Edukira joan

Namib

Koordenatuak: 23°S 15°E / 23°S 15°E / -23; 15
Wikipedia, Entziklopedia askea
Namib
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBrandberg (en) Itzuli
Motabasamortu
Luzera2.000 km
Zabalera200 km
Azalera81.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak23°S 15°E / 23°S 15°E / -23; 15

Namib (ingelesez ˈnɑːmɪb ahoskatua; [1] portugesez: Namibe) Namibiako kostaldean zehar kokatuta dagoen basamortua da, hegoaldean Hegoafrikako muga sortzen duen Orange ibaitik, iparraldean Angolako muga sortzen duen Kunene ibaira. Namib basamortuak 1.600 km luzera, 80 - 200 km zabalera eta 80.000 km² azalera ditu. Namib hitza nameraz “izugarria” esan nahi du.

Geografo batzuen ustez, eskualdea basamortu bera baino handiagoa da: iparraldean Angolako Kaoko basamortua eta hegoaldean Hegoafrikako Karoo goi-ordokia eskualdean kokatzen dituztelako.

Namib munduko basamorturik zaharrena da, Paleozenon, duela 65 milioi urte, jadanik sortuta zegoelako.

Hegoaldeko aldean, diamante ustiapen-eskualdea dago, Restricted Diamond Area Sperrgebeit izenekoa. Tungsteno eta gatza ere ustiatzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]