Glenveagh gaztelua
Glenveagh gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Ulster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Donegalgo konderria |
Herri | Gaoth Dobhair |
Koordenatuak | 55°02′N 7°58′W / 55.03°N 7.97°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1869 (juliotar egutegia) |
Glenveagh gaztelua (ingelesez Glenveagh Castle, irlanderaz Caisleán Ghleann Bheatha) Gweedore udalerrian kokatzen den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Donegalgo konderria dagoena. Inguratzen duten 170 km²-ek Glenveagh Parke Nazionala osatzen dute. Veagh aintziraren ertzean kokaturik dago.
John Adair kapitaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laoiseko konderriko jatorria zuen John Adair kapitainak altxatu zuen Eskoziako gazteluen estilora 1870 eta 1873 artean. Estatu Batuetan lurrekin espekulatuz dirutza egin zuen eta Eskoziako Balmoral gaztelua gaindituko zuen jauregia egin nahi izan zuen. Eremuko basoak soildu arazi zituen haranen ikuspegia galerazten baitzioten eta Gosete Handiaren garaian bere lurretan zeuden 244 laborari kanporatu zituen.
Hollywoodeko izarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filadelfiako Henry Plumer McIlhennyk erosi zuen gaztelua 1937an eta bere eskutik Hollywoodeko hainbat zine izar izan ziren bertan oporretan, Marilyn Monroe, Clark Gable, Charlie Chaplin eta Greta Garbo besteak beste. 1981ean Irlandako Gobernuak erosi zuen.