Edukira joan

Ross gaztelua

Koordenatuak: 52°02′28″N 9°31′52″W / 52.041°N 9.531°W / 52.041; -9.531
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ross gaztelua
Ross gazteluaren kanpokaldeko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboa Kerryko konderria
Koordenatuak52°02′28″N 9°31′52″W / 52.041°N 9.531°W / 52.041; -9.531
Map
Altitudea18 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Ondarea
534

Ross gaztelua (ingeleraz: Ross Castle; irlanderaz: Caisleán an Rois) Leane lakuaren ertzean kokatzen den gaztelua da eta Killarney Parke Nazionalean kokatzen da, Irlandako Kerryko konderrian. Gaztelua O'Donoghue klanaren bizilekua zen.

Ross gaztelua XV. mendearen amaiera aldera eskualdeko sendi agintaria zen O'Donoghue klanak eraiki zuen, nahiz eta gerora 1569-1583. urteen artean Desmond Matxinadaren ondorioz eskuz aldatu izan. Irlandako Guda Konfederatuetan zehar Oliver Cromwellen aldeko parlamentarioei amore eman zien Irlandako azkenekotako gaztelua izan zen eta gaztelua bereganatzea soilik Laune ibaian zehar garraiatutako artilleriaren bidez lortu zuten[1].

Erdi Aroko ohiko irlandar gotorleku bat da. Bere garaian dorretxeak diagonalki beste aldean kokatuta dauden eta horma sendoz osatutako ertzetan etxola laukizuzenak zituen. Jatorriz dorrea izkinetan zeuden dorre biribilez defendatutako bawn laukizuzen batez inguratuta zuen.

Kondaira baten arabera O'Donoghuek gazteluaren zati garaienean zegoen egongelako lehiotik jauzi egin edo "herrestan eramana" izan zen, ondorioz bere zaldia, mahaia eta liburutegiarekin bat lakuko uretako sakontasunean desagertu zelarik. a Esan ohi denez orain O'Donoghue lakuaren ondoan kokatzen den jauregi handi batean bizi omen da, handik den-dena ikusten duelarik.

Udaldian Ross gaztelutik uretaratzen diren txalupetan lakuan zehar txangoak egin litezke. Txalupa txikienetaz baliatuz Innisfallen uhartera joan daiteke. Gaztelua Ring of Kerry edo Kerry Way bezalako ibilbide turistikoen geldileku eta gune garrantzitsua da, ibilbide hauek autoz nahiz oinez burutu daitezkelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]