzen da zenbait maitasun-triangelutan.

Atwoodi beti interesatu zaizkio giza eskubideak, ikus daitekeen moduan True Stories (1981) poesia-liburuan eta Bodily Harm (1981) nobelan. 1982an argitaratu zuen Second Words, Kanadan idatzitako lehen lan feministetako bat. Urte berean, zuzendu zuen Oxford Book of Canadian Poetry lana, eta horrek jarri zuen bere belaunaldiko poeta kanadarren buruan. 2000.ean kaleratu zuen The Blind Assassin, eta horrekin irabazi zituen Booker Prize eta Hammett sariak.

Atwoodek segitzen du idazten arrakasta handiarekin, bai kritikarien iritziz eta baita irakurleen artean ere. Haren liburuak mundu osoko eskola, institutu eta unibertsitateetan aztertzen dira.

  • The Edible Woman (1969).
  • Surfacing (novel)|Surfacing (1972).
  • Lady Oracle (1976).
  • Life Before Man (1979).
  • Bodily Harm (1981).
  • The Handmaid's Tale (1985); (Euskarara Zigor Garrok ekarria: Neskamearen ipuina).
  • Cat's Eye (1988).
  • The Robber Bride (1993).
  • Alias Grace (1996).
  • The Blind Assassin (2000).
  • Orys and Crake (2003).
  • The Penelopiad (2005).
  • Scribbler Moon (2014).
  • The Heart Goes Last (2015).
  • Hag-Seed (2016).
  • The Testaments (2019).

Narrazio laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Dancing Girls (1977)
  • Murder in the Dark (1983)
  • Bluebeard's Egg (1983)
  • Wilderness Tips (1991)
  • Good Bones (1992)
  • Good Bones and Simple Murders (1994)
  • The Labrador Fiasco (1996)
  • The Tent (2006)
  • Moral Disorder (2006)
  • Stone Mattress (2014)

Poesia bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Double Persephone (1961)
  • The Circle Game (1964)
  • Expeditions (1965)
  • Speeches for Doctor Frankenstein (1966)
  • The Animals in That Country (1968)
  • The Journals of Susanna Moodie (1970)
  • Procedures for Underground (1970)
  • Power Politics (1971)
  • You Are Happy (1974)
  • Selected Poems (1976)
  • Two-Headed Poems (1978)
  • True Stories (1981)
  • Love Songs of a Terminator (1983)
  • Snake Poems (1983)
  • Interlunar (1984)
  • Selected Poems 1966–1984 (Kanada
  • Selected Poems II: 1976–1986 (AEB)
  • Morning in the Burned House (1995)
  • Eating Fire: Selected Poems, 1965–1995 (UK,1998)
  • The Door (2007)
  • I'm Starved For You: Positron, Episode One (2012)
  • Choke Collar: Positron, Episode Two (2012)
  • Erase Me: Positron, Episode Three (2013)
  • The Heart Goes Last: Positron, Episode Four (2013)
  • The New Oxford Book of Canadian Verse (1982)
  • The Canlit Foodbook (1987)
  • The Oxford Book of Canadian Short Stories in English (1988)
  • The Best American Short Stories 1989 (1989) (Shannon Ravenel-ekin batera)
  • The New Oxford Book of Canadian Short Stories in English (1995)

Haur liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Up in the Tree (1978)
  • Anna's Pet (1980) (Joyce Barkhousel-ekin)
  • For the Birds (1990) (Shelly Tanaka-rekin)
  • Princess Prunella and the Purple Peanut (1995)
  • Rude Ramsay and the Roaring Radishes (2003)
  • Bashful Bob and Doleful Dorinda (2006)
  • Wandering Wenda and Widow Wallop’s Wunderground Washery (2011)
  • Survival: A Thematic Guide to Canadian Literature (1972)
  • Days of the Rebels 1815–1840 (1977)
  • Second Words: Selected Critical Prose (1982)
  • Through the One-Way Mirror (1986)
  • Strange Things: The Malevolent North in Canadian Literature (1995)
  • Negotiating with the Dead: A Writer on Writing (2002)
  • Moving Targets: Writing with Intent, 1982–2004 (2004)
  • Writing with Intent: Essays, Reviews, Personal Prose 1983–2005 (2005)
  • Payback: Debt and the Shadow Side of Wealth (2008)
  • In Other Worlds: SF and the Human Imagination (2011)
  • Kanadian Kultchur Komix featuring "Survivalwoman" in This Magazine under the pseudonym, Bart Gerrard 1975–1980
  • Others appear on her website.

