Maria Branyas Morera
Maria Branyas Morera | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1907ko martxoaren 4a |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Olot New Orleans San Frantzisko Katalunia |
Lehen hizkuntza | katalana |
Heriotza | Olot, 2024ko abuztuaren 19a (117 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana alemana |
Jarduerak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Maria Branyas Morera (San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 1907ko martxoaren 4a – Olot, 2024ko abuztuaren 19a) estatubatuar-hispaniar supermendebetekoa izan zen. Espainian, 2019ko abenduaren 22az geroztik (Josefa Santos González hil zen eguna) bizirik balidatutako urte gehien duen pertsona izan zen, eta balidatutako munduko lehena ere bazen 2023ko urtarrilaren 17az geroztik, Sor André izenez ezaguna zen Lucile Randon moja frantziarra, 118 urte zituela, Frantziako Toulon hirian hil zenetik.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1906an gurasoak erbestera, Estatu Batuetara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Branyas Morera 1907ko martxoaren 4an jaio zen San Frantziskon, Kalifornian, nora familia aurreko urtean aldatu baitzen.[3][4] Erbesteratutako kazetari baten alaba zen, eta neba bat eta bi ahizpa zituen. 1909tik aurrera San Frantziskon bizi izan zen, 1911n familiarekin New Orleansera bizitzera joateko. Han, aitak Merkurio aldizkaria sortu zuen, Latinoamerikako jendearentzako aldizkari bat, eta handik gutxira arrakasta handia lortu zuen.
1915ean Kataluniara itzuli, Bartzelonara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1915ean, Lehen Mundu Gerran, aita gaixotu egin zen, eta familiak bere jaioterrira, Kataluniara, itzultzea erabaki zuen. Bidaia horretan, aita tuberkulosiaz hil zen ontzian eta María Barnyasek, berriz, erorketa bat izan zuen. Hasieran konturatu ere ez zen egin, baina gero, bere testigantzen arabera, entzumena galarazi zion belarrietako batean.
Ama-alabak Katalunian bizi izan ziren, Bartzelonan, hain zuzen ere, hainbat urtez. Era berean, Banyolesen ere bizi izan ziren urte batzuetan, non Maria irakurketan, idazketan, musikan eta pinturan trebatu zen. Instalatutakoan, udarako bigarren egoitza bat erosi zuten Costa Bravan, eta hantxe ezagutu zuen Joan Moret medikua.
1930ean ezkondu eta Gironara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930ean, hogeita hiru urterekin, Joanekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituen, hamaika iloba eta hamahiru biloba.
Bikotea Gironako Ramblara joan zen bizitzera. Espainiako Gerra Zibilera arte eta haren ondoren ere bizi izan ziren han, Espainian Gerra Zibila hastean Augusto eta María Teresa semeekin joan behar izan baitzuten. Maria ren senar sendagilearen lanagatik gertatu zen hori. Hori zela eta, Errepublikaren etsaitzat hartu zen, eta hiltzeko pertsegituen zerrenda batean agertu zen, Errepublikaren etsai gisa.
Espainiako gerra eta erbestea, Frantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joan senarra eta lankide bat izan ziren Kataluniatik aurrena ihes egin behar izan zutenak, Oloteko lehengusuen etxe batean ezkutatuz, Frantziako muga oinez zeharkatu ahal izan zuten arte. Geroago, Mariak ihes egin behar izan zuen bere adin txikiko seme-alabekin. Garraiolari frantses baten kamioi baten atzealdean ezkutatuta zeharkatu zuten muga aduanatik.
Senarrak, sendagile gisa, gerra-frontera joan behar zuen zaurituak sendatzera, nortzuk ziren kontuan hartu gabe. Tarte horretan, Mariak, laguntzeko, erizain jardun zuen bere ondoan.
Gerra ostean itzuli
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerraostean, kaleetan bizi izan zen miseria eta gosea gorabehera, berak eta bere familiak ez zuten arazo larririk izan, zuten posizio eta estatus sozioekonomikoarengatik. Gerraosteko hainbat zoritxar igaro ondoren, kalean bake handiagoa eta egonkortasun ekonomikoa zuenean biztanle gehiengoak, Mariak, etxekoandre izateaz eta seme-alabak eta etxeko lanak zaintzeaz gain, adiskidetasun-harremanak sustatu zituen eta gizarte-bizitza oso aktiboa izan zuen, bidaia eta kirol asko eginez.
2000. urte ingurutik Oloteko Nagusien egoitzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]92 urte zituenetik, eta gerra zibila eta gerraostea pasatuta, oso lasai bizi ondoren, berak hautatu zuen adinekoen Oloteko Santa María del Tura egoitzan bizi da. 105 urte arte, nahiz eta adina izan, zahartzaro aktiboa izan zuen, eta pianoa jotzen, egunkaria irakurtzen eta goizero gimnasia pixka bat egiten zuen.[5]
Osasuna eta bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Josefa Santos González 2019ko abenduaren 22an hil zenean, ofizialki Espainian bizirik zegoen pertsona nagusiena bihurtu zen.
2021eko urriaren 10ean, María Branyas Morera bere adina ofizialki onartzen den garai guztietako Espainiako bigarren pertsonarik nagusiena bihurtu zen, 116 urteko Ana María Vela Rubioren atzetik. 2023ko urtarrilaren 17an, Lucile Randon frantziarra hil ondoren, adina ofizialki baliozkotzen den bizirik dagoen munduko pertsona nagusiena da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.leparisien.fr/amp/societe/mort-de-la-doyenne-de-lhumanite-la-francaise-soeur-andre-est-decedee-a-118-ans-17-01-2023-IWWNT7I5A5CULK66HIP6VNUWSM.php
- ↑ a b Zmarła Tekla Juniewicz – najstarsza Polka i druga najstarsza osoba na świecie (Polonieraz)
- ↑ Maria, la española de 113 años que superó el coronavirus: "Creo que Dios se ha olvidado de mí
- ↑ Las personas con más de 100 años se han multiplicado por 14 desde 1981 en Catalunya
- ↑ Martínez, Jordi. (2023-01-19). María Branyas, la niña que llegó a España en la Primera Guerra Mundial y es hoy la persona más longeva del mundo. , 56 or..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa: Josefa Santos González |
Espainiako bizilagun nagusiena 2019ko abenduaren 22tik 2024ko abuztuaren 19ra |
Hurrengoa: Silveria Martín Dìaz |
Aurrekoa: Lucile Randon |
Munduko bizilagun nagusiena2023ko martxoaren 17tik 2024ko abuztuaren 19ra | Hurrengoa: Tomiko Itooka |