Timbuktu
Timbuktu Tombouctou تمبكتو Tombouctou | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Mali |
Probintzia | Timbuktu |
Izen ofiziala | Tombouctou تمبكتو |
Jatorrizko izena | Tombouctou تمبكتو |
Geografia | |
Koordenatuak | 16°46′24″N 2°59′58″W / 16.7733331°N 2.9994439°W |
Azalera | 14.789 ha |
Altuera | 261 |
Demografia | |
Biztanleria | 35.330 (2012) −19.123 (2009) |
Dentsitatea | 2 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | X. mendea |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Marrakex, Saintes, Château-Chinon, Chemnitz, Hay-on-Wye, Kairuan eta Tempe |
Timbuktu[1] (tuareg hizkuntzaz: Tin Buqt; koyra chiini hizkuntzaz: Tumbutu; frantsesez: Tombouctou) Maliko hiria da, Timbuktu eskualdeko hiriburua. 2009an 54.453 biztanle zituen[2]. 1988an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen hirigune historikoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saharako basamortuan dago, Niger ibaitik 15 kilometro iparraldera.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Timbuktuk basamortuko klima beroa du (BWh) Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Timbuktu, 1950–2000, muturrekoak 1897–gaur egun) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 41.6 | 43.5 | 46.1 | 48.9 | 49.0 | 49.0 | 46.0 | 46.5 | 45.0 | 48.0 | 42.5 | 40.0 | 49.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30.0 | 33.2 | 36.6 | 40.0 | 42.2 | 41.6 | 38.5 | 36.5 | 38.3 | 39.1 | 35.2 | 30.4 | 36.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13.0 | 15.2 | 18.5 | 22.5 | 26.0 | 27.3 | 25.8 | 24.8 | 24.8 | 22.7 | 17.7 | 13.5 | 21.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 1.7 | 7.5 | 7.0 | 8.0 | 18.5 | 17.4 | 18.0 | 20.0 | 18.9 | 13.0 | 11.0 | 3.5 | 1.7 |
Euria (mm) | 0.6 | 0.1 | 0.1 | 1.0 | 4.0 | 16.4 | 53.5 | 73.6 | 29.4 | 3.8 | 0.1 | 0.2 | 182.8 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 0.1 | 0.1 | 0.1 | 0.6 | 0.9 | 3.2 | 6.6 | 8.1 | 4.7 | 0.8 | 0.0 | 0.1 | 25.3 |
Eguzki orduak | 263.9 | 249.6 | 269.9 | 254.6 | 275.3 | 234.7 | 248.6 | 255.3 | 248.9 | 273.0 | 274.0 | 258.7 | 3106.5 |
Iturria (1): World Meteorological Organization,[3] NOAA (sun 1961–1990)[4] | |||||||||||||
Iturria (2): Meteo Climat (record highs and lows)[5] |
Timbuktu1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Djingareiber meskita | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, v |
Erreferentzia | 119 |
Kokalekua | Mali |
Eskualdea2 | Afrika |
Koordenatuak | 16°46′33″N 03°00′34″W / 16.77583°N 3.00944°W |
Izen ematea | 1988 (XII. bilkura) |
Arriskuan | 1990-2005 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K. a. 1100. urtean sortu zuten hiria; tuareg nomaden geralekua zen. XIII. mendean Maliko Inperioaren barnean zegoen eta hango sultanak Djingareyber Mezkita Handia eta Madugu errege jauregia eraiki zituen. XIV. mendean, Mansa Musa Maliko Inperioko hamargarren mansaren garaian, aberastu zen; garai hartan urrea eta esklaboak salerosten ziren hirian. 1591. urtean Marokok inbaditu zuen eta gainbehera etorri zen hiriaren oparotasuna. XVI. eta XVII. mendeetan hiriburu kultural eta espirituala izan zen eta Islamaren hedapen-gunea. 1855ean, Alemaniako Heinrich Barth esploratzailea hiriraino iritsi zen Tripolitik hasita[6]. 1893. urtean frantsesek hartu zuten eta 1960. urtean Maliko Errepublikako hiri bihurtu zen.
2012ko tuareg matxinadaren ondoren, MNLAk Azawaden independentzia adierazi zuen, Timbuktu barne[7]. Luze gabe, ordea, Ansar Dine, Islamiar Magrebeko Al Kaida (AQMI)) eta Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua (MOJWA) talde islamista erradikalen esku gelditu zen hiriaren agintea, eta xaria ezarri zuten[8]. 2013ko urtarrilaren 28an, Maliko gobernuaren armadak berreskuratu zuen hiria, frantziar tropen laguntzaz[9].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Songhai, tuareg, fulbe eta mande dira etnia nagusiak.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sankoreko Unibertsitate ospetsuaren eta beste madrasa batzuen egoitza da. Djingareyber, Sankore eta Sidi Yahya meskita handiak Timbuktuko urrezko garaiaren lekuko dira. Monumentu hauek etengabe zaharberritzen badira ere, desertizazioa dela eta arriskuan daude. Izan ere, hiriko eraikin gehienak bezala, buztinez eginik daude. 2012an, Ansar Dineko kideek santu musulmanen hamasei mausoleoetatik zazpi suntsitu eta Sidi Yahya meskitako atea hautsi zuten, islamaren aurkakoak zirelakoan (haram)[8][10].
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Timbuktuk honako hiri senidetu hauek ditu:[11]
- Chemnitz (Alemania)
- Hay-on-Wye (Gales)
- Kairuan (Tunisia)
- Marrakex (Maroko)
- Saintes (Frantzia)
- Tempe (Arizona) (Ameriketako Estatu Batuak)
- Tifariti (Mendebaldeko Sahara)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/11/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
errolda
izeneko erreferentziarako - ↑ World Weather Information Service – Tombouctou (1950–2000). World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ Tomb (Tombouctou) Climate Normals 1961–1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ Station Tombouctou. Meteo Climat (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ Esplorazioaren kronologia. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ Zergatik ez du onartzen nazioarteak Azawaden independentzia?. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ a b Maliko iparraldea: arriskuan munduko ondarearen bi leku. unescoetxea.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ Euphoria as French, Malian troops take historic Timbuktu. france24.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ Ansar Dine destroy more shrines in Mali. aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ BBC News. (2007-10-24). Timbuktu 'twins' make first visit. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nora ARBELBIDE: Niger ibaia sehaskatzat Berria.info
Gizateriaren Ondarea Malin | ||
---|---|---|
Timbuktu • Djennéko hiri zaharrak • Bandiagarako amildegiak • Askiaren hilobia |