Edukira joan

Margarita Siziliakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Siziliakoa

Bizitza
JaiotzaFoggia1237ko abenduaren 1a
Herrialdea Alemania
HeriotzaFrankfurt am Main1270eko abuztuaren 8a (32 urte)
Hobiratze lekuaFrankfurt am Main
Familia
AitaFrederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaIsabella of England
Ezkontidea(k)Albert II (en) Itzuli  (1256 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHohenstaufen etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak

Margarita Siziliakoa edo Margarita Hohenstaufengoa (Foggia, 1241eko abenduaren 1a - Frankfurt-am-Main, 1270eko abuztuaren 8a) Sizilia eta Alemaniako printzesa izan zen, eta Hohenstaufen dinastiako kidea. Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba zen, Siziliako Erregea eta Alemaniakoa, bere hirugarren emaztearekin, Elisabet Ingalaterrakoa (1214-1241). Bere aitaren aldetik Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa eta Konstanza I.a Siziliakoaren biloba zen. Bere amaren aldetik Joan Lurgabea eta Elisabet Angulemakoaren biloba.

Urtebete zuenean Alberto II.a Meissengoa Gizagalduarekin ezkontzea adostu zuten, Henrike III.a Meissengoaren seme nagusi eta oinordekoa. Ezkontza 1255eko ekainean zegin zen, 13 urte zituenean. Margaritak Plessnerland jaso zuen dote gisa.

Echartsbergara joan ziren bizitzera eta, ondoren, Wartburgera. Bost seme-alaba izan zituzten. Bere bigarren semea Frederiko I.a Meissengoa izango zen, Saxoniako errege-hautesleen eta Margarita Anjoukoa eta Ana Cleveskoaren arbasoa. 1265ean Turingiako landgravesa izendatu zuten.

1268an bere lehengusu Konradino Hohenstaufengoa exekutatu zuten eta, horrela, Siziliako Erregina izendatu zuten. Hohenstaufen dinastiak beretzat eskatzen zituen Suabiako Dukerria eta Jerusalemgo Erresuma Latindarraren oinordetza ere Margaritak eskatu zuen. Denbora batez Frederiko semeak karguak bere gain ere hartu zituen.

Margaritak bere senarraren adulterio aurkitu zuen, Kunigunda Eisenbergekoarekin oheratzen baitzen. 1270eko ekainaren 24an Frankfurt-am-Mainera joan zen bizitzera eta bertan hil zen, sei aste beranduago.