Pottoka
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Gorritxiki lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
- Artikulu hau zaldi arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pottoka (argipen)».
Pottoka | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Euskal Herria |
Sinonimoak | Pottok, Euskal Ponia, Ordunteko zaldia |
Pottoka Euskal Herriko berezko eta bertako zaldi arraza bat da[1][2]. Haren tamaina zein hainbat ezaugarriengatik, Europako gertuko beste hainbat zaldi txiki arrazaren kasuan bezala, ponien sailkapen taldean dago.
Landa eremu latzenetara ondo egokitutako abere indartsua izaki, milurtekoetan zehar Euskal Herriko mendi zein basoetara moldatutako zaldia da[3]. Bere jatorria oso aspaldikoa da: azken Izotz Aroa eta gero, Mendebaldeko Europan eta zehazki gure inguruan iraun zuten basa ponietan, hain zuzen.
Poni hau antzinatik euskal ohitura, kondaira eta mitoetan nabaria izan da. Bestalde, Euskal Herriko mendietan libre bizi izan den aberea da hau[4], negu gorrian ukuilua zapaldu gabe eta gizakiak emandako zaintza eta bazkarik gabe irauteko gai dena. Garai batean hainbat pottoka jabek euren animaliak harrapatzeko benetako uxaldiak antolatu behar izaten zituzten, abere zeharo basatiak zirelako[5].
Euskal esaera zahar batek pottoken basatasuna azpimarratzen du: Pottokak mendian ez dira heziak. Jose Migel Barandiaranek garrantzi handia eman zion zaldiari eta Euskal Herrian berezko arraza den pottokari euskal kultura, mitologia eta folkloreari buruzko bere ikerketan [6].
Zaldi horren ezaugarri orokorrei dagokienez, ondo osatutako aberea da, neurri ertain eta proportzionatuak ditu eta gorputz gihartsu eta sendoa. Izaeraz, azkarrak, gogorrak eta bezatuz gero, jabearekiko oso leialak dira. Baron zooteknistaren araberako sailkapenean, pottokak soslai zapalaren ezaugarriak ditu, baina soslai artezagoaren eta ganbilaren hainbat eraginekin.
Samaldek mendian egoera basatian dauden zaldien ohitura berberak dituzte. Taldean behor nagusi bat dago, Alfa delakoa, samaldako zaldiarekin batera hierarkian aurrenekoa dena eta beste behorrak gobernatzen dituena[7]. Ezozein modutan basazaldien eta zehazki pottoken etologiari eta hierarkiari buruz ikerketa eta iritzi berriak zabaldu dira azken urteetan, behor eta garaino alfen ikuspegi zurrun hori zalantzan jartzen dituztenak[8].
Euskal Herrian bertako beste hainbat zaldi arraza egon arren, gehienek neurri batean edo bestean pottoka arbasotzat dute, eta bertako pottokak kanpoko arrazekin nahastearen ondorioz sortuak dira. Salbuespenak Ordunteko behorra, Lausako zaldia ere deitua, eta zaldi montxinoa bide dira. Azken biak ere antzinako arrazak direlako, genetikoki eta morfologikoki pottokarengandik nahiko hurbil daude. Zenbait adituk nafar behoka arraza ere nahastu gabeko antzinako arrazatzat jotzen dute, nahiz eta azterketa genetikoek kontrakoa ondorioztatu. Dena den, pottoka, Euskal Herriko mendiko zaldia, nafar behoka eta Aurizko zaldiarekin 2006. urtean egindako azterketa genetiko batean, hiru markatzaile genetiko erabiliz, frogaturik geratu zen pottoka zela arraza haien artean kanpokoen eragin txikien jaso duen bertako zaldi arraza dela[9]. Auritzeko zaldiak kanpoko arrazekiko nahasketa handiena jaso du; gero, Euskal Herriko mendiko zaldiak; eta, ondoren, nafar behokak. Azkena pottoka da.
Ordunteko behorren kasuan, pottokaren oso antzekoak dira —zelta poni ere deritzo—, euskal ponia baino handiaxegoak. Gainera bi arrazen banaketa eremua Ordunteko mendilerroan bertan gainezartzen da. Kontuan hartu behar da abereen elikadurak ere eragina duela tamainan eta, oro har, Ordunteko behorrak, lautzako zaldiak deituak halaber, baina larre hobeetan bazkatzen direla. Egun Lausako edo losino arrazak Burgosko iparraldean bakarrik irauten badu ere, duela gutxi arte Arabako Gaubea haranera zein Aiara aldera ere zabaltzen omen zen. Baliteke oraindik aleren bat geratzea euskal eskualde haietan. Arraza horren ipar-ekialdeko gunean, bi arraza historikoki lotu diren gunean hain zuzen, pottokaren eragin nabaria jaso du.
