The Adventures of Baron Munchausen
The Adventures of Baron Munchausen (euskaraz Munchausen Baroiaren Abenturak) 1988ko Terry Gilliam ingeles zinema zuzendariaren abentura eta fantasiazko komedia film bat da. Münchhausengo Baroiaren ipuinetan oinarritua dago. John Neville, Eric Idle, Sarah Polley, Oliver Reed, Uma Thurman eta Jonathan Pryce aktoreek antzeztu zuten.
Kritikarien aldetik kritika onak jaso arren, ikusle aldetik sekulako jipoi ekonomikoa jaso zuen, 46,63 milioi dolarretako aurrekontua izanik, 8 milioi dolarretako etekinak bakarrik irabazi baizituen. Halere, denboraren poderios filmak zalegoa bereganatu du.
1990eko Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Dante Ferretti eta Francesca Lo Schiavo), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria, Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Makillaje onenaren Oscar Saria, baina ez zuen sari bat bera ere irabazi.
Terry Gilliamen hitzetan film honek berak zuzendutako Time Bandits ("Denbora Bidelapurrak", 1981) eta Brazil ("Brasil", 1985) filmeekin batera "Irudimenaren Trilogia" delakoa osatzen omen dute. Hiru filmak bizitzaren hiru aro ezberdinetako hiru ikuspuntuetatik irudimenaren bidez errealitatetik ihes egiteko isladak omen dira: "Time Bandits, haur baten ikuspuntutik, Brazil, gizon heldu baten ikuspuntutik, eta Munchausen, gizon adindu baten ikuspuntutik".
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nor ote zen Münchausen Baroia (John Neville)? Gezurti hutsa? Alproja galanta? Eroa? Edota inoizko borrokaldi txoroenetan borrokatu eta garaile atera zen heroirik ausartena? Egia ote al da kanoi bala baten gainean hegan atera zela, hiru burudun herensugea akabatu zuela, Ilargira iritsi zela eta guzti hau gosaldu aurretik egin zuela?
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Neville: Münchhausengo Baroia
- Sarah Polley: Sally Salt
- Eric Idle: Berthold / Desmond
- Jonathan Pryce: Horatio Jackson
- Oliver Reed: Vulcano
- Uma Thurman: Venus / Rose
- Bill Paterson: Henry Salt
- Charles McKeown: Rupert / Adolphus
- Winston Dennis: Bill / Albrecht
- Jack Purvis: Jeremy / Gustavus
- Robin Williams (kredituetan Ray D. Tutto): Ilargiko Erregea, Ray D. Tutto delakoa, italierazko "re di tutto" esamoldearen ingelesezko hizjolasa da, alegia, "denaren errege".
- Valentina Cortese: Ariadne Erregina / Violet
- Peter Jeffrey: Mahmud I.a Sultana
- Alison Steadman: Daisy
- Ray Cooper: Funtzionaria
- Don Henderson: Komandantea
- Sting (Kameoa): Ofizial heroia
- Terry Gilliam (krediturik gabe): Abeslari haserretua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko filmak
- Terry Gilliamek zuzendutako filmak
- Terry Gilliamek idatzitako filmak
- Charles McKeownek idatzitako filmak
- John Nevillek antzeztutako filmak
- Sarah Polleyk antzeztutako filmak
- Eric Idlek antzeztutako filmak
- Jonathan Prycek antzeztutako filmak
- Oliver Reedek antzeztutako filmak
- Uma Thurmanek antzeztutako filmak
- Robin Williamsek antzeztutako filmak
- Valentina Cortesek antzeztutako filmak
- Franco Adduccik antzeztutako filmak
- Stingek antzeztutako filmak
- Peter Jeffreyk antzeztutako filmak
- Ray Cooperrek antzeztutako filmak
- Terry Gilliamek antzeztutako filmak
- Alison Steadmanek antzeztutako filmak
- Bill Patersonek antzeztutako filmak
- Charles McKeownek antzeztutako filmak
- Jack Purvisek antzeztutako filmak
- Don Hendersonek antzeztutako filmak
- Ray Cooperrek ekoitzitako filmak
- Jake Ebertsek ekoitzitako filmak
- David Tomblinek ekoitzitako filmak
- Stratton Leopoldek ekoitzitako filmak
- Thomas Schühlyk ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Fantasiazko filmak
- Abentura filmak
- Umorezko filmak
- Zahartzaroari buruzko filmak
- Ipuinetan oinarritutako filmak
- XVIII. mendean girotutako filmak