Edukira joan

Richard J. Roberts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard J. Roberts

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard John Roberts
JaiotzaDerby1943ko irailaren 6a (81 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaSheffieldeko Unibertsitatea
Beechen Cliff School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)James Dewey Watson
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)New England Biolabs (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Cold Spring Harbor Laboratory (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea  (1969ko urtarrilaren 1a -  1972ko abuztuaren 31)
Cold Spring Harbor Laboratory (en) Itzuli  (1972 -  1986)
Cold Spring Harbor Laboratory (en) Itzuli  (1986 -  1992)
Jasotako sariak
KidetzaEuropean Molecular Biology Organization (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society

Richard John Roberts (Derby, Ingalaterra, 1943ko irailaren 6a) biokimikaria eta biologo molekularra da.

Sheffieldeko Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Kimika organikoko doktoregoa eskuratu ondoren Harvardeko eta Cambridgeko unibertsitateetan aritu zen 1972. urte arte irakasle. Urte hartan, eta James D. Watson Nobel saridunak gonbidaturik, New Yorkeko Cold Spring Harbor Laboratoryko ikertaldean sartu zen, eta ikerketa-zuzendariaren laguntzaile izendatu zuten. 1992an laborategi hura utzi zuen, eta Beverly Hillsko New England Biolabs laborategietako zelula nukleodunen inguruko ikerketen zuzendari izendatu zuten.

1993an Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen Phillip Sharpekin batera, geneak etenak izan daitezkeela aurkitu zutelako zeinek bere aldetik. Ordu arte zientzialariek uste izan zutenez, DNAren molekula luzearen barruan segmentu jarraitu bat zen genea, baina 1977an ikertzaile horiek ateratako ondorioei esker jakin ahal izan zen gene bakoitzak DNA zati bereiziak edo etenak izan zitzakeela bere baitan. Geneek ezer kodetzen ez duen material genetikoz osaturiko etenak edo atal luzeak izan ditzaketela eta badirela era horretako gene etenak goi-mailako izakietan aurkitu zuten. Genearen baitako atal bereiziei exon izena eman zitzaien, eta beren arteko etenari intron. Aurkikuntza hori garrantzi handikoa izan zen, batez ere material genetikoaren bilakaeraren ikerketan; herentziazko hainbat eritasun gene etenen bategite-prozesuan gertaturiko akatsen ondorioz sortuak izan daitezkeela uste dute medikuntzako adituek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian