Edukira joan

Castlebar

Koordenatuak: 53°51′39″N 9°17′56″W / 53.8608°N 9.2988°W / 53.8608; -9.2988
Wikipedia, Entziklopedia askea
Castlebar
Caisleán an Bharraigh
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Connacht
Konderria Mayo konderria
PostakodeaF23
Geografia
Koordenatuak53°51′39″N 9°17′56″W / 53.8608°N 9.2988°W / 53.8608; -9.2988
Map
Altuera49 metro
Demografia
Biztanleria12.068 (2016)
Bestelako informazioa

Castlebar (irlanderaz Caisleán an Bharraigh), Irlandako mendebaldean dagoen hiria da, Connachteko probintzian, Mayo/Mhaigh Eoko konderriaren hiriburua dena. 2011an 12.318 biztanle zituen.

Gaeltachten barruan ez dagoen arren, Raidió na Gaeltachta irrati gaelerazkoaren bulegoa dago hirian.

Irlanderazko Caisleán an Bharraigh izenak "Barryren gaztelua" esan nahi du, izan ere herria Odo de Barry normandiarrak altxaturiko gazteluaren inguruan eratu baitzen.

Esan bezala Castlebarren historia 1235ean eraikitako de Barriren gazteluarekin hasten da. Gaztelu hau berehala ingelesen gotorleku garrantzitsu bihurtu zen. 1613an herri eskubideak eman zizkion Jakue I.a erregeak.

1798ko Irlandako matxinadan irlandar eta frantziarren 2.000 gizonezko gudalosteak 6.000 soldadu britainiar garaitu zituzten Castlebarreko gudua izenaz ezagutzen den borrokan. Garaipen honen ondoren Connaughteko Errepublika sortu zen John Moore mayotarra presidente izendatu zutelarik. 12 egun bakarrik iraun zituen Errepublikak.

1990ko hamarkadan Castlebarreko populazioa nabarmen igo zen, baina azken urteetan orekatu egin da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritik zortzi kilometrotara dagoen Turlough herrixkan Irlandako Museo Nazionalaren eraikinetako bat dago Irlandako Landa eremuko bizitza erakusten duena.

  • International Four Days' Walk: blues musikaren jaialdia da. Ekainean izaten da.
  • Castlebar Song Contest: Abesti lehiaketa da, urtero Irlandako telebistak zuzenean ematen duena. 1966an izan zen lehen ekitaldia.

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]