Pottoka arrazak gutxitze eta nahasketa prozesu etengabea nozitu du aspalditik, ia galtzeraino. Azken urteetan, ordea, Euskal Herriko zenbait tokitan arraza babesteko eta jatorrizko ezaugarriekin mantentzeko ekimenak abiatu dira, bai herritarren zein erakunde publikoen aldetik. Hala ere, Euskal Herriko poni erdi-basati hauek oraindik ez daude erabat galtzeko arriskutik salbu. Are gehiago, Espainiar Nekazaritzako Ministeritzaren arabera, pottoka desagertzeko arrisku egoeran dagoen abere arraza da[10].
Kontuak kontu, arrazaren egoera kaskartu egin da azken urteetan Ipar Euskal Herrian, bertan mendiko pottoken nahasketa egin baita kanpoko beste zaldi edo poni arrazekin (zaldi arabiarra, galestar ponia...) hipikarako "produktu hobeak" lortzeko[11].
Jatorria eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorri urruna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottokak Equidae familian sailkatzen dira. Bertan zaldiak, astoak, zebrak, onagroak, kiangak eta antzeko abereak biltzen dira. Denak ugaztun perisodaktilo eta solipedoak dira, eta horren baitan Equus generoa dago; hor, espezieok sailkatzen dira, besteak beste:
- Equus caballus, edo etxeko zaldia. Gizakiak leku askotara zabaldurik egun, mundu guztian barrena.
- Equus przewalskii, eurasiar estepako zaldia. Egun bereziki Mongolian bizi da.
Familia horretan genero bakarra dago, Equus izenekoa. Gorputz-adarren muturretako behatzetarik bakar baten gainean dabiltza, hirugarrenaren gainean hain zuzen. Espezie guztiek antzeko hortz kopurua daukate: gutxienez 34 hortz, gehienez 42.
- Equus asinus. Etxeko asto eta basastoak. Azken horiek bereziki Ekialde Hurbilean hedatzen dira.
- Equus hemionus. Asia aldeko basastoak.
- Equus zebra. Afrikako mendietako zebra.
- Equus quagga. Zebra arrunta.
- Equus grevyi. Grevy zebra, basazaldien artean handiena.
Equidae familiako espezie fosil asko ezagutzen dira, hainbat genero eta subfamiliatan sailkaturik. Ekido terminoa ere familia horri dagokio, nahiz eta gaur egun bizirik dauden Equinae subfamiliako animalien inguruan hitz egiteko erabiltzen den. Antzinean eta garai historikoetan galdutako espezie fosil haien artean daude egungo pottoken arbaso urrutienak.
Zaldiaren sorrera duela 50 milioi urte izan zen. Eozenoan bazegoen jada erbiaren tamainako hyracotherium izeneko animalia bat.[12] Basoetan bizi omen zen, hostoak janez. Lau behatz zituen aurreko hanketan eta hiru atzekoetan. Hagin eta haginaurreko tuberkulatuak zituen. Oligozenoan, migratzen hasi zen eta Bering itsasartea zeharkatuz, Ameriketara heldu.
Bitartean, Eurasian geratutako hyracotheriumak Paleoterioen (lophiortheriuma eta phaleotheriuma) espezien aurrekariak izan ziren. Phaleotherium haien laugarren behatza jada oso xumea zen. Animaliok Oligozenoan galduziren, duela 36 milioi urte.
Ameriketako beraien kidea, eohippusak (Ameriketako hyracotheriuma), Eozenoaren bigarren erdialde osoan zehar bizirik iraun zuen. Horretarako basoetatik larretara irten behar izan zuen.
Oligozenoan, eohippusa mesohipuus bilakatu zen: txakurraren tamainakoa zen, hiru behatz zituen eta belardietako bizimodura moldatu zen. Abere txiki hori merychippus bilakatu zen Miozenoan: koskorragoa zen, 120 cm-tik gorako altuerakoa, eta zementudun haginak zituen, belarra jaten zuelako adierazle. Belarra jateari moldatzeak ezarri zituen etorkizuneko equidoen morfologia garatzeko.
Miozeno ertainean, haren ondorengo anchiteriumak Eurasiara migratu zuen. Horrek hirugarren behatzarekin bakarrik zapaltzen zuen lurra: beste biek, ordea, beren gaitasuna nahiko galdua zuten.
Animalia harekin batera, hypohippusak eta geroago, Pliozenoaren amaieran, hipparionek ere Bering itsasartea zeharkatu zuten beraien arbasoen kontrako norabidean eta Asiako Ekaildeko estepetan kokatu. Dena den hypohippusak eta hipparionak Pliozeno ertainean iraungi ziren.
Pliohippusak, aldiz, bai Ameriketan eta baita Eurasian Equus fossilis bilakatu arte eboluzionatu zuen: horiek jada benetako zaldiak ziren. Behatz bakarra zuten eta altuera soingurutzera 160 cm-tik gorakoa. Belardietan ondo moldatzen ziren korrika egiteko eta bertan larretzeko baina Laugarren aroaren hasieran Ameriketatik desagertu omen zen. Haien ondorengo espeziea Yukongo zaldia delakoa izan zen, duela 10.000 urte Pleistozenoko megafaunaren iraungitzearekin Alaskatik desagertu zena. Haren aztarna egungo hainbat zaldi arrazatan nabarmentzen dute zenbait adituk.
