Edukira joan

Oklahoma Cityko bonba erasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oklahoma Cityko bonba erasoa
Irudia
Map
Motaatentatu
bonba erasoa
masa hilketa
Data1995eko apirilaren 19a (09:02 (en) Itzuli. UTC−05:00)
KokalekuAlfred P. Murrah Federal Building (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Pertsona hilak168
Pertsona zaurituak680
KaltetuakAlfred P. Murrah Federal Building (en) Itzuli
ErantzuleTimothy McVeigh (terrorista)
Terry Nichols (en) Itzuli (terrorista)
ArmaBonba-auto

Oklahoma Cityko bonba erasoa 1995eko apirilaren 19an hiri horren erdialdean kamioi batez egindako bonba eraso terrorista izan zen[1] Oklahoma AEBetan. Atentatua Timothy McVeighek eta Terry Nicholsek egin zuten Alfred P. Murrah eraikin federalean goizeko 9:02ean, eta gutxienez 168 lagun hil zituzten;[2] beste 680 pertsona baino gehiago zauritu ziren, eta eraikin horren herena suntsitu.[3] Eztandak beste 324 eraikin kaltetu zituen 16 etxadiren erradioan, hurbileko 258 eraikinetan apurtu zuen kristala, eta 86 auto suntsitu edo erre zituen.[4][5]

Kalkulatzen da 652 milioi dolarreko galerak eragin zituela.[6] Tokiko, estatuko, administrazio federaleko eta munduko agentziek erreskate lan zabalak egin zituzten bonba erasoaren ondoren. 665 soroslek parte hartu zuten erreskate eta berreskuratze lanetan.[7][8] 2001eko irailaren 11ko erasoak arte, Oklahoma Cityko bonba erasoa izan zen Estatu Batuetako historian izandako eraso terrorista hilgarriena, eta bertako herritarrek egindako eraso terrorista hilgarriena.

Leherketa gertatu eta 90 minuturen buruan, McVeigh Oklahomako errepidetako polizia batek geldiarazi zuen matrikularik gabe gidatzearren eta legez kanpo armak eramatearren.[9] Auzitegiko frogek azkar uztartu zituzten McVeigh eta Nichols erasoarekin; Nichols atxilotu zuten,[10] eta egun batzuetan, karguak jarri zizkieten biei. Gerago, Michael eta Lori Fortier konplizeak zirela ezagutu zen.

McVeighek, Golkoko Gerrako beterano eta AEBko Milizia Mugimenduaren zaleak, lehergailuz jositako alokairuko kamioi bat zartarazi zuen, eraikinaren aurrean aparkatuta zegoena. Nichols bere konspiraziokideak bonbak prestatzen lagundu zion. Ameriketako Estatu Batuetako gobernu federalaren aurka eta 1992ko Ruby Ridge istilua eta 1993ko Waco setioa kudeatzeko moduarekin haserre, McVeighek nahi izan zuen atentatua Waco Texaseko Davidiarren esparruaren setioko su hilgarriaren bigarren urteurrenarekin batera gertatzea.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Dismissal of pharmacies from opioids abuse lawsuit upheld» NewsOK.com 2018-03-18 (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  2. «Victims of the Oklahoma City bombing» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  3. Shariat et al. 167 hildako kontatu zituzten "bonba erasoarengatik zuzenean, edo ihesean ari zirela". Ez zuten kontuan hartu Rebecca Needham Anderson, telebistan Midwest City, Oklahoman erasoaren berri entzun, erreskatera joan, eta erortzen ari zen hondakin zati batek hil zuena. The Final Sacrifice of a Gallant Nurse
  4. .
  5. .
  6. ISBN 978-0-415-27765-5..
  7. .
  8. .
  9. (Ingelesez) «truTV | Funny Because it's tru» truTV (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  10. .
  11. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]