Mounia Youssef
Mounia Youssef | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lome, 1988ko urriaren 14a (36 urte) |
Herrialdea | Libano Togo |
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut Supérieur des Métiers de l’Audiovisuel (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa |
Mounia Youssef (Lomé, 1988ko urriaren 14a) artista bisuala, argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa da, jatorri libanoar-togoarrekoa. Beninen bizi da.[1]
Cotonuko Ikus-entzunezko Arteen Goi Institutuan ikus-entzunezko kazetaritzan eta Accran diseinu grafikoan trebatu ondoren, karrera artistikoa hasi zuen 2016an.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mounia Youssef 1988ko urriaren 14an sortu zen, Lomén. Aita libanoarra eta ama togokoa ditu. Lomén hazi zen aitarekin eta ahizpa zaharrenarekin. Lizentziatura egin ondoren, ikus-entzunezko kazetaritza-ikasketak egin zituen Cotonouko Ikus-entzunezko Arteen Goi Institutuan, 2008tik 2011ra. Prestakuntza-aldian, irudi finkoaz eta argazkilaritzaz interesatu zen.
2011n ikus-entzunezko kazetaritzan lizentzia profesionala lortu ondoren, helburu artistikorik gabeko kontratu profesionalak eginez garatu da argazkigintzan, M'Blink Fotos izenarekin.
International Design School of avisising and design (Aisad) eskolan izena eman zuen, Accran (Ghana), diseinu grafikoari buruzko prestakuntza egiteko 2013tik 2015era. Argazkigintza eta arte bisualeko karrera hasi zuen 2016an, Mounia Youssef bere egiazko izenarekin.[3][4]
Bere obraren azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere argazki-eta grafismo-obren bidez, Mounia Youssefek genero berdintasunaren alde militatzen du, eta identitate beltza balorizatzen edertasun estandar berriak berridatzita, hala nola, afrikarren ondorengoen ile kizkur naturalak.[1]
Hair du temps izenburuko bere lanaren gai nagusia ile afro naturala da, bere forma guztietan, Estudioan egindako fitxen serie bat da, Cotonouko (Bénin) eta Loméko (Togo) modeloekin, zeinek erantzuten baitiete bere tematikaren irizpideei: afrikarren ondorengoak eta ile naturalak.[5][6]
AfroVision erakusketaren bidez, Mounia Youssefek errebindikatzen du genero berdintasunen baieztapen bat, Afrika Beltz moderno eta garaikidearenak berarenak diren edertasun-estandar berrien berridazketa bat, bere errealitateez kontziente dena, izan ekonomikoak, kulturalak edo tradizionalak[7][1].
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017, L’Hair du temps, Cotonou, Bénin[5]
- 2017, Les Amazones, Abomey-Calavi, Bénin[2]
- 2018, Manifeste, Cotonou, Bénin[2]
- 2019, Chameleon, Abomey-Calavi, Bénin[2]
- 2019, AfroVision, Grand-Popo, Bénin[7]
Errefrentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Art et féminisme : La photographe Mounia Youssef appelle à "s'émanciper de l'esclavage de la beauté". 2019-10-26.
- ↑ a b c d Exposition AfroVision de Mounia Youssef : La Villa Karo de Grand-Popo abrite l’événement. .
- ↑ gloria, Estelle. (2017-05-31). Mounia Youssef, the Flash Master !. .
- ↑ STARS DU BENIN: Mounia Youssef, militante du cheveu crépu. 2018-04-11.
- ↑ a b «Bénin: exposition sur les cheveux naturels» BBC 2017-12-04.
- ↑ Bénin - Cheveux naturels en photos par Mounia Youssef. .
- ↑ a b La photographe Mounia Youssef appelle à "s'émanciper de l'esclavage de la beauté". 2019-10-26.