Edukira joan

Carmen Martín Gaite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Martín Gaite

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Martín Gaite
JaiotzaSevilla eta Salamanca1925eko abenduaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMilan eta Madril2000ko uztailaren 22a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rafael Sánchez Ferlosio  (1953ko urria -  1970)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, gidoilaria, itzultzailea, saiakeragilea, poeta, haur literaturaren idazlea, literatura-kritikaria, television writer (en) Itzuli, eleberrigilea eta ipuingilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimendua1950eko belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza
drama
Gidoia

IMDB: nm0554544 Musicbrainz: 33ad3960-d8f1-4409-a02e-437f380a50e4 Discogs: 2784335 Find a Grave: 7563176 Edit the value on Wikidata
Carmen Martin Gaiteri monumentua Salamancan.

Carmen Martín Gaite (Salamanca, 1925eko abenduaren 8a - Madril, 2000ko uztailaren 23a[1]) espainiar idazlea izan zen.

Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen batez ere. Espainiako berrogeita hamarreko belaunaldiko kidetzat jotzen da. El balneario (1953) izan zen argitaratu zuen lehen liburua. 1954an Rafael Sánchez Ferlosio idazlearekin ezkondu zen. 1958an Nadal saria irabazi zuen, Entre visillos eleberriarekin. Giro barnerakoia da nagusi idazlan horietan[2].

Zenbait antzerki lan idatzi ostean, 1960ko 1970eko hamarkadetan kontakizungintza landu zuen, bereziki. 1974an bere eleberri onenetako bat argitaratu zuen: Retahílas. 1978an Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen, El cuarto de atrás lanarengatik. Besteak beste, Literaturako Asturiasko Printzea Saria (1988), José Angel Valenterekin batera, eta Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zituen[3].

Haur-literaturaren alorrean, gazte hil zen bere alabari eskaini zion El castillo de las tres murallas, Lumen argitaletxeko Esther Tusquetsek eginiko eskaera bati erantzunez, laguna zen Juan Carlos Eguillor ilustratua.[4].

Literatura kritikari, itzultzaile eta kazetari (Diario16, Cuadernos hispanoamericanos, Revista de Occidente, El País, El Independiente eta ABCn) ere jardun zuen[5].

  • Entre visillos (1957)
  • Ritmo lento (1963)
  • Retahílas (1974)
  • Fragmentos de interior (1976)
  • El cuarto de atrás (1978)
  • Nubosidad variable (1992)
  • La Reina de las Nieves (1994)
  • Lo raro es vivir (1996)
  • Irse de casa (1998)
  • Los parentescos (2001)
  • Usos amorosos de la posguerra española
  • El balneario (1954)
  • Las ataduras (1960)
  • Cuentos completos (1978)

Umeentzako liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • El castillo de las tres murallas (1981)
  • El pastel del diablo (1985)
  • Caperucita en Manhattan (1990)
  • A palo seco (1957)
  • La hermana pequeña (1959)
  • Teresa de Jesús (1984ko saioa)
  • A rachas (1976)
  • El proceso de Macanaz (1969)
  • Usos amorosos del dieciocho en España (1972)
  • La búsqueda de interlocutor y otras búsquedas (1973)
  • El cuento de nunca acabar (1983)
  • Usos amorosos de la postguerra española (1987)
  • Desde la ventana (1987)
  • Agua pasada (1992)
  • Cuadernos de todo (2002)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ABC 2000ko uztailaren 24a
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Carmen Martín Gaite Escritoras.com
  4. (Gaztelaniaz)Tusquets, Esther.- Confesiones de una editora poco mentirosa. Barcelona: Lumen, 2020. (epub, or. 126) ISBN 9788426405791
  5. Carmen Martín Gaite Cervantes.es


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]