Zerrenda:Zeruko izarrik distiratsuenak
Lurretik ikusita gaueko izarrik distiratsuenak zein diren adierazten du zerrenda honek. Hemen ageri diren izar guztiek +2.50 puntuko itxurazko magnitudea baino baxuagoa dute eta itxurazko magnitude hori euren magnitude maximoa, guztizkoa eta konbinatua elkartuta zehaztu da. Izar-sistemen kasuan, beheko zerrendan sistemak orotara duen distira hartzen da kontuan. Nazioarteko Astronomia Elkartearen Izarren Izenetarako Lantaldeak hobetsitako izenak hartu dira aintzat. Gainera, entzutetsuak diren beste izenak baina NAEk onartu ez dituenak ere adierazi dira, ohar moduan.
Neurketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurretik ikusita, izarrik distiratsuena Eguzkia da. Izarrik distiratsuenen distira izarrak ez diren gorputzen distirarekin aldera daiteke gure eguzki-sisteman. Gure planetatik ikusita objekturik distiratsuenak Eguzkia alboratuta hurrengoak dira, hurrenez hurren: Ilargia (-12.7), Artizarra (-4.89), Jupiter (-2.94), Marte (-2.91), Merkurio (-2.45), Sirius (-1.46), Canopus (-0.74) eta Saturno (-0.49).
Alabaina, izarrak euren distiraren arabera ezin dira zehaztasun osoz ordenatu, hurrengo lau arrazoi hauengatik:
- Izarren distira gizakiaren pertzepzioaren araberako itxurazko magnitudean oinarrituta definitu izan da tradizionalki, izarrik distiratsuenak 1 magnitudekoak direlarik eta ahulenak 6 magnitudekoak. Teleskopio optikoaren asmakuntzak eta izar bitar eta izar-sistemak aurkitu izanak hasierako definizio hori aldatu zuen eta ordutik izarren distira azterketa motaren araberakoa da. Bi azterketa mota egin dakizkioke izar bati, indibiduala edo guztizkoa; hau da, izar-sistemako osagai den izar bakarra aztertu (indibiduala) edo izar-sistemak orotara duen distira aintzat hartu (guztizkoa) daiteke. Taula honetan guztizko magnitudea hartu da kontuan eta hortaz, begi hutsez ikusita distiratsuenak diruditen gorputzak ordenatu dira, denak izar bakarrak balira bezala. Ñabardurak emate aldera, izar-sistemetan parentesiak erabili dira beren osagai bakoitzaren magnitudea adierazteko, baldin eta horiek begi hutsez ikusten den argiari ekarpen esanguratsua egiten badiote. Adibidez, Alpha Centaurik -0.27ko guztizko magnitudea du, bere osagai diren izarrek +0.01 eta +1.33ko magnitudeak edukitzeari esker.[1]
- Fotometria berri edo zehatzagoak, iragazki estandarrek edo izar estandarrak erabilita metodo berriak baliatzeak izarren magnitudeen neurketan eragin du eta zenbaiti azken urteotan magnitude apur bat desberdinak neurtu zaizkie. Berritasun horiek azpiko taularen ordena aldatu dezakete gaur edo etorkizunean. Taulak V magnitudeen neurketa erakusten du, zeinak giza begira asko hurbiltzen diren iragazki zehatzak erabiliz lortu diren. Haatik, badira beste uhin-luzerak erabiliz izarren distira neurtzen duten magnitude motak, asko argi ikusgaitik nabarmen urruntzen direnak eta magnitude horietan zerrenda honetako ordena erabat aldatzen da.[2] Adibidez, Betelgeusek K bandan (argi infragorrian) -4.05eko itxurazko magnitudea du.[3]
