Ainura Sagyn
Ainura Sagyn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Talas (Kirgizistan), 1989 (34/35 urte) |
Herrialdea | Kirgizistan |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manas University (en) Indian Institute of Technology Kanpur (en) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ainura Sagyn (kirgizeraz: Айнура Сагын)) (Talas, 1989) Kirgizistango informatikari software-garatzailea da. Sortu zuen Tazar startup-enpresak aplikazio bat eta webgune bat plazaratu ditu zaborra sortzen duten agenteen (jatetxeak, lantegiak, eraikuntza-enpresak eta etxebizitzak) eta birziklapen-industriaren arteko komunikazioa errazteko..[1][2][3] Hainbat sari jaso ditu ingurumenaren alde egindako lanagatik eta emakumeak esparru teknologikoan sartzea sustatzeagatik; besteak beste, 2022ko BBCko 100 emakumeen zerrendan agertzea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ainura Sagyn Kirgizistango eskualde menditsu txiki batean jaio zen baina Talas hiriburuan hazi zen. Unibertsitatera joan den lehen pertsona izan zen bere familian, Bixkek-en, informatika ikasteko beka bati esker. Ikusmen artifizialaren arloko graduondoko ikasketak egiten ari da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.[4][5] Bere herrialdean, hedabideetako hainbat programatan parte hartu du, NBEren Emakumearen Egunean parte hartu du eta emakumeak STEMen esparruan gehiago sartzearen aldeko aktibistatzat hartzen da.[4] "Lan egin eta ikasi ahal izateko, Europako, Asiako eta Silicon Valleyko hitzaldi eta unibertsitate askotara bidaiatu behar izan nintzen" esan zuen.[6]
2018az geroztik, Technovation Global Challenge erronka barruan eskualdeko enbaxadorea da, eta hainbat programaziio-ikastaro eta STEM-ikastaro (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) eman ditu, landa-eremuetako 2.000 neskari gutxienez. 23 urte bete baino baino lehen ezkontzea ohikoa den herrialdean Ainuraren helburua neskei beste aukera batzuk eskaintzea da, etxekoandre izateaz eta lauzpabost seme-alaba izateaz harantzago.[4][1] Kirgizistango eskualdeetan arlo teknologikoan lan egitea da Sagyn-en helburu ausartenetako bat. Emakumeak teknologian txertatzeko aukerak hobetzea lortzen ari dira, neurri batean, emakumeek Erdialdeko Asian sortutako startup-enpresa hauek lortutako sarien bidez.[6][6] Irabazitako sari batzuen diruarekin Kirgizistango landa-eremuetan bizi diren neskentzako programazio-mintegiak antolatzeko erabili baititu.[7]
Gainera, tokiko ingurumen-arazoei erantzun bat emateko teknologien garapenean jarri du arreta. Aimeerim Tursunalieva-rekin batera Tazar enpresa sortu zuen. Zabortegien neurria murriztu ahal izateko helburuarekin, hondakinen ekoizleen eta birziklatzaileen arteko harremana optimizatzen duen aplikazio bat sortu zuten, .[1]
Tazar aplikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirgizistanen, hondakinen birziklapenaren auzia ez zen planteatu 2018ra arte, eta oraindik ez da asko zabaldu herritarren artean. 2019an, Ainura Sagyn eta Aimeerim Tursunalieva garatzaileek Tazar aplikazioa merkaturatu zuten, Bixkek-eko zabortegietara, Kirgizistanen hiriburuan, iristen diren zaborren bolumena murrizteko.[8]
