Stabat Mater (ereserkia)
Stabat Mater (ereserkia) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jacopone da Todi |
Egilea(k) | Jacopone da Todi |
Izenburua | Stabat Mater dolorosa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hizkuntza | latina |
Stabat Mater XIII. mendeko ereserki kristaua da, Andre Mariari dedikatua. Jesus gurutziltzatzean haren ondoan ama gisa izandako sufrimendua islatzen du latinezko testua. Haren egilea Jacopone da Todi fraide frantziskotarra dela uste da, baina Inpzentzio III.a aita santua ere egiletzat jo izan dute.[1][2][3] Titulua bere lehen lerrotik dator, Stabat Mater dolorosa mingarritik, "han dago ama minez" esan nahi duena.[4] Stabat Mater ezaguna zen jada XIV. mendearen amaieran.[5]
Artean, lerro hauek sortu duten errepresentazio ikonografikoa oso ezaguna da, Ama Doloreetakoaren beste adbokazioekin batera (Pietà zein Mariaren zazpi nekeak).
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Himnoa liturgian abesten da Andre Maria Doloretakoaren elizkizunetan. Berezko musika (baldin bazeukan) ez da ezagutzen, baina konpositore askok jarri diote musika Stabat Materri. Horien artean, Giovanni Pierluigi da Palestrina, Antonio Vivaldi, Franz Schubert, Franz Liszt, Antonín Dvořák, Giuseppe Verdi edo Julia Perry. Euskal Herrian Felipe Gorriti nafarrak sortu zuen bertsio bat[6].
Testua eta itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testu originala latinez idatzi zen. Euskarazko itzulpen batzuk ezagutzen dira. Arantzazuko artxiboan Hondarribiko Kaputxinoa delako batek idatzia gordetzen da[7], Jose Inazio Aranak Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zuen bat 1884an[8], Juan Arana Loramendik idatzi zuen beste bat 1925ean[9].
Honako testu latinoa 1853ko brebiario batekoa da.[10] Eta euskarazko testua Aranarena da, 1884koa. Hiru lerroko ahapaldiak ditu originalak, errima lehen bi lerroetan doalarik, baina ikus nola Aranak kopla handiak osatu zituen, euskal bertsokera tradizionalekoak, itzuli zuenean:
1. |
Negar isurtzen Gurutz-ondoan |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Stabat Mater» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-18 data duen 1088472586 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Sabatier, Paul Life of St. Francis Assisi Charles Scribner Press, NY, 1919, page 286
- ↑ The seven great hymns of the Mediaeval Church by Charles Cooper Nott 1868 ASIN: B003KCW2LA page 96
- ↑ p. 574, Alighieri, Durling, Martinez (2003) Dante, Robert M., Ronald L. Oxford The Divine Comedy of Dante Alighieri: Purgatorio Volume 2 of The Divine Comedy of Dante Alighieri Oxford University Press. "The Stabat Mater by the Franciscan Jacopone da Todi."
- ↑ Stabat Mater, Volume 68 by Girolamo Abos, Joseph Vella Bondin 2003 ISBN 0-89579-531-0 page xviii
- ↑ Txantiloi:Catholic
- ↑ «Felipe Gorritiren musika eskura - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arantzazuko artxiboko bertsopaperak - Biblioteca - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ Arana, Jose Inazio. (1884). «Ama Birjina Gurutzepean (Stabat Mater)» Bertso eta Olerkien hemeroteka - www.armiarma.eus (Euskal-Erria) (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. (2007-11-23). «Juan Arana, Loramendi: cien años» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ «Stabat Mater Dolorosa and Speciosa» The Ultimate Stabat Mater Website.
- ↑ .