Edukira joan

Larramendi-ziza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zorion (eztabaida | ekarpenak)
t Zorion wikilariak «Lepista luscina» orria «Larramendi-ziza» izenera aldatu du: euskarazko izena
Zorion (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:
| izena = Larramendi-ziza }}
| izena = Larramendi-ziza }}


'''Larramendi-ziza''' (''Lepista luscina'') [[onddo]] [[espezie]] bat da.
'''Larramendi-ziza''' (''Lepista luscina'') [[onddo]] [[espezie]] bat da.<ref>{{Erref-EHko onddoak}}</ref>


''Lepista panaeola'' (Fr.) Karst.
''Lepista panaeola'' (Fr.) Karst.
38. lerroa: 38. lerroa:


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}

{{Euskal Herriko perretxiko eta onddoak}}


[[Kategoria:Tricholomataceae]]
[[Kategoria:Tricholomataceae]]

12:58, 3 abuztua 2022ko berrikusketa

Larramendi-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista luscina
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus luscinus

Larramendi-ziza (Lepista luscina) onddo espezie bat da.[1]

Lepista panaeola (Fr.) Karst.

Tricholoma panaeola Queleti

Larramendi-ziza goitik ikusita

Perretxiko jangarria, kardu-zizaren antzeko koloreko kapela du, orbanak dauzka eta hatzarekin igurztean orriak erraz bereizten dira. Maiz kardu-zizarekin nahasten da, bere kolore, habitat eta hanka laburragatik, eta batzuetan eszentrikoa ere bai.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero laua, eta ertza sarritan uhindua eta bihurgunetsua. Haragitsua, lehorra, oso hauskorra. Kolore gris-zurixkakoa, askotan orban ilun zentrokideekin markatuta.

Orriak: Estu, meheak, okertuak, itsatsiak edo eskotatuak, kapelaren haragitik bereiz daitezkeenak. Hasieran zurixkak, gero grisaxka-horixkak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 3 – 7 x 1 – 2 cm-koa. Zilindrikoa edo pixka bat meheagoa goian, haritsua, haragitsua, betea, lehorra, kapelaren kolorekoa baino pixka bat zurbilagoa. Eszentriko samarra, gehienetan laburra eta apur bat kurbatua.

Haragia: Trinkoa, hauskorra, kolore zuri-grisaxkakoa. Zapore gozoa du, eta irin-usain atsegina.[2]

Larramendi-ziza azpitik ikusita

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, “lepistós”-etik, soil, esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa.

Jangarritasuna

Zapore min arina duen arren, interesgarria da sukaldaritzarako. Gordinik jan daiteke eta zapore atsegina du gainera.[3]

Nahasketa arriskua

Lepista rickenii Sing. = Tricholoma panaeolus ss. Ricken, perretxikoarekin, non kapelaren kolorea laranja-arrea den. Lepista caespitosa-rekin, zurixka da eta usain espermatikoa du. Pleurotus eryngii-arekin, honek orri dekurrenteak ditu eta unbelifero sustraietan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkenean ugaria, zirkuluetan ateratzen da, mendiko belardietan eta larreetan, arraroagoa koniferoen azpian.[5]

Banaketa eremua:

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 170 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 334 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 218 or..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 144 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak