Edukira joan

Txikipedia:Frankenstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
frankenstein
frankenstein liburu originalaren azala

Frankenstein, Mary Sheley idazle ingelesaren liburu bat da, 1818ko Urtarrilaren 1ean argitaratu zen. Eleberri gotiko eta erromantiko hau benetako zientzia fikziozko lehen istoriotzat hartu zuten.

Liburuaren laburpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontzi batean, Victor Frankensteinek hala nola iritsi zen kontatzen du. Victor Frankensteinek izaki bat sortzea lortu zuen. Gau eta egun igaro zituen lanean murgilduta, bere proiektua biziarazi ahal izan zuen arte. Emaitza ikusita, Frankenstein etsipenean sartzen da, egin zuena aberrazio bat izan zela uste baitu eta bere proiektua (sortutako izakia) basoko etxe txiki batera eramaten du.

Lanaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriaren lehen iturria egileak hildako pertsona bat errekuperatzeko duen gogo inkontzientean dago. 1815ean bere egunerokoan, Mary Shelleyk bere zazpi hilabeteko umearen heriotza kontatzen du. Jasan zuen minaren ondorioz, amets batean, gorpu txikiari bizitza itzultzeko gogo indartsuari buruzko historia kontatzen du.

Idazleari buruz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago dudarik, eleberri hau Estatu Batuetako literaturaren erreferentzia handia da, baina, honen idazlea ez zen idazle experimentatu bat, momentu gogor batetik igarotzen ari zen 18 urteko nerabe bat baizik. Mary Shelley-ek 16 urte zituenean, Percy Bysshe Shelley poetarekin egin zuen ihes. Hurrengo bi urteetan bi ume izan zituzten eta 1816ean Suizara egin zuten bidaia. Han idatzi zuen “Frankenstein” liburua eta 20 urte zituenean argitaratu zen.