Equus generoko aurreneko espezie haren bilakaerarekin gainontzeko guztiak sortu ziren Pleistozenoan: zebra mota guztiak Afrikan, astoak Ekialde Hurbilean zein Europan, onagroak Eurasian eta zaldia, hasiera batean, Eurasiako erdialdeko ordokietan.
Egun dauden munduko etxeko zaldi arraza guztiak Equus caballus motakoak dira. Oraindik geratzen dira, dena den, Equus ferus przewalskii edo Przewalski zaldia arrazako zaldi basatiak libre Mongoliako hainbat Natura parketan zein munduko parke zoologiko eta babes-lekuetan barrena sakabanaturik. Zaldi arraza basatietan Equus ferus + izena erabiltzen da, eta etxekotutako arrazaetan Equus caballus + izena, nahiz eta egun gizakiaren kontroletik kanpo egon eta basatiak izan. Batzuetan hainbat espezierekin edo desagertutako arrazekin desadostasunak daude caballus eta ferus terminoekin.
Laugarren aroan Equus ferus generoa sendotu ondoren, Eurasian antzinako hiru basazaldi mota geratu ziren. Hiru haiengandik sortuak dira egungo zaldi arraza guztiak [13]. Aspaldiko arraza horiek hauek ziren:
- Equs ferus przewalski, soslai ganbilekoa; harengandik sortu zen egungo przewalski zaldia, munduan geratzen den benetako basa zaldi bakarra, nahiz eta azken hori egun zalantzan jartzen den ere [14]. Edonola ere, egungo przewalski zaldien arbasoa, eta Euskal Herriko zein Labar Artearen Gune Franko-kantarauriarraren margoetan erruz islatuta agertzen dena, oso zabalduta egon zen Eurasian barrena eta seguruen hainbat azpi-motaz osatuta zegoen [15].
- Equus ferus gmelini edo tarpana, soslai artezekoa. Zaldi hori tarpan izeneko zaldiaren aurreko hurbila izan zen. Azken tarpanak Europako iparraldea eta erdialdean bizi omen ziren, baina hondar aleak Ukrainan desagertu ziren 1879an. Bi tarpan mota nagusi ziren: estepetakoa eta basokoa, bakoitzak hainbat ezaugarri bereizgarri zituena. Pottoka basoko tarpanaren ondorengoa bide da. Dena den, tarpanek hedapen nahiko zabala izan zutenez, zenbait eskualdetan azpimota ugari sortu ziren.
- Equus stenonisa, soslai zapalekoa eta soin gurutzera 170 cm-tik gora. Izarigabea zen eta tundran bizi omen zen.
Etxeko zaldiaren edo Equus caballusaren jatorriaren inguruko datu gutxi dago. bada, gauza berbera gertatzen da pottokarekin. Zenbait adituk, Gómez Tabernak adibidez [16], jatorri askotarikoa edo polifiletikoa aipatzen dute: haien arabera, zaldia eta euskal pottoka dagoeneko desagertutako zenbait basazaldi arrazaren arteko nahasketatik bide dator. Hala eta guztiz ere, argi dago etxeko zaldien arbasorik urrunekoenak Asiatik etorri zirela edo, behintzat, arraza gehienen arbasoak, zeren eta Staffe, August, Kronacher, Adametz eta Ferreras ikertzaileak bat baitatoz pottokaren jatorria Paleolitotik Neolitora arte beraien artean nahastu ziren hainbat zaldi motatan kokatzean[12].
Jatorri polifiletikoaren teoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun, adituen artean adostasun handiena biltzen duen teoria jatorri polifiletikoa da [17] [18].
Iberiar penintsulako iparraldeko zaldien jatorriaz, Gómez Tabernak Equus ferus gmeneliaren hainbat motaren eta Equus ferus przewalskiaren tipoko zaldien arteko hibridazioa aipatzen du. Laugarren aroko zaldi horien nahasketak argitzen bide du, esate baterako, zergatik dauzkaten pottokek zenbait ezaugarri soslai ganbilekoak (begi orbita irtenak, soin gurutze nabarmena, dortsolunbarra zeladuna, zutasunak ezkerrekoak, eta ile joria) eta soslai artazeko beste hainbat (musu ertaina eta lepo piramidala). Hala ere, pottokek badaukate lerro zeltako ponien soslai zapalekoen ezaugarri gehiago, hala nola, muturra zabalduta, gibelaldea ojibala, buztanaren kokapena baxua, eta geruza beltza edo gaztainkara. Ezin daiteke baztertu Europako hainbat poni arrazen jatorrian bertako zaldien eta Asiatik etorritako etxekotutako ponien nahasketa egotea ere.