TAZAR aplikazioak hiru funtzio ditu: 1) birziklatzeko gaiak biltzeko puntuen berri zabaltzea mapa baten bidez, 2) hondakin birziklagarrien bilketa bultzatzea, eta 3) elementu birziklagarri horiek sailkatzeko gida egokia egitea.[9][10]
Aplikazioaren bidez, hiriko biztanleak harremanetan jartzen dira zuzenean birziklatzaile independenteekin, sortu duten material birziklagarria eman edo saltzeko.[8][6] Baina ingurumen-gaiaz haratago, tokiko emakumeen bizitza ekonomikoa hobetzen ere laguntzen du aplikazioak. Seme-alabak dituzten emakume langabetuek Tazar-en erabiltzaileen %65 dira eta app-arekin lortzen dituzten puntuen truke dirua edo kosmetikoak lortzen dituzte. 2020ko amaieratik 2022ko hasierara bitarte, 10 tona material birziklagarri baino gehiago utzi ziren zabortegietan.[11]
2019an, emakumeentzako Toptal beka jaso zuen, 10.000 dolar eta ikusmen artifizialean aditua zen aholkulari baten laguntzari esker, plastiko mota desberdinak hobeto ezagutu eta bereizteko proiektu bat abaian jarri zuen, horrela birziklapena eraginkorragoa izan dadin. Ordenagailu bidezko ikusmena eta robotika ere integratu nahi ditu, birziklatze-zentroetan programa informatikoen bidez kontrolatutako esku robotikoek material birziklagarriak sailka ditzaten.[7][4]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019 - Emakumeentzako Toptal beka[7]
- 2021 - Informazio-Teknologietako startup-ak sortu dituzten emakumeentzako saria[6]
- 2021 - Aurora Tech saria[12][13]
- 2021 - Vision Abie ikaslea saria (Student of Vision Abie)[4]
- 2022 - ICYFko (ICYF-ERC) Eurasiako Eskualde Zentroko sarietarako bigarren tokia[14]
- 2022 - BBCko 100 emakumeak[15][16][17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c kyzy, Gulmira Makanbai. (2022-12-08). «Kyrgyzstani included in list of 100 inspiring women for 2022 -» 24.kg.
- ↑ «BBC 100 Women 2022: quem está na lista das mulheres mais inspiradoras do mundo deste ano? - BBC News Brasil» News Brasil.
- ↑ Onwuasoanya Obinna. See Four Tech Founders Among BBC 100 Women 2022. 7 de dezembro de 2022. Disponível em: https://www.plat4om.com/see-four-tech-founders-bbc-100-women-2022/ Acesso em: 2022-12-25.
- ↑ a b c d e «Ainura Sagyn» Grace Hopper Celebration.
- ↑ «Ainura Sagyn» TechWomen.
- ↑ a b c d e «Aurora Tech Award» auroratechaward.com.
- ↑ a b c «Ainura Sagyn» TechWomen.
- ↑ a b Central Asia Bureau for Analytical Reporting. How Can Kyrgyzstanis Start an Eco-friendly Lifestyle? Here’s the explanation. (s.d.)
- ↑ Webinar "TAZAR trash recycle startup launch story (Kyrgyzstan)". | Tech4Impact. .
- ↑ «Webinar “TAZAR trash recycle startup launch story (Kyrgyzstan)”.» mentoringplatform.org.
- ↑ «Five young women on the forefront of climate action across Europe and Central Asia» UN Women – Headquarters.
- ↑ Aurora Tech Award, convocatoria ideal de las emprendedoras. 2022-11-23.
- ↑ PLATAFORMA DE EMPODERAMIENTO PARA MUJERES – Latin Pyme. .
- ↑ «The Closing Ceremony of the 8th Kazan OIC Youth Entrepreneurship Forum» ICYF-ERC 2022-05-25.
- ↑ «BBC 100 Women 2022: quem está na lista das mulheres mais inspiradoras do mundo deste ano? - BBC News Brasil» News Brasil.
- ↑ «U.S. Embassy Bishkek, Kyrgyz Republic» The National Museum of American Diplomacy.
- ↑ Mostrador, El. (2022-12-07). «Quiénes son las 100 Mujeres influyentes e inspiradoras elegidas por la BBC en 2022» El Mostrador.