San Miguel de Lillo
San Miguel de Lillo | |
---|---|
San Miguel de Lillo | |
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Monuments of Oviedo and the Kingdom of the Asturias | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Oviedo |
Asturiasko parrokia | Lillo |
Kokapen fisikoa | Naranco mendia |
Koordenatuak | 43°22′49″N 5°52′06″W / 43.3803°N 5.8683°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | IX. mendea |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Oviedo (en) |
Izena | Mikel goiaingerua |
Arkitektura | |
Estiloa | Pre-Romanesque architecture (en) |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 312-001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000046 |
Webgune ofiziala | |
|
San Miguel de Lillo Asturiasen (Espainian) dagoen eliza da, arkitektura asturiarrekoa. Ramiro I.aren garaian eraiki zuten, 848 inguruan, eta berez jauregiaren errege kapera izan zen. Oviedo hiriburuaren inguruan kokatzen da.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1985ean.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinaldea bakarrik iritsi zaigu. Bertikaltasuna da ezaugarririk garrantzitsuena eraikin honetan. Lehenengo aldiz, koloma erabiliko dute, berriztapen handi izan zen. Guztiz gangatua zegoen. Nabe nagusian, luzetarako kanoi ganga zen eta alboetakoetan zeharkako kanoi ganga (Tourus-eko S.Filibert-en ere). Sarrera oinaldean dugu eta alboetako nabeen bukaeran baoak ditugu argia sartzen uzteko, haietan saretak ikus ditzakegu.
Atariaren gainean, tribuna palatinoa kokatzen da. Kantzelen arrastoak ere badira. Oinaldeak izaera monumentala da; atea+tribuna+beste gela bat (beste adib. Karolingiar Westwerk eta San Giao). Hormabularrek protagonismo handia du eta bolumetria argiko eraikina da orokorrean. Burualdea segur aski hirukoitza izanen zuen.
Barrualdean tribunan bao bat daukagu, honela, argia sartzen da efektu eszenografiko bat sortuz. Tribuna honen aurrekaria batzuen ustez S. Giao-n ikusten dute. Oinaldearen monumentalitatea da elementu garrantzitsuena.
Apaindura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margotua zegoen barrualdea, erromatar tradiziozko freskoarekin. Ramirokin izan zen lehen aldia irudi figuratiboak azaltzen direla arte asturiarrean. Oso zaila da interpretazio bat egitea, oso gutxi iritsi baitzaizkigu. Gangako motiboak Santullanon azaltzen zaizkigu. Distira eta fintasuna izango ziren nagusi. Musikari bat eta pertsonai bat eserita azaltzen dira. Hegoaldeko murruan bi elementu iritsi zaizkigu.
Atezangoetan bi la eskultoriko garrantzitsu ditu. Bidimentsionalak dira. Goizerdi aroan, atezangoetan eskultura azaltzen den lehen aldia da. Bertan kontsula ikusten dugu eta honen alboetan bi pertsonai. Kontsula eseria dago zetroan eta eskuan zapi bat dauka. Frontaltasuna da nagusi. Ikonografia guztiz profanoa da. Korda dekorazioa ikus daiteke. Bete aldetik, hezitzailea, ekilibrista eta lehoia ditugu. Eskultura hauen aitzindaria Bizantzioko bolizko diptiko batean topa dezakegu. Diptiko hauek, kontsula izendatzen zutenean honek, bere lagunei oparitzen zizkien. Zirku jokoari, kontsulak hasiera ematen zion zapi batekin. Beste eskulturan, tetramorfoa azaltzen da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) San Miguel de Lillo