Warisha Moradi
Warisha Moradi | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Kurdistan |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa eta feminista |
Warisha Moradi, ezaguna Ciwana Sine izenez[1] (Sine, Sanandaj, Kurdistan, XX. mendea) feminista eta preso politiko kurdua da.[2] 2024ko azaroaren 10ean Warisha Muradiren abokatuei heriotza epaia jakinarazi zieten.[3][4][5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atxiloketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moradi Sanandajeko (Kurdistango probintzia) Ekialdeko Kurdistango Emakume Askeen Elkarteko (KJAR) kidea da. Kermanxahen jarduera politikoetan eta antolaketa-jardueretan parte hartu ondoren, 2023ko abuztuaren 1ean Sanandajeko sarreran Inteligentzia Ministerioak atxilotu zuen. Irango erregimenaren epailetzak "Jainkoarekiko etsaitasuna" eta "Estatuaren aurkako matxinada armatua" leporatu zizkion.[1] Akusazioek lotura dute Moradi KJAReko kide izatearekin —Irango emakume kurduen mugimenduaren babeslea da KJAR—, eta emakumeen auziekin eta feminismoarekin duen konpromisoarekin. Teheranek "erakunde terrorista separatistatzat" du KJAR, Kurdistanen Bizitza Libre baten Aldeko Alderdiko (PJAK) kide dela esaten delako.[1]
Segurtasun erakunde horrek Sanandajen duen atxilotze zentroan eman zituen atxiloketaren lehen 13 egunak, eta, horren ostean, Teherango Evin espetxeko 209. pabiloira eraman zuten.[2]
Aldi horretan, bortxazko aitorpenak egiteko presioak eta mehatxuak jasan zituen, eta 2023ko abenduaren 26an, bost hilabetez isolatuta egon ondoren, Evingo espetxeko emakumeen pabiloira eraman zuten.
Gose greba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Warisha Moradi preso politiko kurduak gose greba mugagabea hasi zuen 2024ko urriaren 10ean, Heriotza Zigorraren aurkako Munduko Egunean, Irango heriotza zigorraren eta bere luzaroko atxiloketaren aurka protesta egiteko.[2] Aurreikusita zegoen gose grebaren ondorioz bere osasunak okerrera egin ostean, Moradi ospitalera eramatea, baina espetxeetako agintariek eskubide hori ukatu zioten.[6]
Berlingo KJAR Batzordeak gose greba hasi zuen Warisha Moradiren eta Iranen heriotzara eta kartzela zigor luzeetara kondenatutako preso politikoen alde.[7]
Heriotza zigorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko azaroaren 10ean Warisha Muradiren abokatuei heriotza epaia jakinarazi zieten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Warisha Moradi entra en el sexto día de huelga de hambre indefinida en la prisión de Evin» ANF News (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
- ↑ a b c «Warisha Moradi: No acudiré a los tribunales en protesta por las sentencias de muerte dictadas contra» ANF News (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
- ↑ a b ANF, Agencia. (2024-11-12). «Notifican a los abogados de Warisha Muradi su sentencia de muerte •» kaosenlared.net (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
- ↑ (Frantsesez) Kaf1. (2024-11-11). «IRAN. Une autre prisonnière politique kurde condamnée à mort» Kurdistan au féminin (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
- ↑ ISSN https://www.hawarnews.com/en/activist-warisha-moradi-denied-healthcare-despite-health-deterioration..
- ↑ ISSN https://www.hawarnews.com/es/las-autoridades-penitenciarias-impiden-que-activista-warisha-moradi-tenga-atencion-medica..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inician huelga de hambre en Berlín en solidaridad con Warisha Moradi y los presos políticos en Irán» ANF News (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).