Nobela grafikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Angel Catbird, Johnnie Christmas-ekin eta Tamra Bonvillain-ekin (2016)

Telebistarako gidoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Servant Girl (1974)
  • Snowbird (1981)
  • Heaven on Earth (1987)
  • The Trumpets of Summer (1964)
  • Frankenstein Monster Song (2004)
  • "Pauline" (2014)

Audioliburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Poetry and Voice of Margaret Atwood (1977)
  • Margaret Atwood Reads “Unearthing Suite” (1985)
  • Margaret Atwood Reading From Her Poems (2005)
  • Margaret Atwood as herself in Zombies, Run, as a surviving radio operator in themes.

2017an bere burua antzeztu zuen Wandering Wenda sailaren 26 ataletan, non jantzi baitzituen kapela bitxiak, gaien arabera.

Aintzatespenak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kanadako Idazleen Batasuneko lehendakariordea 1980tik
  • PEN Club-eko presidentea, mundu osoko autoreen arteko harremana eta lankidetza sustatzeko idazleen elkartea, adierazpen-askatasuna sustatzeaz eta preso politikoak diren idazleak askatzeaz arduratzen dena.
  • Massey College-ko bazkide nagusia Torontoko Unibertsitatean
  • Hemezortzi honoris causa titulu
  • Victoria College-ko doktoretza (1987)
  • 2001etik Kanadako Fama pasealekuan dago.
  • Kanadako Royal Societyko kidea
  • Order of Canadako kidea
  • Arte eta Zientzien Ipar Amerikako Akademiako ohorezko kidea
  • Birdlife Internationaleko ohorezko lehendakaria, Japoniako Takamada Printzesa Inperialarekin batera, Buenos Airesko 2009ko kongresuan hautatua.
  • Erresuma Batuko Royal Society of Literature-ko kidea.
  • The Handmaid's Talek Booker Prizerako (Erresuma Batua) izendatua (1985)
  • Ritz-Paris-Hemingway Prize (Paris), The Handmaid's Taleren eskutik Literaturako Nobel sarirako
  • E. J. Pratten domina (1961), Double Persephone poema liburuagatik
  • Governor General's Award, The Circle Game lanagatik (1966)
  • Toronto Book Award, Lady Oracle lanagatik (1977)
  • Canadian Booksellers Award, Lady Oracle lanagatik (1977)
  • Toronto Book Award, Dancing Girls lanagatik(1977)
  • Canadian Booksellers Award, Dancing Girls lanagatik (1977)
  • Kanadako aldizkako banatzaileak Fikzio Laburreko Saria, Dancing Girls lanagatik (1977)
  • Kanadako aldizkako banatzaileak, Bluebeard’s Egg lanagatik (1983)
  • Kanadako Letren Aurrerapenerako Fundazioa Urteko Liburua Saria, Bluebeard’s Egg lanagatik (1983)
  • Gobernadore Nagusiaren saria, Neskamearen ipuinagatik (1985)
  • Los Angeles Times saria, Neskamearen ipuinagatik
  • Arthur C. Clarke Award for Science Fiction, Neskamearen ipuinagatik
  • Commonwealth Literary Prize, Neskamearen ipuinagatik
  • Booker saria The Blind Assassinengatik (2000)
  • Letren Asturiasko Printzea Saria (2008ko ekainaren 25a)
  • Nelly Sachs saria (2010)
  • Dan David saria (2010)
  • Kitschies Red Tentacle Award, The Heart Goes Last lanagatik (2016)
  • PEN Pinter Prize (2016)
  • National Book Critics Circle Lifetime Achievement Award (2017)
  • Franz Kafka saria (2017)
  • Alemaniako Liburu-dendaren Bakearen Saria (2017)
  • Adrienne Clarkson Prize Global Citizenship lanagatik (2018)
  • Booker saria (ex aequo) Testamentuak lanagatik (2019)
  • Dayton Literary Peace Prize (2020)

