👶 Jaiotza 1797ko abuztuaren 30a Somers Town |
💀 Heriotza 1851ko otsailaren 1a Chester Square (en) eta Bournemouth |
🔨 Lanbidea bidaia idazle |
📷 Argazkiak ikusi |
Mary Wollstonecraft Shelley idazle britaniar bat izan zen. 1797an abuztuaren 30 an jaiotakoa Londresen eta 1851 an hil zena.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literatura eta bohemio giroan hazi zen. Zientzia fikzioa inauguratu zuen liburuaren sortzailea da, Frankestein izenekoa.; ondorioz, Frankestein-en ama deitzen zioten. Eta gaur egun ere garai guztietako beldurrezko kontakizun handienetako bat da.
1814an, hamasei urte zituela, Maryk bere etxea eta herrialdea utzi zituen Percy Shelley poetarekin joateko. Percy beste neskato batekin erlazionatuta zegoen eta ala guztiz ere Maryrekin erlazionatu zen. Bikotea Frantziara eta Suitzara joan ziren.
Defendatu zuen emakumearen independentzia, XVIII. mendeko bizitza sozialetik baztertuta.
Londresen, 1851(e)ko otsailaren 1-an, hil zen garuneko tumore bat zela eta, lo egiten zuen bitartean.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mary-k ez zuen inoiz bere ama ezagutu; izan ere, bere ama, hil zen erditzean. Berak lau urte zituenean bere aita ezkondu egin zen, emakume batekin, Mary-k beti leporatu zion bere aitarengan urrundu nahia. Willian Godwin, Maryren aita, idazle eta filosofo bat zen. Honek beti izan zituen idei oso irekiak bere denborarako.
Bere obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frankestein: Zientzia fikzizoko lehenengo liburua, bere liburik ospetsuena. 1816 udan idatzitakoa, 18 urte zituela, izan zuen amesgaizto batean inspiratua. eta liburuaren benetako izena Frankenstein edo Prometeo modernoa da, 1818 an argitaratu zuten. 2016. urtean, bere liburuaren 200 urtean pelikula bat egin zioten bere omenean.
- Mathilda: Liburu hau bere alaba (urte batekin, 1818.urtean) eta semea (hiru urteekin, 1819.urtean) hil zirenean idatzi zituen, sufritu zuen depresioaz hitz egiten duena. 1952. urtean publikatu zuen, Erromantizismoko gai klasikoetan oinarrituta, intzestuan eta suizidioan.
- Proserpine: drama mitologikoan oinarritutako obra bat da. Shelley-ak Italian bizi zirenean egin zuten 1820an. Dramak Ovidiok Plutonek Proserpina bahitu izana kontatzen du, hau da, Demeter eta Persefone greziar mitoan oinarrituta dago. Mary Shelleyren bertsioa emakumezko pertsonaietan oinarritzen da. Hau da, bertsio feminista batean.
- Sindikatuen emakumeen eskubideen eskuliburu feminista: 1792. urtean argitaratuta, salduenetakoa, Frantziako Iraultzaren berri ematen zuen lehen korrespontsala.
- Lodore: Bere liburu gehienak bezala fikziozkoa da, 1835.urten publikatu zuen,ere ezagutzen da “hermosa viuda” bezala, potere eta responsabilitatea familian zentratuta dago.
Eta hainbat obra gehiago idatzi zituen: Valperga, The Last Man, The Fortunes of Perkin Warbeck, History of a Six Weeks' Tour, The Mortal Immortal, Rambles in Germany and Italy…
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]http://www.rtve.es/las-claves/en-la-mente-de-mary-shelley-la-madre-de-frankenstein-2018-05-28/
https://historia.nationalgeographic.com.es/a/tormento-literario-mary-shelley_15577
https://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/9328/Mary%20Shelleyablamo