Joy Ezeilo
Joy Ezeilo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Enugu (en) , 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | Nigeria |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Nigeria (en) Doktoretza, Zuzenbidean Masterra, Bachelor of Laws (en) University of Nigeria (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | lege-aditua, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | University of Nigeria (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Joy Ezeilo (Enugu, 1966) nigeriar abokatu bat da, giza eskubideen aldeko ekintzailea.[1][2][3]
Nigeriako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa izan zen, eta Nazio Batuen Erakundeko pertsonen trafikoari buruzko kontalaria, 2008tik 2011ra.[4] 1990eko hamarkadaren amaieran, Women Aid Collective (WACOL) sortu zuen, eta 25 urtean 60.000 nigeriar emakumeri ostatua eta laguntza juridikoa eman die. Tamar Sexual Assault Referral Center izeneko babes zentroa sortu zuen, abusuen biktimei laguntzeko.[4] West African Women's Rights Coalition (WAWORC) ere sustatu zuen.[5] Giza Eskubideen Sari Nazionala irabazi zuen Nigerian 2019an, eta Niger Ordenaren Ofiziala jaso zuen aktibismoagatik eta giza garapenari egindako ekarpenagatik.[1] 2022an Emakume Afrikarren Lidergo Sareko (AWLN) nigeriar ataleko lehendakariordea izan zen, eta Enuguko Estatuko Ikerketa Judizialeko Paneleko kide ere bai, poliziaren basakeriak eta hilketa estrajudizialak ikertzeko
2022an, Joy Ezeilo BBCren 100 emakumeen zerrendan sartu zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «OHCHR | Joy Ngozi Ezeilo (Oon), former Special Rapporteur on trafficking in persons, especially women and children» web.archive.org 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ (Ingelesez) «Bio of Prof Joy Ngozi Ezeilo (Officer of the Order of Niger)» Faculty of Law, University of Nigeria, Enugu (web.archive.org) 2021-03-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ezeilo: "Puede que sea imposible hallar a todas las niñas de Chibok"» El Periódico (web.archive.org) 2016-04-14 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ a b c (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (web.archive.org) 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ (Ingelesez) «WACOL Networks - WACOL» web.archive.org 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).