Judith Heumann
Judith Heumann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1947ko abenduaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Washington, 2023ko martxoaren 4a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Long Island University (en) 1969) : Artean graduatu |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | disability rights activist (en) eta funtzionarioa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
judithheumann.com | |
Judith Heumann (Filadelfia, Estatu Batuak, 1947ko abenduaren 18a – Washington, 2023ko martxoaren 4a) estatubatuar ekintzailea izan zen ezgaitasuna zuten pertsonen eskubideen aldeko borrokan. Munduko Bankuan eta Estatu Batuetako Estatu Departamentuan egindako lanaren bidez, urritasuna zuten pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko borrokaren garapenaren buru izan zen.[1] Haren ekarpenek bizitza independentearen mugimenduaren nazioarteko irismena zabaldu zuten.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filadelfian jaioa, Pennsylvania Brooklynen (New York) hazi zen judu alemanen familia batean.[2] 18 hilabete zituela, poliomielitisa hartu zuen, eta, gaixotasun horren ondorioz, gurpil-aulki bat erabili zuen ia bizitza osoan. Txikitatik, Judithek zailtasunak eta diskriminazioa izan zituen bere izaeragatik; adibidez, tokiko eskola publikoan ez zuten onartu nahi, arriskutsua zelako suteren suertatuz gero ez zelako ibiltzeko gai.[3]
Jened udalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]9 urtetik 18 urtera, ezgaitasuna zuten pertsonentzako “Jened” udalekuan izan zen, Hunterren, New Yorken. Han ezagutu zuen bere antzeko baldintzak zituen jendea. Horrela, ezgaitasundun pertsonen eskubideei buruz eztabaidatuz eta gogoeta eginez, ekintzaile bihurtu zen. Kanpaleku horren historia Crip Camp dokumentalean nabarmendu zen.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Judith urte askoan etxean hezi zuten. Azkenik, Long Islandeko unibertsitatera joatea lortu zuen, han hizkuntza-terapia ikasi zuen. Urte horietan hainbat protesta antolatu zituen beste ikasle batzuekin, eta ikasgeletara arrapalen bidez sartzeko eta unibertsitate-egoitzetan bizitzeko eskatu zuen, ezgaitasunen bat izan arren. 1975ean, osasun publikoko maisutza lortu zuen Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn.[4]
Lorpen nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973ko Birgaitze Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ean, Heumanni ez zioten irakasteko lizentziarik eman, sutea izanez gero ikasleak eskoltatzeko gai ez zelako. Judithek epaiketa bat irabazi zion hezkuntza-batzordeari gai horretan, eta New Yorken gurpil-aulkian irakastsi zuen lehen irakaslea izatera heldu zen.[5] Gertakari horren ondoren, urte horretan beste diskriminazio kasu batzuk adierazteko jendearengandik jaso zituen gutun kopuruaren eraginez, ekintzan dauden ezinduak izeneko erakunde zibil bat sortzea erabaki zuen..[6] Elkarte horrek egin zuen lehen protesta protagonikoa Madison etorbideko trafikoa geldiaraztea izan zen, 1972ko urrian Richard Nixonek errehabilitazio-legeari jarritako betoaz protestatzeko.[7][8][9]1973an Presidente ohi errepublikanoak berriro ere legeari betoa jarri zion 1973ko martxoan, azkenean, 1973ko irailean,errehabilitazio-legea ofizialki lege bihurtu zen arte. Lege horren bidez enplegatzaileei debekatu egiten zitzaien pertsona ezgaituak diskriminatzea.
