Missouri (ibaia)
Missouri[1] Estatu Batuetako ibaia da, Mississippiren adarra. 3.767 kilometroko luzerarekin, Ipar Amerikako ibairik luzeena da, eta munduko ibai-sistemarik handienetan hirugarrena osatzen du Mississippirekin batera. Mendi Harritsuetatik jaisten diren Madison, Gallatin eta Jefferson erreken -bilgunean jaiotzen da, Montanan, eta Saint Louis iparraldean isurtzen da Mississippi ibaira. 1.371.010 kilometro koadroko arroa du, hots, Ipar Amerikako azaleraren seirena. Omaha eta Kansas City hiriak zeharkatzen ditu.[2]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaiak "Big Muddy" (ingelesez: Lohitze handia) edo "Dark River" (ingelesez: Ibai iluna) ezizenak ditu, lohiz uherturik egoten delako.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Missouriren iturburua Montana hego-mendebaldeko Mendi Harritsuetan dago, Three Forks herrixkatik gertu, Madison, Gallatin eta Jefferson ibaien-bilgunean. Gero, Montana, Ipar Dakota, Hego Dakota, Nebraska, Iowa, Missouri eta Kansas estatuak zeharkatzen ditu. Azkenean Mississippi ibaira isurtzen da Saint Louisko iparraldean.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Missouri ibaiaren arroak Ipar Amerikaren seirena hartu, haren bazterrak ez dira oso jendeztatuak eta hamar milioi pertsona baino ez dira bizi. Hauek dira ibai ertzeko hiririk handienak:
- Great Falls, Montanan.
- Bismarck, Ipar Dakotako hiriburua.
- Pierre, Hego Dakotako hiriburua.
- Sioux City, Iowan.
- Council Bluffs, Iowan.
- Omaha, Nebraskan.
- Saint Joseph, Missouri
- Kansas City, Kansasen.
- Jefferson City, Missouriko hiriburua.
- Saint Charles, Missourin.
- Saint Louis, Missourin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.