Konozibe samur
Konozibe samurra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bolbitiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Conocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Conocybe tenera Fayod, 1889 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus tener | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Konozibe samurra (Conocybe tenera) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, oso haragi gutxi du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, mehea eta mintzezkoa, forma koniko-kanpai itxurakoa du, gero zabaldu egiten da eta titi bat darama. Oso higrofanoa da eta ertzak ildaskatuak ditu, arre-lehoi kolorekoa, hezetasunarekin ilunagoa eta eguraldi lehorrean zurbildu egiten da.
Orriak: Itsatsiak, ia libreak, estuak eta krema-kanela kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Mehea, luzea eta fistulosoa, hasieran zurixka eta gero okre-horixka kolorekoa. Fin ildaskatua luzetara, eta pruina du goialdean.
Haragia: Mehea, hauskorra eta gorrixka, usain nabarmenik gabea eta zapore gozo samarrekoa.[2]
Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, kasko konikoa, esan nahi duen "cybe" hitzetik. Tenera epitetoa berriz latinetik dator, samurra, delikatua, leuna esan nahi duen "tenera" hitzetik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Semiglobata aldaerak globo-erdi formako kapela du, kolore motelak eta espora handiak. Nekez bereiz daitezken antzeko perretxiko talde handi samarreko bat da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean, belardietan eta lorategietan, bideen ertzetan, larreetan eta abarretan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 252 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..