William P. Murphy
Itxura
William P. Murphy | |
---|---|
(1934) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dane konderria, 1892ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | William Murphy House (en) |
Heriotza | Brookline, 1987ko urriaren 9a (95 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Medical School (en) Harvard Unibertsitatea University of Oregon (en) University of Oregon College of Arts and Sciences (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
William Parry Murphy (Stoughton, Wisconsin, 1892ko otsailaren 6a - Brookline, Massachusetts, 1987ko urriaren 9a) estatubatuar sendagilea izan zen. 1934ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen George Hoyt Whipple eta George Minotekin batera anemia perniziosoari buruz egindako lanengatik.
Gaztetan Oregonera joan zen bizitzera. Medikuntza ikasi zuen Oregongo Unibertsitatean eta Harvardeko Unibertsitatean amaitu zituen ikasketak.
Bere esperimentuetan txakurrei odola bota zien anemia eragiteko eta gero anemia sendatzeko elikatu zituen. Aurkitu zuen gibela kontsumitzea zela erremediorik eraginkorrena. Minot eta Whipplek substantzia sendagarria isolatu zuten. Ondoren, kimikoek B12 bitamina isolatu ahal izan zuten.