Karen Uhlenbeck
Karen Keskulla Uhlenbeck (Cleveland, 1942ko abuztuaren 24a) estatubatuar matematikaria da. Ameriketako Estatu Batuetan garatu du ibilbide akademikoa, hainbat unibertsitatetan.[1]
2019an Norvegiako Parlamentuak Abel saria eman zion, ekuazio diferentzial partzial geometrikoetan eta gauge teorian egin dituen lorpenak goraipatuz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karen bere lau anaietatik nagusiena zen. Cleveland-en jaio zen baina Nueva Jersey-en nagusitu zen. Bere aita ingeniaria zen eta bere ama aldiz, artista. Hamabi urte zituenean, Fred Hoyle-ren astrofisikari buruzko liburuak etxera eramaten hasi zen. "Oso interesgarriak aurkitu nituen"-adierazi zuen-"Poltsikoko liburu txiki bat ere gogoratzen dut, "One, Two, Three, (and, in?) Infinity"George Gamow-rena, eta gogoan dut bi infinitu mota zeudelako argudio sofistikatu hori ulertzean sentitutako emozioa. Zientzia-liburu guztiak irakurri nituen liburutegian, eta huts egin nuen irakurtzeko ezer ez zegoenean". Lehenik, fisika ikasten hasi zen Michiganeko unibertsitatean, geroago matematikarantz bideratu zituen bere ikasketak. Karen-en gurasoek unibertsitate hori aukeratu zuten merkeenetarikoa zelako. Matematikak ikastea aukeratu zuen gradu honetan, bakarrik lan egin ahal zuelako (nahiz eta, aurrerago matematiketan graduatutako jendearekin komunikatzen zen).
Bere ikasketak Courant de Ciencias Matematicas institutoan, New York-eko unibertsitatean zegoena, jarraitu zituen. Beca bat lortu zuen eta gradu osteko lau urteko formakuntzaren ondoren,1968-an Brandeis unibertsitatean doktorotu egin zen, Richard Palais-engatik gidatutako tesi bateri esker.
1982-an Chicago-ra mugitu zen eta bertan MacArthur beca bat lortu zuen. 1983-an lortu zuen lana Chicagoko unibertsitatean irakasle gisa.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Analisi geometrikoaren arloaren sortzaileetako bat da, aplikazio harmonikoetan egindako lanengatik, eta haren lanek aurrerapen handiak ekarri dituzte ekuazioen arloan deribatu partzial geometrikoetan, gauge teorian eta sistema integratzaileetan.
Uhlenbeck-ek aldaketak kalkulatzen lan egin du lehenik, eta, ondoren, zenbait problema geometriko eta fisikotan deribatu partzial ez-linealen ekuazioari buruz egindako lanengatik jakinarazi zen batez ere-hasiera batean elektromagnetismoa bezalako fenomenoak deskribatzeko beharrak garatuak, baina orain testuinguru askotan erabiltzen direnak, hala nola espazioaren formak zenbait dimentsiotan aztertzea-, zeinen gainean lagundu baitu Chicagoko Unibertsitatean Shing-Tung Yau-rekin.
1980ko hamarkadaren hasieran, Jonathan Sacks-ekin batera, Riemann-en 3 barietateko gainazal trinkoen murgiltze harmonikoei buruzko teorema lortu zuen.
Emakumeak eta matematikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere karreran zehar, emakumeen aurkako aurreiritziak eta matematikako lanbide esparruetako zailtasunak salatu ditu. “Esan zidaten inork ez zituela emakumeak kontratatzen, emakumeek etxean egon behar zutelako eta haurrak izan behar zituztelako”, azaldu zuen 1997an argitaratutako liburu batean: "Ezin dut pentsatu emakume matematiko bat denik bizitza erraza izan duena.
“Badakit eredu bat naizela emakume gazteentzat matematikaren alorrean. Eta, hein batean, horregatik nago hemen. Hala ere, zaila da eredu izatea; izan ere, ikasleei erakutsi behar diezu pertsona inperfektu batek arrakasta izan dezakeela" adierazi zuen.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MacArthur beca
- Zientziaren domina nazionala(Estatu Batuak)
- Steele saria
- Abel saria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lehen aldien mugak apurtzen» Berria 2019-03-20.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]