Edukira joan

Plantain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plantago» orritik birbideratua)
Plantain
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
Generoa Plantago
Azpibanaketa
5 azpigenero daude Plantago generoan (2008ko abenduan)

Plantago
Coronopus
Bougeria
Psyllium
Littorella

Plantain, zain-belar edo arpin Plantago generoko landare askoren izen generiko arruntak dira:

Plantago generoa 200en bat espeziez osatuta dago, horietako asko plantain izena hartzen duten landare txiki eta nabarmendu gabekoak direla. Gehienak landare belarkarak dira, gutxi batzuk 60 cm-rainoko garaiera izan dezaketen zuhaixkatxoak badira ere. Hostoak eseriak dira, baina zurtoinaren ondoan estutzen dira hosto-txorten baten itxura hartuz. Hostoaren zati zabalean elkarrengandik aldentzen diren hiru edo bost zain paralelo dituzte. Espezien arabera, hostoak zabalak ala estuak dira. Infloreszentziak 5 eta 40 cm arteko garaiera izaten duten zurtoinetan jaiotzen ohi dira, eta kono labur edo buru luzeak izan daitezke, haizez lorautseztatzen diren makina bat lore txikiz osatuak.

Lepidoptero (tximeletak eta sitsak) espezie batzuen larbek elikagaitzat dituzte - ikus plantainez elikatzen diren lepidopteroen zerrenda.

Ia lurbira guztian aurki daitezke, Amerika, Asia, Australia, Zeelanda Berria, Afrika eta Europan barne. Generoko espezie asko habitat ezberdin askotan aurki daitezken belar kosmopolitak dira, gehien bat toki hezeetan. Mendi garaietan eta itsas bazterretan ere aurkitu ahal dira. Sarritan errepide bazterretan ere agertzen dira.

Aitzineuskaraz *ardi-bini 'ardi-mihi'; [1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.

Plantago espeziak Historiaurreko garaietatik izan dira erabiliak sendabelarrak legez. Belar hauek idorgarri, toxinen aurkako, mikrobioen aurkako, hanturaren aurkako, espektoragarri, estiptiko eta diuretikoak ei dira. Kanpoaldean, hostoen kataplasma erabil ei daiteke intsektuen ziztada, huntz pozoitsuagatiko negal, zauri txiki eta zaldarrekin. Barrualdean, eztularen eta bronkitis aren aurka erabil ei daiteke, edabe, tintura edo siropa prestatu eta gero. Hosto zabaleko barietateak batzuetan entsaladak eta antzeko prestaketak egiteko erabiltzen dira.

Plantago generoaren mugak nahiko egonkorrak izan dira; kontu eztabaidatuena Bougueria (Andeetako espezie bat) eta Littorella (ur-landareko 2 edo 3 espezie) espezieak generoan sartu behar diren ala ez izan da.[2]

Plantago generoan 200 espezie inguru daude, euren artean hurrengoak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cfr.: Koldo Mitxelena (1976): Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  2. Albach, D. C., Meudt, H. M. & Oxelman, B. 2005. Piecing together the "new" Plantaginaceae. American Journal of Botany 92: 297–315.
  • Cho, Y.; Mower, J. P., Qiu, Y.-L. & Palmer, J. D. (2004). Mitochondrial substitution rates are extraodinarily elevated and variable in a genus of flowering plants. Proceedings of the National Academy of Science 101: 17741-17746
  • Dagar, J. C.; Kumar, Y. & Tomar, O. S. (2006). Cultivation of medicinal isabgol (Plantago ovata) in alkali soils in semiarid regions of northern India. Land Degradation and Development 17: 275-283
  • Rahn, K. (1996). A phylogenetic study of the Plantaginaceae. Botanical Journal of the Linnean Society 120: 145-198
  • Rønsted, N.; Chase, M. W.; Albach, D. C. & Bello, M. A. (2002). Phylogenetic relationships within Plantago (Plantaginaceae): evidence from nuclear ribosomal ITS and plastid TrnL-F sequence data. Botanical Journal of the Linnean Society 139: 323-338

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez)*Plantain handia, Grieve anderearen belar bildumatik
(Ingelesez)*“P. Major”aren erabilerak sendagintzan Armenian
(Ingelesez)*Informazio gehigarria P. Psyllium-i buruz, hazteko bideari eta balio ekonomikoari buruzkoa barne