Borgoinako Solutreko leizeko arkeologia aztarnategian, garai paleolitikoan ehizatutako ehunka zaldiren hondakinak agertu dira. Antza, garai batean gizakiek zaldi samaldak ehizatzeko bertako amildegitik behera amiltzen zituzten. Dirudienez zaldi hauek egungo bertako hainbat poni arrazen ezaugarriak zituzten jada, tarpan eta equus ferus przewalskiren nahasketa esate baterako[19].
Equus ferus solutrensis zaldi txikia zen, gorputz laburra eta bildua, soslai zapalekoa zen eta hanka meheak zituen. Cro-Magnon gizakiek erretratatu zituzten beraien labar-artean eta Europako mendebaldean bizi izan zen Goi Paleolitotik (duela 42.000 urte) Mesolitikoa arte (duela 11.000 urte).
Ferrerasek euskal poniari buruz hainbat azterketa egin du aurkitutako historia aurreko hondakinak eta egungo hezurdurak konparatuz. Laugarren aroko Equus ferus solutrensis eta Equus fossilis ezpezietako basazaldien hezur fosilekin konparatu ditu egungo pottoken hezurrak, eta bere ustez frogaturik geratzen da aspaldiko bertako poni basatien arrazen eta pottoken arteko antza.
Zenbaitzuen ustez, tarpana edo basazaldia Asiatik etorri omen zen gurera gizakien eskutik. Etxekotutako lehendabiziko zaldien jatorria Eurasiako estepa handietan dago. Bertako herri ibiltariek zaldia hezi zuten Egungo Garaia baino 7.000 urte lehenago, eta beraien zaldien zaldun zabaldu ziren lehen Mesopotamia aldera lehenik, eta Europako erdialderantz zein mendebalderantz gero [20]. Herri haiek duela 4.000 urte baino lehenago heldu ziren Europako mendebaldeko muturrera. Giza talde haiek traziarrak eta zeltak ziren, eta erabiltzen zituzten estepetako zaldi txikiak tarpanak ziren. Beraz, neurri batean eta modu batean edo bestean, etxeko zaldi guztiek jatorri berbera dute, Equus ferus gmelini espeziea, hau da, tarpana, Asian hezitako zaldia.
Teoria horren kontra, etxeko zaldia hezten zen garaietan Europako hainbat lekutan eta baita Euskal Herrian ere, bazeuden beste zenbait basazaldiren arrazak, Laugarren aroaren behe aldetik bertan garatuak[21].
Bestalde, azken ikerketek, nahiz eta egungo ikuspegitik bitxia izan, zera adierazten dute: zaldien etxekotzearen lehendabiziko arrazoia ez zela zamalkatzeko abere bat bilakatzea, zaldien esne eta haragia erabiltzea baizik[22].
Azken ikerketa genetikoen arabera, zera ematen du, Iberiar Penintsulara ekarritako etxekotutako zaldiak bertako zaldi basatiekin nahastu zirela. Haren ondorioz bertako zaldi arrazek bertako antzinako zaldi basatien ondare genetikoa gorde dute[23]. Honek ezbaian jartzen du "zelta poni" guztiak aspaldiko zeltek ekarri zutela eta jatorri berbera daukatenaren teoria.
Pottoka eta zaldia labar-artean, arkeologia aztarnategietan eta garai zaharretan. Euskal Herria eta haren ingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaldia Euskal Herriko eta inguruko arkeologia aztarnategietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jesus Altuna paleontologoak dioenez, zaldi basatia (Equus ferus), sekula ez da ugari izan historiaurreko garaietan Hego Euskal Herrian; ez eta Kantauri itsasoko ertzaren gainerako eskualdetan ere. Goi Paleolitoan ere, nahiz eta zaldiak Ekaingo leizearen bezalako labar-margoetan ugari eta bikainki marraztuta azaldu, ez dira zaldien hondakin asko agertzen bertako aztarnategietan. Antza, Pirinioez beste aldetik, Akitaniako ordokietan, espezierako askoz biotopo aproposagoak zeuden, Pirinioez hegoaldeko Euskal Herriko paisaia menditsu eta oihantsuetan baino.
Altunak ikertutako Hego Euskal Herriko aztarnategietan, betadunen hondakin guztien artean, zaldia % 5era ozta-ozta heltzen da. Ehuneko hori, gainera, askoz gehiago murrizten da hasierako Mesolitikoan (Aziliar). Geroztik aipatuko denez, Mesolitikoaren amaieran eta Neolitikoan, duela gutxi arte, espeziea ez zen azaltzen arkeologia aztarnategietan. Horregatik, Jesus Altuna berak eta Jose Migel Barandiaranek urte askotan zehar uste izan zuten aldi batean zaldia Euskal Herritik desagertu omen zela.