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Aske izan nahi dut, ez ausart» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  2. Berria.eus. «Emakume langile baten historia» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  3. (Ingelesez) Hoby, Hermione. (2013-08-18). Margaret Atwood: interview. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  4. Nathalie., Cooke,. (1998). Margaret Atwood : a biography. ECW Press ISBN 1550223089. PMC 40460322..
  5. Sarasola, Ainhoa. «Amesgaizto patriarkalean bizirik irautea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  • Bauch, Marc (2012). Canadian Self-perception and Self-representation in English-Canadian Drama After 1967. Köln, Germany: WiKu-Wissenschaftsverlag Dr. Stein. ISBN 978-3-86553-407-1.
  • Carrington, Ildikó de Papp (1986). Margaret Atwood and Her Works. Toronto, Ontario: ECW Press. ISBN 978-0-920763-25-4.
  • Clements, Pam. "Margaret Atwood and Chaucer: Truth and Lies," in: Cahier Calin: Makers of the Middle Ages. Essays in Honor of William Calin, ed. Richard Utz and Elizabeth Emery (Kalamazoo, MI: Studies in Medievalism, 2011), pp. 39–41.
  • Cooke, Nathalie (1998). Margaret Atwood: A Biography. ECW Press. ISBN 978-1-55022-308-8.
  • Cooke, Nathalie (2004). Margaret Atwood: A Critical Companion. Connecticut: Greenwood Publishing Group. ISBN 978-0-313-32806-0.
  • Findlay, Bill (1979), Interview with Margaret Atwood, in Cencrastus No. 1, Autumn 1979, pp. 2 – 6 ISSN 0264-0856.
  • Hengen, Shannon; Thomson, Ashley (2007). Margaret Atwood: A Reference Guide, 1988–2005. Lanham, MD: Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-6668-3.
  • Howells, Coral Ann (1996). Margaret Atwood. New York: St. Martin's Press. ISBN 978-0-312-12891-3.
  • Howells, Coral Ann (2006). The Cambridge Companion to Margaret Atwood. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-54851-9.
  • Miceli, Barbara. "Margaret Atwood's The Heart goes Last: Panopticism, Discipline, Society, and Ustopia" in Metacritic Journal for Comparative Studies and Theory 5.2 (December 2019), pp. 79–90.
  • Miceli, Barbara. "Religion, Gender Inequality, and Surrogate Motherhood in Margaret Atwood's The Handmaid's Tale", in CoSMo (Comparative Studies in Modernism), n° 12 (2018), pp. 95–108.
  • Nischik, Reingard M. (2002). Margaret Atwood: Works and Impact. Rochester, NY: Camden House. ISBN 978-1-57113-269-7.
  • Nischik, Reingard M. (2009). Engendering Genre: The Works of Margaret Atwood. Ottawa: University of Ottawa Press. ISBN 978-0-7766-0724-5.
  • Pivato, Joseph (October 6, 2020) [26 April 2016]. "Atwood's Survival: A Critique". Canadian Writers. Faculty of Humanities & Social Sciences, Athabasca University.
  • Rigney, Barbara Hill (1987). Margaret Atwood. Totowa, NJ: Barnes & Noble. ISBN 978-0-389-20742-9.
  • Rosenberg, Jerome H. (1984). Margaret Atwood. Boston: Twayne. ISBN 978-0-8057-6586-1.
  • Sherrill, Grace; Weir, Lorraine (1983). Margaret Atwood, Language, Text, and System. Vancouver: University of British Columbia Press. ISBN 978-0-7748-0170-6.
  • Sullivan, Rosemary (1998). The Red Shoes: Margaret Atwood Starting Out. Toronto: HarperFlamingoCanada. ISBN 978-0-00-255423-7.
  • Tolan, Fiona (2007). Margaret Atwood: Feminism and Fiction. Netherlands: Rodopi. ISBN 978-90-420-2223-2.
  • VanSpanckeren, Kathryn; Castro, Jan Garden, eds. (1988). Margaret Atwood: Vision and Forms. Carbondale: Southern Illinois University Press. ISBN 978-0-8093-1408-9.
  • Weir, Lorraine (1981). "Meridians of Perception: A Reading of The Journals of Susanna Moodie". In Davidson, Arnold E.; Davidson, Cathy N. (eds.). The Art of Margaret Atwood: essays in criticism. Toronto: Anansi. pp. 69–79. ISBN 978-0-88784-080-7.
  • Wrethed, Joakim (2015). "'I am a place': Aletheia as aesthetic and political resistance in Margaret Atwood's Surfacing". Journal of Aesthetics & Culture. 7 (1): 28020. doi:10.3402/jac.v7.28020.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]