Bizimodu independenterako zentroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975etik 1982ra bitartean, bizitza independenterako zentroko zuzendariorde eta sortzaileetako bat izan zen, eta errehabilitaziorako, ikerketarako eta hezkuntza berezirako programa nazionalak ezartzearen arduraduna.[10]
504 sekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977an, beste ekintzaile batzuekin batera (Kitty Cone, adibidez), Joseph Califano Estatu Batuetako osasun- eta ongizate-idazkariari 1973ko errehabilitazio-legearen 504. atala sinatzeko eskatu zion. Haren arabera, ezgaitasuna duen inor ezin da diskriminatu, ezin zaizkio irabaziak ukatu edo Estatuaren laguntza finantzarioa jasotzen duten programetarako sarbidea ukatu.[11][12][13][8]
Nazioarteko aktibismoa eta lana Estatu Batuetako gobernuarentzat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983tik 1993ra bitartean, Ed Robertsekin batera, Ezgaitasunaren Munduko Institutua sortu zuen.[14] 1993tik 2001era, Estatu Batuetako Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Bereziko eta Errehabilitazio Zerbitzuetako bulegoko idazkari laguntzaile gisa lan egin zuen, Bill Clinton buru zela.[15]
2002tik 2006ra, Heumann ezgaitasun eta garapeneko lehen zinegotzia izan zen Munduko Bankuan.[15] 2010etik 2017ra, Obamaren administrazioaren pean, Estatu Batuetako Estatu Departamentuan, ezgaitasuna duten pertsonentzako nazioarteko zuzenbideko zinegotzi berezia izan zen.[15]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an, Being Heumannek: An Unrepentant Memoir of a Disability Rights Activist izeneko liburua argitaratu zuen.[16]
Hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Judith 504 Crip Camp eta The Power of 504 dokumentaletan agertzen da.[17]
- 2016ko urrian, hitzaldi bat eman zuen TEDrentzat.[18]
- 2020ko martxoaren 4an, Trevor Noah-k elkarrizketa egin zion The Daily Show-en.[19]
Goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Judith Heumannek 6 doktoretza honoris causa zituen:
- Rowango Unibertsitatea, Honoris Causa Humanitateetan, 2019.[20]
- Middleburyko Unibertsitate Eskola, Honoris Causa hezkuntzan, 2019.[21]
- Brooklyneko Unibertsitate Eskola, Honoris Causa letretan, 2018.[22]
- Toledoko Unibertsitatea, Ohio, Honoris Causa zerbitzu publikoan, 2004.[4]
- Illinois en Unibertsitatea -Champaign, Honoris Causa administrazio publikoan, 2001.[4]
- Long Islandeko Unibertsitatea, Honoris Causa letretan, 1994.[4]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BBCren "Munduko 100 emakume inspiratzaile eta eragingarrienak 2022an" saria jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «World Bank Appoints Judy Heumann to New Disability Adviser Post» web.archive.org 2010-10-20.
- ↑ Bartlo, Raegan. «Web Accessibility Spotlight Interview – Judith Heumann» www.user1st.com.
- ↑ «Judy Heumann» ABILITY Magazine 2020-10-08.
- ↑ a b c d «Heumann, Judith E.» U.S. Department of State.
- ↑ «Disability Social History Project» www.disabilityhistory.org.
- ↑ «Judith Heumann» Disability Rights Education & Defense Fund.
- ↑ «The Rehabilitation Act of 1973: Independence Bound | ACL Administration for Community Living» acl.gov.
- ↑ a b The Rehabilitation Act of 1973 (Rehab Act). .
- ↑ Wilcher, Shirley. The Rehabilitation Act of 1973: 45 Years of Activism and Progress. .
- ↑ «The History of the Berkeley Center for Independent Living (CIL) | Independent Living Institute» www.independentliving.org.
- ↑ «Disability Rights Timeline» web.archive.org 2013-12-20.
- ↑ «Timeline - DRILM - University of California, Berkeley» bancroft.berkeley.edu.
- ↑ «Political Organizer for Disability Rights, 1970s-1990s, and Strategist for Section 504 Demonstrations, 1977» www.oac.cdlib.org.
- ↑ «WID’s Founders» World Institute on Disability 2015-11-02.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c Heumann, Judith. «Judith Heumann | Speaker | TED» www.ted.com.
- ↑ «Being Heumann by Judith Heumann, Kristen Joiner: 9780807019290 | PenguinRandomHouse.com: Books» PenguinRandomhouse.com.
- ↑ «Judith Heumann» Human Rights Watch 2020-06-12.
- ↑ Heumann, Judith. Our fight for disability rights -- and why we're not done yet. .
- ↑ Pennolino, Paul; Black, Lewis; Heumann, Judith. (2020-03-04). Judith Heumann. .
- ↑ Conferral of Honorary Degree for Judith Heumann. .
- ↑ «Krista Tippett to Give Middlebury College Commencement Address» Middlebury 2019-03-20.
- ↑ «Brooklyn College to Award Judy Heumann Honorary Doctorate at Its 2018 Commencement Ceremony» CUNY Newswire.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]