Prestige
Itxura
Prestige | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Kanadevia Corporation (en) eta Hitachi |
Historia | |
Prestigea | |
Inaugurazioa | 1976ko martxoaren 1a |
Erregistro-herrialdea | Bahamak, Grezia, Liberia eta Panama |
Kokapena | |
Koordenatuak | 42°53′N 9°53′W / 42.88°N 9.88°W |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 14,05 () × 34,55 () × 243,49 () m |
Erruna | 34,55 m |
Zingoa | 14,05 m |
Tona-brutoak | 42.820 |
Abiadura | 15 kn |
Identifikazioa | |
IMO zenbakia | 7372141 |
Berezko-portua | Nassau |
Dei-kodea | C6MN6 |
Prestige kasko bakarreko petrolio-ontzia izan zen. 77.000 tona petrolio zeramatzala, 2002ko azaroaren 19an Galiziako kostaldean hondoratu zen eta marea beltza erraldoia sortu, Mariano Rajoy ministroa zela. Heriotzaren Kosta ingurua kaltetuenetarikoa izan zen, arrantza sektorea bereziki kolpatuz.
Espainia, Portugal eta Frantziako kostaldeak beltzez busti zituen, Europako bazter hauetako inoizko hondamendirik handienetakoa eraginez. 2005. urtean oraindik ondorioak nabarmenak ziren kostaldeetan. Ontziaren kapitaina, Apostoulos Mangouras greziarra, salbamendu-ekipoekin ez kooperatzeagatik atxilotu zuten, baina 2005. urterako jadanik kalean zen.
Euskal Herriko kostaldera ere iritsi ziren petrolio arrastoak.