Valéry Giscard d'Estaing
Valéry Marie René Giscard d'Estaing (valeʁi ʒiskaʁ destɛ̃ ahoskatua; Koblentza, 1926ko otsailaren 2a - Authon, 2020ko abenduaren 2a) Frantziako presidentea izan zen 1974 eta 1981 urteen bitartean. Frantziako Presidente izan zen garaian, Andorrako koprintze ere izan zen. Europar Batasunaren bultzatzaileetako bat izan zen, izan ere, 2003ko Europako Konstituzioa idazten lagundu zuen.
Errepublikaren Alderdia sortu zuen, eta De Gaulle jeneralaren politikari lagundu zion. Finantzetako ministro izan zen De Gaullerekin (1962-1966) eta Georges Pompidourekin (1969). 1974an, Frantziako lehendakari izan zen (François Mitterrand-ek hauteskunde haiek galdu zituen, baina 1981ekoetan, Giscard d'Estaingi garaitu). Démocratie française idatzi zuen (1976).[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giscard 48 urterekin iritsi zen estatuburu izatera, eta zazpi urte egin zituen karguan, François Mitterrandek bozetan garaitu zuen arte. Aurrez, 1956an hautatu zuten lehen aldiz parlamentari, eta Ekonomia eta Finantza ministro izan zen bi bider, 1962-1966 eta 1669-1974 epeetan, Charles de Gaullen eta Georges Pompidouren agintaldietan[2].
Liberal bat arlo ekonomiko eta sozialean. Haren agintaldian onartu ziren, besteak beste, abortuaren despenalizazioaren erreforma, dibortziatzeko araudiaren leuntzea eta bozkatzeko eskubidea 18 urtera jaistea. Era berean, Afrikan eginiko esku hartzeekin lotutako ustelkeria kasuek markatu zuten agintaldi hura. Izan ere, Afrika Erdiko Errepublikako lider Jean Bedel Bokassak Giscardi diamante batzuk oparitu zizkiola jakin zen, hura Ekonomia ministro zela[2].
Halere, haren europarzaletasuna izan zen ondoriorik nabarmenenak utzi zituena, EB Europako Batasunaren bultzatzaile nagusietako bat izan baitzen. Alemaniako kantziler Helmut Schimdtekin batera, G-7koen foro ekonomikoaren sortzaileetako bat izan zen, eta Maastrichteko hitzarmenaren atzean egon zen kideetako bat. Gerora ere, Europaren Etorkizunerako Batzordeko presidente izan zen. Talde hura arduratu zen Europako Batasuneko Konstituzio proiektua idazteaz, 2003an. Horregatik, bere desadostasuna adierazi zuen Frantziako herritarrek haren aurka egin zutenean, 2005eko erreferendumean[2]. .
Azken urteetan ere politikari lotuta jarraitu zuen, besteak beste, Frantziako Batzorde Konstituzionaleko kide izan zen azken egunera arte[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b c d Berria. «Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1926ko jaiotzak
- 2020ko heriotzak
- Frantziako presidenteak
- Frantziako katolikoak
- UMPko politikariak
- Frantziako Demokraziaren Aldeko Batasuneko politikariak
- Frantziako Erresistentziaren kideak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Karlomagno Sariaren irabazleak
- École nationale d'administrationen ikasitakoak
- Maltako Zaldunak
- COVID-19 gaixotasunaren biktimak
- Frantziako antikomunistak
- Europako Kontseiluko lehendakariak
- Bigarren Mundu Gerrako Frantziako militarrak