Edukira joan

Vasili Alekseiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vasili Alekseiev

Bizitza
JaiotzaPokrovo-Shishkino (en) Itzuli1942ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMunich2011ko azaroaren 25a (69 urte)
Hobiratze lekuaCentral Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPlatov South-Russian State Polytechnic University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea eta politikaria
Pisua160 kilogramo, 162 kilogramo
Altuera183 zentimetro, 188 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm1231317 Olympic.org: vasily-alekseyev Find a Grave: 81129523 Edit the value on Wikidata

Vasili Ivanovitx Alekseiev (errusieraz: Василий Иванович Алексеев; Prokovo-Xixkino, Riazan, Sobietar Batasuna, 1942ko urtarrilaren 7a - Munich, Alemania, 2011ko azaroaren 25a) sobietar pisu-jasotzailea izan zen. Munduko gizonik indartsuena izan zen. Hiru aldiz parte hartu zuen Olinpiar Jokoetan, bi urrezko domina irabazi zituen superastunen kategorian, eta laurogeita hamar munduko marka ezarri zituen 1970etik 1977ra. 1970ean irabazi zuen lehendabiziko aldiz Europako eta munduko txapeldun-titulua, 110 kilo baino gehiagokoen artean, 247 kilo jasoz. 1978ra arte eutsi zien bi tituluei. 1972an parte hartu zuen lehendabiziko aldiz Olinpiar Jokoetan, Munichen, eta errekor olinpiarrak ezarri zituen hiru ariketatan: atxikian, arrankadan eta bi aldikoan, eta baita hiruren guztizkoan ere, 640 kilo jasoz. Lau urte geroago, Montrealen, bere marka olinpikoa hautsi zuen hala arrankadan nola bi aldikoan, eta bigarren urrezko domina irabazi zuen. Atxikia lehiaketatik kendua zuten, eta, beraz, guztizko bateratua ez zen munduko errekor gisa onartu. 1978an, munduko txapeldunaren titulua galdu zuen lesio bat zela medio. 1980an Moskuko Olinpiar Jokoetan porrot egin ondoren, betiko utzi zuen lehiaketa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]