Edukira joan

Asonele Kotu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asonele Kotu
Bizitza
JaiotzaLurmutur Hiria
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
HeziketaMandela Washington Fellowship (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekintzailea
Jasotako sariak

Twitter: aso_kotu LinkedIn: asonele-kotu-57752232 Edit the value on Wikidata

Asonele Kotu ekintzaile hegoafrikarra da, harreman publiko eta marketinean aditua da. Hamar urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du, eta FemConnect-en sortzailea da. Plataforma horrek ugalketa-osasuna eta sexu-hezkuntza sustatzen ditu teknologiaren bidez.[1][2] 2022an, BBCren arabera eragin handiena duten 100 emakumeetako bat izendatu zuten.[3]

Asonele Kotu Academy for Women Entrepreneurs-en eta Mandela Washington Fellowship for Young African Leaders-en trebatu da. 2020an Hegoafrikako Youth Lead enbaxadore izendatu zuten, eta hurrengo urtean aholkularia izan zen, bai eta Making Cents International initiative-ren aholkularia ere.[2]

Ekintzailetza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kotu bere start-upean hasi zen inplante antikontzeptiboa atera nahi zuela konturatu zenean, baina ez zitzaion erraza gertatzen baliabide egokiak eskuratzea. Hala, FemConnect-en helburua da hilekoaren pobrezia gutxitzea, nerabeen haurdunaldien eta sexu-transmisiozko gaixotasunen tasa murriztea. Bereziki, gizartean bazterturik geratzeko arriskuan dauden gazteekin lan egiten dute, telemedikuntzako zerbitzu baten bidez ahalduntzea sustatuz. Baliabideak antisorgailu edo emakumeen higienerako produktu gisa erabiltzeko aukera online egiten da, etxean janaria eskatuko balitz bezala, beste bide batzuetan gerta daitezkeen estigma eta diskriminazioetatik ihes egiteko.[4]

  • BBCren "Munduko 100 emakume inspiratzaile eta eragingarrienak 2022an" saria jaso zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]