Edukira joan

Lactarius pubescens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius pubescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius pubescens
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius pubescens Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Kolikoak eta digestio-nahasmenduak eragiten ditu.

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, erdian hondoratua eta ertza biribilkatuta eta iletsua. Kapela zuri-arrosa kolorekoa eta zonatu gabea, erdialdea ez da iletsua, leun samarra baizik.

Orriak: Estu eta orritxo ugarirekin, apur bat dekurrenteak, zurixkak edo arrosa zurbil kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3-5 x 1-2 cm-koa, kapelaren kolore berekoa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, batzuetan zulotxo batzuekin.

Haragia: Lodia, zuria, garratza. Latexa zuria, "potasa cáustica"-rekin hori-laranja kolorea hartzen du eta zapore garratza du.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Pubescens epitetoa latinetik dator, "pubis" hitzetik, hau da, kokotseko ile nerabea, iletsua.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. [3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius mairei delakoarekin nahas daiteke, baina hori-lehoi kolore fuerteagoa du eta Quercus basoetan ateratzen da. Baita Lactarius scoticus espeziarekin ere, hau txikiagoa da eta okre-lehoi kolorea du.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, urkien azpian, batez ere lorategietan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Groenlandia, Asiako iparraldea eta Zeelanda Berrian sartua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 460 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 412 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 553 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]