Tullamore
Tullamore Tulach Mhór Tulach Mhór | |||
---|---|---|---|
herria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | ||
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Offalyko konderria | ||
Jatorrizko izena | Tulach Mhór | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°16′00″N 7°30′00″W / 53.2667°N 7.5°W | ||
Altuera | 73 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 14.607 (2016) | ||
Informazio gehigarria | |||
http://www.offaly.ie/eng/Services/Your_Councils/Tullamore_Town_Council/ Tullamoreko Udalaren Webgunea |
Tullamore (irlanderaz Tulach Mhór) Irlandako Errepublikako Offalyko konderrian dagoen hiria da. Offalyko hiriburu da. Tullamore eskualdeko merkatalgune eta industrigune garrantzitsuena da. Bertan langile gehien dituzten industriak 'Tyco Healthcare' eta 'Boston Scientific' dira.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanderazko Tulach Mhór izenak "muino handia" esan nahi du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Offaly izan zen Irlandako lehenengo kolonia eta bertako parte zen Tullamore XVI mendean. 1785ean gertaera lazgarria gertatu zen, Globo aerostatiko baten istripuaren ondorioz 130 etxe erre baitziren. Hau kontsideratzen da munduko lehenengo aire istripua. Armarrian ere Fenix hegaztia ageri da gertakari honen oroigarri. 1835ean Offalyko hiriburu bihurtu zen.
1829an Tullamore Dew ("Tullamoreko ihintza") whiskeya ekoizten hasi zen Tullemore Distillery lantegia.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charleville Gaztelua: Irlandako eraikin gotiko ikusgarrienetakoa da. Era beran ikusgarria da parkeko King Oak (Haritz erregea), herrialdeko haritziki zaharrenetakoa dena. 1798an eraiki zuten eta gaur egun sorgindua dagoela esaten da.
- Slieve Bloom mendiak eta Boora Bog zohikaztegiak herriaren inguruan daude.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 urtetik aurrera Phoenix Festival jaialdia ospatu da uda partean. Arte, kultura eta ondare jaialdia izaten da. Bertan besteak beste globo aerostatikoak, musika kontzertuak, kale animazioa eta su artifizialak izaten dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Charleville Gaztelua
-
Tullamoreko Patrick Street kalea
-
Tullamoreko erdialdeko kale baten ikuspegia
-
Tullamore Dew pattarra ekoizten duten lekua
Herritar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dónal Lunny, (1947-), folk musikaria eta Planxty taldeko kidea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]