Marasmio mordoskatu
Marasmio mordoskatua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus confluens |
Basionimoa | Agaricus confluens |
Marasmio mordoskatua (Gymnopus confluens) Gymnopus generoko onddo espezie bat da.[1] Oina baztertu egin behar da, haritsua eta zapore desatseginekoa delako. Kapelak, aldiz, almendra garratzen usain atsegina du. Propietate antizitotoxikoak ditu, kimioterapian erabiltzen da, baita infusioan ere.
Sinonimoak: Collybia confluens, Marasmius confluens.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 5 cm arteko diametrokoa, ganbil-kanpai itxurakoa, gero ganbil-laua eta batzuetan titi apur batekin. Ertz zorrotza, laua, izurtua eta helduaroan pixka bat pitzatua. Azal leuna, zeta antzekoa, erradialki zuntz finekin; beix koloretik beix arrosara doana edo krema zurbil kolorekoa.
Orriak: Oso estu, adnatetatik sublibreetara; zurixkak, gero krema-arrosa, zurbil kolorekoak zahartzean, ertz ziliatuak eta ile marjinalekin.
Hanka: 4 -8 (10) x 0,3 - 0,8 cm-koa, luzetara ildaskatua, barnehutsa, lerdena, haritsua eta zilindrikoa edo konprimitua; kapela baino ilunagoa, okre-gorrixkakoa eta pruina zuri-lila kolorekoz estalia, nabarmenagoa oinarrian eta beste ale batzuekin elkartuta egoten da.
Haragia: Urria, larrukara, urtsua eta kolore zurixka-grisaxkakoa; usain atseginekoa eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Confluens epitetoa berriz latinetik dator, bat egiten, esan nahi duen "confluens" hitzetik. Oinak elkartzen direlako, hau da, soropildua.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabeko espeziea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marasmius wynnei delakoarekin nahas daiteke, hanka zurixka du honek.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabal basoetan hazten da, batez ere pagadietan eta, inoiz, koniferoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoa.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gymnopus confluens zaharrak
-
Marasmio mordoskatu zaharrak
-
Marasmio mordoskatu zaharrak azpitik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 256 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 275 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 302 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 178 or. ISBN 84-282-0865-4..