Nafarroako Zatoiako arkeologia aztarnategian egindako lehendabiziko aurkikuntza funtsezkoa izan zen teoria hori deuseztatzeko eta ziurtatzeko zaldia etengabe bizi izan dela Euskal Herrian Paleolitiko Aurignac aldiaz geroztik, hau da, gaur egunetik duela 42.000 urte arteko denboraldia arte. Eneolitoan, aztarnen % 0,21ek hartzen du zaldiak. Brontze Aroan ere zaldi aztarnak oso urri izaten dira, (% 0,07). Aztarna urri horiekin, gutxi zehaztu daiteke Eneolitoan Euskal Herrian bizi ziren zaldi motei buruz, bai Kantauriko isurialdean, bai Mediterraneoko isurialdean. Ezin zehaztu, orobat, ea zaldi horiek etxekotuak edo basatiak ziren. Edozein moduan ezabian jartzen dute egungo iberiar zaldi guztien derrigorrezko jatorria Ipar Afrikakoa edo zelta denaren teoria.
Esate baterako, eta Iberiar Penintsulari dagokionez, 1976an, Portugalgo Torres Vedraseko Zambujalgo kastroan 348 zaldiren hondakinak topatu zirenez gero, A. v. d. Drieschek eta J. Boessneckek segitzen dute zehaztu ezinik ea hango zaldiak etxekotuak edo basatiak ziren.
Zaldi etxekotuen aurreneko hondakin seguruak, Iberiar Penintsulan, Granadako Cerro de la Encinaren Argarren azaldu ziren, eta Brontze Aroaren erdi aldekoak dira.[24]
Jakina, orain arte Euskal Herrian aurkitutako Eneolito eta Brontze Aroko zaldien zortzi hondakinek argi gutxi ematen digute zaldiaren zelatzeari buruzko gai horretaz.
Ez dakigu noiz desagertu ziren benetan basatiak ziren azken euskal poniak, baina bai badakigu erromatarren garaietan basazaldi talde ugari libre zebilela Iberiar penintsulako iparralde guztian barrena, halaxe aipatzen baitira erromatar testuetan.
Apurka-apurka, mendetako prozesu batean, basazaldia desagertzen joan zen, eta etxekotutako zaldia, nagusitzen. Batzuen iritziz, duela 2.800 urte, basazaldia desagertuta omen zegoen jada Euskal Herrian. Hainbat iturrik, ordea, enzebra izeneko ekido basatia aipatzen dute Iberiar Penintsulan, mende asko geroago. Ez dago argi ea enzebra hura basazaldia edo basastoa zen, nahiz eta gero eta gehiago basazaldiaren teoria nagusitzen ari den. Enzebra izeneko abere haiek Erdi Aroko agiri askotan aipatzen dituzte. Izena ere toponimian ugari da, Espainia zein Portugal aldeko hegoaldean eta mendebaldean. Euskal Herrian ere bada halako hainbat toponimo.
Burdin Aroko hainbat aztarnek argi uzten dute garai haietako zaldien itxura egungo pottoken antzekoa zela.[25] Edonola ere, Euskal Herriko etxekotu zaldiak genetikoki Europako gainontzeko zaldi populazioetatik isolatuak mantendu dira mendetan. Iberiar penintsulako beste zaldi motengan hainbat eragina izan duten, esate baterako, Afrikatik berberiar zaldiengandik batez ere, edo sorraia zaldiarengandik, bestela. Dena den, odol trukaketa egon da inguruko hainbat zaldi arrazarekin: haietako asko pottoken oso gertuko arrazak dira, Ordunteko behorra, asturkoia edo Landetako ponia, kasu. Antza, eragin horrek pottokaren itxura aldatu omen zuen: lehen, profil ganbila zuen eta harreman horren ondoren, profil azpiganbila bilakatu zen. Eragin haiez guztiez gain, Euskal Herriko lurraldearen orografiak eta landaretzak animalia horren egungo ezaugarriak eta fenotipoa moldatu zituen.
Nahiz eta arraro izan, oraindik ere zaldiaren aztarnak urriak dira Euskal Herriko eta zonalde kantabriarraren Burdin Aro zein Erromatarren aroko aztarnategietan. Arrazoia azaltzea zaila da. Esate baterako, Guardiako La Hoya herrixkaren zeltiberiar mailan, 60 zaldiren hondakin baizik ez dira agertu, aurkitutako 4.924 ugaztunen artean; % 1,21, beraz.
Urritasun hori are zentzugabeagoa da, kontuan hartuta erromatarren garaiko idazle eta kronikagile klasikoek —Diodoro eta Estrabon greziarrek eta Polibio, Varron, Plinio eta Marcial latindarrek— penintsulan zaldien ugaritasuna aipatzen zutela, eta Galiziako zeltiberiar gunean zein Kantabria eta Asturias aldean zaldien bikaintasuna nabarmentzen zutela. Egile horiek sarri aipatzen dituzte ordurako zelatuak zeuden zaldi arrazen gain, Euskal Herrian eta bere inguruko baso eta mendietan bizi ziren zaldi basatien samalda handiak[26].
Azkenean, Altuna argi eta garbi mintzo da zaldia neolitikoan Gune Kantabriarraren ustezko desagerketaren kontra:
« | Teoria hori eraldatu eta baliogabetu egin da, eta zaldia ez da desagertu ez Mesolitoan, ez Neolitoan, nahiz eta ziur aski ez zen ugaria izan eskualdean Paleolitoaren amaieran, Europa erdialdeko zuhaitzik gabeko estepak hobetsi baitzituen. | » |
Oscar Arribasek, aldiz, zera dio ( 2004):
« | Kantauri itsasoan espeziearen ugaritasuna asko jaisten da Würm amaitzen denean, baina Meso- eta Neolitoan zehar erabat desagertu gabe. Ordokian ere ez dirudi Glaziarostean desagertzen denik, baizik eta Neolitoraino jarraitzen duela, eta han, itxuraz, ehizatzen jarraitzen duela eta etxekotu egiten dela. | » |
Julio Caro Barojak teoria bat proposatu zuen garai haietan giza finlakekuetan azaltzen den zaldien hondakinen urritasuna azaltzeko: abere sakratua izanik, garai hartako jendeak ez zuen hiltzen, ez jaten. Bere teoria sostengatzeko, Barojak zaldiaren mitologiari buruzko Jose Migel Barandiaranen lanak aipatzen ditu.
Proposamen horren aurrean, Jesus Altunak dio Barandiaranen lanetan behigorria ere (hau da, betizua) abere sakratutzat agertzen dela. Hala ere, uroen hezur ugari azaldu da garai haietako aztarnategietan, abere horiek janak izan zirelako arrastoekin. Topatutako zaldien zenbait hezurrek ere abere horiek jakitzat erabili zituztelako seinaleak dauzkate.
Zaldia Euskal Herriko eta bere inguruneko labar-artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal ponien arbasoen hainbat marrazki Euskal Herrian zein gure inguruetako Labar Artearen Gune Franko-Kantauriareran agertzen dira, besteak beste, Ekaingo harpeko zaldi marrazkiak bikainetan. Dena den, haren jatorriaren inguruko eztabaidak pizturik dirau, Europako beste hainbat poni arraza zaharren kasuan gertatzen den bezala.
Antzineko zaldien ezaugarrien iturri nagusienetakoa aipatutako gune piriniotar-akitaniarreanrean aurkitutako labar-artea da. Hala ere, lehen esan bezala, Jesus Altuna euskal paleontologoak dio aztarnategi arkeologikoen hondakinak labar-margoak baina seguruagoak bide direla zaldi horien arraza eta motak zehazteko eta sailkatzeko orduan[27]. Zaldien hezur gehiagoren agerpenak, argitasun gehiago ekar lezake gai horren inguruan.
Labar-arteari dagokionez, euskal-akitaniar-kantauriar gunean gehien marraztutako animalia zaldia da. Eztabaida asko piztu dira adituen artean bertan marraztutako zaldien arraza eta morfotipoen inguruan. [28]
Jakina, gutxi dakigu garai haietako artisten motibazioaz animalien irudiak marrazteko orduan, eta ezin dugu baieztatu nolabaiteko motibazio "zientifiko" zutenik abereak zehaztasun guztiekin islatzeko. Hau ez da hain arroroa, kontutan hartzen baldin badugu esate baterako XVII. mendeko Velaáquez edo Rubens bezalako artistek antzeko jarrera izan baitzuten beraien margolanetan zaldiak marrazteko orduan.
Ezaugarri aloidikoak kontuan hartuz, hiru zaldi mota nagusi bereiz daitezke labar-margo haietan:
- Aurrenekoa Equus ferus przewalski, egungo przewalskii zaldiaren, Equus ferus przewalskii, arbaso zuzena. Beste hainbat adituek Equus vemagensis deitzen dute zaldi hau egungo przwalskii zaldiarengandik bereizteko. Zaldi hori oso ugari izan zen Euskal Herrian eta bere inguru geografikoan magdaleniarrean zehar[29].
- Bigarrena Equus caballus gmelini delakoa, tarpan modernoaren arbasoa.
- Hirugarrena Equus abeli edo basoko zaldia da. Hala ere, azken zaldi horren taxonomia oraindik ezbaian dago.
- Laugarrena, nahiz eta azken teoria honen inguruan aditu gutxi izan, margotutatako zenbait abere ez bide dira zaldiak, baso astoak baizik, Equus hydruntinus edo Europako basa-astoa hain zuzen, enzebra izenaz ere ezaguna dena eta basa asto eta zaldien arteko ezaugarriak zituena. Hainbaten arabera, Ekingo Leizeko zenbait marrazko enzebrarenak dira.
Zaldiokin, eta beste hainbat zaldi "modernoagorekin", paisaiaren zein eguraldiaren aldaketen goraberek eragindako abereen populazioen zabaltze eta murriztetez gain, Euskal Herriko zein Iberiar penintsulako ipar aldeko zaldien jatorria osatzen da.
