Edukira joan

Zeremoniazko ontzi uretaratzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uretaratzea Bilbon

Uretaratzea, itsasontzi bat uretara botatzean gertatzen den ekintza edo efektua da, behin eraikuntza eginten den tokitik aterata. Itsasontzi edo belaontzi bat lehenengo aldiz uretara botatzea zeremoniaren parte garrantzitsuena da.

Uretaratzea momentu kritikoena da edozein itsasotzirentzat. Uretaratzearen zehar, egiaztatzen da itsasontziaren diseinua zuzena den ala ez.

Kasu batzuetan, uretaratzea izena jartzeko momentuarekin lotzen da edo belaren zenbakiarekin, lehiaketako belaontzi bat baldin bada.

Uretaratze-moduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uretaratze modua

Hiru modu daude itsasontzi bat uretaratzeko: hiruretako lehenegoa tradizionalena da, metodo honen oinarria itsasontzia gradatik—eraikuntza eginten den tokitik— irristatzea da eta uretara sartzen da bere txopatik ur gainean egon arte. Bigarren metodoa, alboko uretaratzea deitzen da eta modu honetan itsasontzia saiheska erortzen uzten da uretara, nagusiki ibai eta lakuetan erabiltzen den metodo bat da eta Bigarren Mundu Gerran asko erabili zena. Hirugarren metodoa, flotadura deitzen da eta itsasontzia dike lehor batean eraikitzen denean erabiltzen den metodoa da, behin itsasontziaren eraikuntza amaituta uretara sar daiteke.

Lehenengo metodoari jaurtiketa deitzen zaio baina izendapen hau okerra da. Hori gertatzen da ingeleseko itzulpen literala —launch— hartu delako.

Hasieran uretaratze-ekintzak gizakiaren esfortzuan oinarria zeukan palanka eta aparailuen laguntzarekin, ontziaren gila irristatzen zen malda handiko azal batetik uretara iritsi arte. Antzina, itsasontzia aparatu higikor baten gainean eramaten zen uretara, kroskora ondo egokituta dagoen aparatu higikorra.

Itsasontzia irristatzen uztea eta uretara sartzea modu zaharrenetariko bat da eta duela urte batzuetara arte erabili dena.

Xanpain botilaren erritua

Itsasontzi bat uretaratzen denean, oso ohikoa da ikustea nola xanpain botila bat apurtzen duten kroskoaren kontra. Itsasgizonen artean, itsasontzi baten bataia eta horrek ekartzen duen zeremonia guztia, derrigorrezkoa den ekintza bat da ekidintzeko itsasoak inor ez hiltzeko edo itsasontziak arazorik ez izateko. Askok esaten dute zeremonia hau modu dotore bat dela itsasontziaren kroskoaren erresistentzia ikusteko.[1]

Baina egia esanda, zeremonia hau ondo ulertzeko, urte batzuk atzera egin behar ditugu. Itsasoa beti izan da oso ezezagun eta sekretu askoko leku bat gizakiarentzat; zenbait jainko bizi ziren eta ohoratu behar zirela itsasontzi batek bere itsasoa nabigatzen zuenean. Gainera, haize eta klima txarra ohikoa denez itsasoan, gizakia gehiago hasi zen sinesten jainkoa ohoratu egin behar zela etxera onik iristeko. Horretarako, sakrifizio edo opari preziatu bat egin behar zen uretaratze-momentuan.

Uste da, lehenengo sakrifizioak edo opariak, gizakiak izan zirela. Geroago animaliak hasi ziren sakrifikatzen eta azkenean janaria, ura edo ardoa hasi ziren ematen. Babilonian, idiak sakrifikatzen ziren eta Turkian ardiak. Bikingoak aldiz, gizakiaren odolarekin bataiatzen zituzten itsasontziak. Denek ez zituzten sakrifizioak egiten; adibidez, Indian, erritual bat egiten zen jainkoa adoratzeko eta itsasontziari zorte ona emateko. Japonian, aizkorak jaurtitzen ziren gaitza uxatzeko.

“Ardoa dastatu ez duen itsasontzia odola dastatuko du”, hori dio britaniar esaera zahar batek. Hasieran ardoa erabiltzen zen zeremonian opari bat modura jainkoentzat baina xanpainen ordez aldatzea aldaketa erlatiboki berria da. Aldaketa hori eman zen xanpaina ardoa baino garestiago bihurtu zenean eta horrek esklusibotasun handia eman zion.

Sineskeria asko daude zeremonia honekin lotuta. Horietako batek esaten du izena jartzen denean itsasontzi bati bere bataioan, ezin dela aldatu. Beste sineskeria, hau ohikoagoa dena entzutea, xanpain botila ez bada apurtzen kroskoaren kontra jotzen duenean, seinale txarra da eta itsasontzia ez bataiatutzat hartzen da.

Azken sineskeria honen adibide batzuk daude. Titanic itsasontziari, adibidez, ez zioten bataia tradizionala egin. Costa Concordia itsasontziaren adibidea oso antzekoa da, baina kasu honetan botilak kroskoa jo zuenean ez zen apurtu.

Marruskadura-indarra

Itsasontzia gorputz pisudun bat da, plano baten gainean grabitatzen ari dena eta horizontalarekiko malda bat daukana.

P itsasontziaren pisua bada, α maldaren angelua eta μ (mu) gorputzen arteko marruskadura-koefizientea, P pisuak bi osagai dauzka: Ga eta Gb. Ga, planoaren paraleloa P sinα, eta Gb, planoaren normala P cosα. Lehenegoak itsasontzia irristatzen du eta bigarrenak marruskadura-indarra eragiten du kontrako zentzuan μ P cosα.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) McNamara, Robert J.. «How Christening Ships With Champagne Became Traditional in the 1800s» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]