- Zenbait izar, Betelgeuse eta Antares kasu, izar aldakorrak dira, egun, hilabete edo urte jakin batzuen buruan euren magnitudea aldatzen duten izarrak. Beheko taulan aldakortasuna ald.-en bidez zehaztuta dago. Aldakortasunak zail egiten du izar hauentzat magnitude zehatz eta bakar bat ipintzea, horregatik, zein iturritan begiratu, datuak halakoak. Taula honetan izar aldakorren magnitude maximoa hartu da aintzat, zeina ziklo bakoitzean behin lortzen duten. Adibidez, Algol izarra eklipsatzaile bitarra da eta periodikoki haren distirak gora eta behera egiten du, baina beti maximo eta minimo berera iristen da. Alabaina, izar gorri aldakorretan kontua zaildu egiten da, ziklo bakoitzean euren distira maximo eta minimoa aldatu egiten delako eta aldakortasun hori gaur gaurkoz ez da oso ondo ulertzen, jakina bada ere izarren eboluzioko zati bat dela eta pultsazio ezegonkorren bidez gertatzen dela. Kasu horietan batez besteko itxurazko magnitude maximoa hartzen da kontuan, zeina izar horien hainbat ziklo behatu ondoren lortzen den, euren argi-kurbak nola aldatzen diren ikusiz.[4] Zenbat eta ziklo gehiago behatu, orduan eta zehatzagoak izan ohi dira batez bestekoak, baina ziklo kopuru esanguratsu bat behatzeko mendeak behar izaten dira sarritan. Aipatu beharra dago literatura astronomikoan mota horretako izarrei buruz aipatzen diren datuak ez direla oso sinpleak izaten eta sarritan, elkarrekiko ñabardurak izaten dituztela, prozesu luze eta zailaren ondorio.
- Badira zenbait izar haien magnitudea, ustez, erabat edo ia erabat uniformea dena. Izar hauek magnitudeak urteetan zehar neurtu eta zehaztasun maila oso altuetara iritsi dira, eta horrek baliagarri egiten ditu beste izarren magnitudeak edo parametro fisikoak zehazteko, batez ere eskala alderatzaileen bidez.[5]
Taula nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Itxurazko magnitudea (mI) | Izen propioa[6] | Bayer iz. 1 zatia | 2 zatia | Distantzia (arg) | Espektro mota |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | −26.74 | Eguzkia | 0.000015813 | G2 V | ||
2 | −1.46 | Sirius | α | CMa | 8.6 | A0mA1 Va, DA2 |
3 | −0.74 | Canopus | α | Car | 310 | A9 II |
4 | −0.27 (0.01 + 1.33) | Rigil Kentaurus & Toliman | α | Cen | 4.4 | G2 V, K1 V |
5 | −0.05 | Arturo | α | Boo | 37 | K0 III |
6 | 0.03 (−0.02–0.07ald.) | Vega | α | Lyr | 25 | A0 Va |
7 | 0.08 (0.03–0.16ald.) | Capella | α | Aur | 43 | K0 III, G1 III |
8 | 0.13 (0.05–0.18ald.) | Rigel | β | Ori | 860 | B8 Ia |