Euskal Herriko historiaurreko leizeetan pottoka gogora ekartzen dizkiguten irudiak marraztatuta daude, Ekaingo leizean batez ere (Deba). Zaldien lehen adierazpenak dira. Ekain Europako labar-margoko zaldi errepresentaziorik bikainenenak dauzkan aztarnategia da. Hango 33 zaldi irudiak oso errealistatzat jotzen dute adituek.
Zaldien marrazkiak gordetzen dituzten Euskal Herriko beste leizeak hauek dira: Altxerri, Atxeta, Santimamiñe, Torrea, Aldekerdi, Urkiaga eta Izturitze.
Kontuan hartu behar da labar-margoetan azaldutako zaldien irudiak garai haietako artista ezberdinen estilo edota trebeziaren araberakoak direla. Batzuetan nabari da abereen zenbait ezaugarrir nahita handitu edo txikiu direla, agian esanahi erlijioso edo magikoarengatik. Halaber, baliteke harpe berberean garai ezberdinetako zaldi arraza ezberdinen margoak egotea nahasita, aldaketa klimatikoek eragindako zaldi arrazen aldaketaren ondorioa. Kasu haietan, guretzako margo-serie haiek interpretatzea zaila da.
Hala ere, zenbait kasutan labar-pinturetan azaltzen diren zaldien irudiak oso fidagarriak dira, eta tarpan zein przewalski motetako zaldiak fidagarritasun handiz islatzen dituztela[30].
E.Bourdellek, euskal-akitaniar labar-margo zein arkeologi aztarnetan oinarrituz, tarpanarengandik etorritako bi zaldi azpi-mota bereizten ditu:[31]
- bata zelta poniak izeneko zaldi mota bide da, zentzu zabalean, edo haren arbasorik hurbilena, hots, pottokaren zein antzeko Europako poni arrazen ahaidea agian;
- bestea, astunagoa, egungo Europako iparraldeko zaldi arraza astunen ahaidea izan liteke.
Beharbada, labar-margoetan bereizten den hirugarren zaldi mota egungo przewalskii zaldien ahaidea da, Equus vemagensis izenekoa. Espezie haren beste izendapena Equus ferus przewalskii da.
Przewalski zaldiaren arbaso hori Iberiar penintsulan epipaleolitoan ageri da, eta Gómez-Tabernaren esanetan, baliteke zaldiok beste zaldi mota batzuekin nahasitakoan egun Penintsulako gune kantabiar-pireniarrean kontserbatzen diren asturkon, Galiziako poni, Lautzako zaldia, zaldi montxino eta pottoka arrazak sortzea.[28]
Zaldi horiek ere oso antzekoak izan litezke Solutreko zaldiarekin konparatuz. Leku hori Paleolitikoan zaldien ehizarako erabiltzen zen amildegia izanik, zaldi horien milaka hezur aurkitu dira.
Jakina, egungo przewalski zaldia ez da Europako poni arraza zaharren arbaso zuzena, baina ez dago gauza bera esaterik haren arbasoa izan zen zaldiaz[32].
Goi Paleolito eta gero, Kristo aurreko 35.000 urtean, zaldi basatiek Asiatik Europa zein Afrikako iparraldera migratu zuten. Aldaketa klimatikoaren arabera, glaziazioak eta landaretzaren gorabeherak zirela eta, zaldien motak garatu ziren, bakoitza bere nitxo ekologikoari lotuta.
Mongoliako Gobi basamortuan, klima kontinentalak estepako landaretza mantendu duen tokia izanik, egungo hango Przewalski zaldia bere aitzindaria den Pliohippus zaldia bezala mantendu da.
Tibeteko haran isolatu batean, Riwoche ponia izeneko zaldi txiki eta antzinakoa topatu zen 1995ean. Kolore arre-grisaxka du eta oso gutxi etxekotua da. Baliteke hura ere antzinako przewalski zaldiekin zerikusirik izatea.
Garai hartako Equus ferus solutrensisa interesgarria da, zaldi txiki hura soslai zapalekoa baizen eta hanka meheak baitzituen, pottokak bezala. Cro-Magnon gizakiek marraztu zuten gurean Goi Paleolitoan. Europako mendebaldean bizi izan zen, K.a. 40.000 K.a. 9.000 arte.
Zenbait urtetan zehar uste izan zen zaldiok arrastorik uzteke galdu zirela Euskal Herritik. Horregatik hainbat urtetan indartu zen egungo pottokak kanpotik ekarritako abereak zirelaren teoria, hau da, zelta ponien teoria, hau da, zelta herriek ekarri omen zituztela egungo bertako zaldi arrazak Kantauriar Erlaitzera.
Hala ere, Nafarroako Zatoia eta Mendabiako aztarnategian topatu zuten Equus ferus solutrensis zaldiaren zenbait hezur zera baieztatuz; arrazak Euskal Herrian Mesolitikoan zehar iraun zuela(Kristo Aurreko 9000-7000 urte).[33].
