Belarri luze
Belarri luzea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Pleurotaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pleurotus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pleurotus cornucopiae Quél., 1885 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Fungus cornucopiae | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Belarri luzea (Pleurotus cornucopiae) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Laborantza intentsiboko espeziea da. Kontuan izan behar da zahartzean ihartu eta gogortu egiten dela, eta sukalderako dituen bertuteak galdu egiten dituela.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, krema zuri kolorekoa edo zuri-horikoa; hasieran ganbila, gero oso inbutu itxurakoa; ertz mehea, gaztetan biribildua, ondoren izurtua. Azal glabroa, matea, flokoso samarra gaztetan.
Orriak: Zuriak, estu, meheak eta oso dekurrenteak, batzuetan oinaren oinarriraino jaisten dira. Orritxo asko ere baditu.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kapelaren kolorekoa, 2 eta 5 cm arteko garaiera eta 1 eta 2 cm arteko lodiera. Oro har laburra eta sendoa, betea, zilindrikoa goialdean eta mehetua oinarrian, ia sustraiduna beste aleekin elkartzean, orri dekurrente-anastomasatuak eraginda albeolatu samarra.
Haragia: Zuria, lodia eta irmoa, irin usaina du eta zapore leuna eta atsegina.[2]
Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, "pleuron" , "otós" hitzetatik, belarriaren antzekoa kapela alboan jarrita, esan nahi du. Cornucopiae epitetoa berriz latinetik dator, oparotasun adarra esan nahi duen, "cornucopia" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona, zurezko substratuetan industrialki lantzen da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pleurotus ostreatus delakoarekin, baina hau ilunagoa da eta maskor itxura du. Pleurotus pulmonarius espeziarekin ere nahas daiteke, honek kolore zurixkatik beix arin batera doan kolorea du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean talde estuetan, pagoen zaurietan eta zati ustelduetan bizi da, baita beste zuhaitz batzuetan ere, edo motzondoetan eta lurperatutako enbor erorietan.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 24 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 480 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 477 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 120 or. ISBN 84-282-0865-4..