Edgar Douglas Adrian
Edgar Douglas Adrian OM PRS (Londres, 1889ko azaroaren 30a - Cambridge, 1977ko abuztuaren 4a) britainiar fisiologoa izan zen.
Westminsterreko High School-en ikasi zuen Bigarren Hezkuntzan eta natur zientziak Cambridgeko Trinity College-n, medikuntzan lizentziatu zelarik 1915ean. Lehen Mundu Gerran Londresko St Bartholomew Hospital-en lan egin zuen, nerbio-nahasteak zituzten soldaduak tratatuz. Cambridgera itzuli zen 1919an eta 1925ean giza zentzumenen organoetan nerbio-bultzadak aztertzen hasi zen, nerbio-zuntzetan unekoa korrontea neurtzeko aukera frogatuz anplifikadorea aplikatuz.
Royal College of Physicianseko irakaslea (Sharpey katedra, 1925) izan zen, Royal Society-koa (Foulerton katedra, 1929 – 1937) Cambridgeko Unibertsitatekoa (Fisiologia katedra, 1937 – 1951). 1951tik Trinity College-eko zuzendaria izan zen.
1932an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen neuronen eta nerbio-zelula motorren funtzioei buruz, Sir Charles Scott Sherrington-ekin partekatu zuen saria.
1950ean Royal Societyko presidente izendatu zuten.
Idazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Basis of Sensation (Sentsazio Oinarriak), (1928).
- The Mechanism of Nervous Action (Nerbio Ekintzaren Mekanismoa), (1932).
- The Physical Basis of Perception (Pertzepzioaren Oinarri fisikoak), (1947).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Nobel Institutuko biografia