9 | 0.34 | Procyon | α | CMi | 11 | F5 IV-V |
10 | 0.46 (0.40–0.46ald.) | Achernar | α | Eri | 139 | B6 Vep |
11 | 0.50 (0.2–1.2ald.) | Betelgeuse | α | Ori | 700 | M1-M2 Ia-ab |
12 | 0.61 | Hadar | β | Cen | 390 | B1 III |
13 | 0.76 | Altair | α | Aql | 17 | A7 V |
14 | 0.76 (1.33 + 1.73) | Acrux | α | Cru | 320 | B0.5 IV, B1 V |
15 | 0.86 (0.75–0.95ald.) | Aldebaran | α | Tau | 65 | K5 III |
16 | 0.96 (0.6–1.6ald.) | Antares | α | Sco | 550 | M1.5 Iab-Ib, B2.5 V |
17 | 0.97 (0.97–1.04ald.) | Spica | α | Vir | 250 | B1 III-IV, B2 V |
18 | 1.14 | Polux | β | Gem | 34 | K0 III |
19 | 1.16 | Fomalhaut | α | PsA | 25 | A3 V |
20 | 1.25 (1.21–1.29ald.) | Deneb | α | Cyg | 2,615 | A2 Ia |
21 | 1.25 (1.23–1.31ald.) | Mimosa | β | Cru | 280 | B0.5 III, B2 V |
22 | 1.39 | Regulus | α | Leo | 79 | B8 IVn |
23 | 1.50 | Adhara | ε | CMa | 430 | B2 II |
24 | 1.62 | Shaula | λ | Sco | 570 | B2 IV |
25 | 1.62 (1.98 + 2.97) | Castor | α | Gem | 52 | A1 V, Am |
26 | 1.64 | Gacrux | γ | Cru | 88 | M3.5 III |
27 | 1.64 | Bellatrix | γ | Ori | 240 | B2 III |
28 | 1.65 | Elnath | β | Tau | 130 | B7 III |
29 | 1.69 | Miaplacidus | β | Car | 110 | A1 III |
30 | 1.69 (1.64–1.74ald.) | Alnilam | ε | Ori | 2,000 | B0 Ia |
31 | 1.72 (1.81–1.87ald. + 4.27) | Regor[oh 1] | γ1,2 | Vel | 840 | WC8, O7.5III |
32 | 1.74 | Alnair | α | Gru | 100 | B6 V |
33 | 1.77 | Alioth | ε | UMa | 81 | A1 III-IVp kB9 |
34 | 1.77 | Alnitak | ζ | Ori A | 820 | O9.5 Iab, B1 IV, B0 III |
35 | 1.79 | Dubhe | α | UMa | 120 | K0 III, F0 V |
36 | 1.80 | Mirfak | α | Per | 590 | F5 Ib |
37 | 1.82 | Wezen | δ | CMa | 1,800 | F8 Ia |
38 | 1.84 | Sargas | θ | Sco | 270 | F0 II |
39 | 1.85 | Kaus Australis | ε | Sgr | 140 | B9.5 III |
40 | 1.86 | Avior | ε | Car | 630 | K3 III, B2 Vp |
41 | 1.86 | Alkaid | η | UMa | 100 | B3 V |
42 | 1.90 (1.89–1.94ald.) | Menkalinan | β | Aur | 100 | A1mIV+A1mIV |
43 | 1.91 | Atria | α | TrA | 420 | K2 IIb-IIIa |
44 | 1.92 | Alhena | γ | Gem | 100 | A1.5 IV+ |
45 | 1.94 | Peacock | α | Pav | 180 | B3 V |
46 | 1.96 (1.99–2.39ald. + 5.57) | Alsephina | δ | Vel | 80 | A1 Va(n), F7.5 V |
47 | 1.98 | Mirzam | β | CMa | 500 | B1 II-III |
48 | 2.00 | Alphard | α | Hya | 180 | K3 II-III |
49 | 1.98 (1.86–2.13ald.) | Polaris | α | UMi | 430 | F7 Ib |
50 | 2.00 | Hamal | α | Ari | 66 | K1 IIIb |
51 | 2.08 (2.37 + 3.64) | Algieba | γ1 | Leo | 130 | K0 III, G7 IIIb |
52 | 2.02 | Diphda | β | Cet | 96 | K0 III |
53 | 42.04 | Mizar | ζ | UMa | 78 | A2 Vp, A2 Vp, Am |
54 | 2.05 | Nunki | σ | Sgr | 220 | B2.5 V |
55 | 2.06 | Menkent | θ | Cen | 61 | K0 III |
56 | 2.05 (2.01–2.10ald.) | Mirach | β | And | 200 | M0 III |
57 | 2.06 | Alpheratz | α | And | 97 | B8 IVpMnHg, A3 V |
58 | 2.07 | Rasalhague | α | Oph | 47 | A5 III |
59 | 2.08 | Kochab | β | UMi | 130 | K4 III |
60 | 2.09 | Saiph | κ | Ori | 720 | B0.5 Ia |
61 | 2.11 | Denebola | β | Leo | 36 | A3 Va |
62 | 2.12 (2.1–3.39ald.) | Algol | β | Per | 93 | B8 V, K0 IV, A7m |
63 | 2.15 (2.0–2.3ald.) | Tiaki | β | Gru | 170 | M5 III |
64 | 2.17 | Muhlifain | γ | Cen | 130 | A0 III, A0 III |
65 | 2.21 | Aspidiske | ι | Car | 690 | A9 Ib |
66 | 2.21 (2.14–2.30ald.) | Suhail | λ | Vel | 570 | K4 Ib |
67 | 2.23 (2.21–2.32ald.) | Alphecca | α | CrB | 75 | A0 V, G5 V |
68 | 2.23 (2.23–2.35ald.) | Mintaka | δ | Ori | 900 | O9.5 II, B1 V, B0 IV |
69 | 2.23 | Sadr | γ | Cyg | 1,500 | F8 Iab |
70 | 2.23 | Eltanin | γ | Dra | 150 | K5 III |
71 | 2.24 | Schedar | α | Cas | 230 | K0 IIIa |
72 | 2.25 | Naos | ζ | Pup | 1,080 | O4 If(n)p |
73 | 2.26 | Almach | γ | And | 350 | K3 IIb, B9.5 V, B9.5 V, A0 V |
74 | 2.28 (2.25–2.31ald.) | Caph | β | Cas | 54 | F2 III |
75 | 2.29 | Izar | ε | Boo | 202 | K0 II-III, A2 V |
76 | 2.30 (2.29–2.34ald.) | – | α | Lup | 550 | B1.5 III |
77 | 2.30 (2.29–2.31ald.) | – | ε | Cen | 380 | B1III |
78 | 2.31 (1.6–2.32ald.) | Dschubba | δ | Sco | 400 | B0.3 IV, B1-3 V |
79 | 2.31 | Larawag | ε | Sco | 65 | K1 III |
80 | 2.35 (2.30–2.41ald.) | – | η | Cen | 310 | B1.5 Vne |
81 | 2.37 | Merak | β | UMa | 79 | A1 IVps |
82 | 2.38 | Ankaa | α | Phe | 77 | K0.5 IIIb |
83 | 2.39 | Girtab[oh 1] | κ | Sco | 460 | B1.5 III |
84 | 2.40 (0.7–3.0ald.) | Enif | ε | Peg | 670 | K2 Ib |
85 | 2.42 (2.31–2.74ald.) | Scheat | β | Peg | 200 | M2.5 II-IIIe |
86 | 2.43 | Sabik | η | Oph | 88 | A1 IV, A1 IV |
87 | 2.44 | Phecda | γ | UMa | 84 | A0 Ve |
88 | 2.45 | Aludra | η | CMa | 2,000 | B5 Ia |
89 | 2.46 | Markeb | κ | Vel | 540 | B2 IV |
90 | 2.47 (1.6–3.0ald.) | Navi[oh 1] | γ | Cas | 610 | B0.5 IVe |
91 | 2.48 | Markab | α | Peg | 140 | A0 IV |
92 | 2.48 | Aljanah | ε | Cyg | 72 | K0 III-IV |
93 | 2.50 | Acrab | β | Sco | 404 | B0.5 IV-V, B1.5 V, B2 V |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hoffleit, Dorrit; Jaschek, Carlos (1991). "The Bright star catalogue". New Haven. Bibcode:1991bsc..book.....H.
- ↑ (Ingelesez) S. Bessell, Michael. (2005). Standard Photometric Systems. Semantic Scholar.
- ↑ Ducati, J. R. (2002). "VizieR Online Data Catalog: Catalogue of Stellar Photometry in Johnson's 11-color system". CDS/ADC Collection of Electronic Catalogues. 2237. Bibcode:2002yCat.2237....0D.
- ↑ (Ingelesez) Illingworth, Valerie. (1985-04-01). Macmillan Dictionary of Astronomy. Springer ISBN 978-1-349-17803-2. (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ Landolt, Arlo U.. (2009-05-01). «UBVRI PHOTOMETRIC STANDARD STARS AROUND THE CELESTIAL EQUATOR: UPDATES AND ADDITIONS» The Astronomical Journal 137 (5): 4186–4269. doi: . ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).