Geroztik ere, zaldien hondakinak azaldu dira Zatoia eta Mendabiako aztarnategien mail neolitikoan (Kristo aurreko 7.000-5.000 urte), baina baita Mendabia, Fuente Hoz, Kobaederra, Peña Larga, La Renke eta Los Cascajos ere, aztarnategien maila neolitikoetan.
Beraz, hankaz gora geratu da gurean, zaldiak Mesolitikoan eta Neolitikoan desagertuta zegoelako teoria. Beraz, Euskal Herrian eta gure inguruetan zaldiak izan dira Paleolitoren Aurignac garaiaz geroztik, hau da, K. a. 40.000 urte.
Zaldia kanpotik etxekotua ekarri zutenaren teoriaren aurrean beraz, argi geratu da zaldi basatien etengabeko presentzia Euskal Herrian. Baliteke orduan kanpoko zaldi zelatu horiek bertako zaldi basatiekin nahastea, edota, beste zenbait adituek aipatzen dutenez garai haietako hemengo jendeak ez zaldiak baizik eta basa zaldiak zelatzeko teknikak eskuratzea kanpotik, eta haiekin bertako zaldi basatiak etxekotu. Hainbat adituek beste teoria bat mantentzen dute; Iberiar penintsularen gune Kantabriar-piriniarrean zaldia etxokotzeko gune bat sortu zen Asiako gunekin batera eta aldi berean independientea[34].
Azken Izotzaroa eta gero, eguraldiaren epeltzeak eta basoak zabaltzeak zaldiaren habitat soilen eta larre-eremuen aldaketa ekarri zuten, epe motzean suertatu zen aldaketa hura gainera, 2.000 urte inguru. Antza, aldaketa horri egokitzeko, poniek kolore beltz eta arrera trukatu zuten beraien ilajea, animalia harraparien aurrean paisai ilun berrian hobeto ezkutatzeko alde batetik. Bestetik ilaia ilunarekin epelago gordetzeko(eguzkiren argia gehiago xurgatuz) eta baita azkarrago lehortzeko, euriarekin busti eta gero. Pottoka moxalek ordea tarpanaren kolore urdinxka mantentzen dute oraindik 3 hilabete arte.
Beste aldetik, zenbait albaiteroek aipatzen dute joan den mendearen erdi aldean, bazeudela oraindik zurda tentea eta ile gutxiagorekin zuten pottokak. Hau da, tarpanen antzekoa. Egun ezaugarri hauek zuten zaldiek ia erabat desagertu edo oso arraroak dira.
Momentuz eskuartean dauden datu urriekin, Jesus Altuna eta beste zenbait adituren arabera, egungo pottoka eta azken glaziazioan Euskal Herrian geratutako basa zaldien arteko harremanari buruzko teoria irekita dago oraindik. [33]. Seguru aski, etorkizunean egin litezkeen ADN probek argituko dute pottoken eta inguruko "zelta poniak" taldeko arrazen jatorriari buruzkoa.
Ekaingo leizea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian "zaldia labar-artean" gaiaz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da Itziar eta Zestoa arteko Ekaingo leizea aipatzea. Goi Paleolitoko marrazkiak dira bertakoak, Madeleine aldikoak. Marrazkiak 1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, Azpeitiako Antxieta kultura taldekide zirenak.
Milaka urtetan zehar ezkutuan egon ziren labar margo horiek, harpearen mikroklima berezi eta hauskorrean babestuta eta kontserbaziorako baldintza egokietan.
Mikroklima babesle hori ez kaltetzeko, benetako leizea ez dago bisitarientzat zabalik, baina Zestoan Ekainberri izeneko erreplika dago: hor, marrazkien kopiak ikusgai daude. 2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.
Antza, Ekainberri zaldiei eskainitako santutegi bat izan zen. Ekainen 34 zaldi marraziak topatu dira danera. Zaldi errepresentazioek bertan dauden animalien errepresentazio erdia osatzen dute. Kolore zein beste hainbat ezaugarri dagokienez itxura ezberdinetakoak. Hainbat Przewalski zaldi motara hurbiltzen dira, eta beste hainbat tarpanera. Tarteko itxura duten zaldiak badira ere. André Leroi-Gourhan arkeologoak, “Kuaternario artearen zaldi multzorik perfektuena” esanez definitu zituen Ekaingo labar pinturak.
Ekaingo harpeko gelarik zabalenean, forma berezia duen harkaitz bat dago. “Santutegira” sartu orduko ikusten den lehen forma da harkaitz hori eta zaldi baten buruaren itxura duela esan daiteke. Hori izan daiteke arrazoia garai bateko gizakiek Ekain zaldiari eskeinitako santutegitzat aukeratzeko.
Ekinetik gertu 2016.en urtean Zestoan bertan Astuigañeko leizean zaldi baten garbatua aurkitu zuten duela 12.000 edo 13.000 mila urteko beste hainbat animalien irudiekin batera[35].
Barandiaran berak bere lanetan, labar-artea eta Euskal Mitologiaren zaldiaren inguruko zenbait sinesmenekin lotzen zituen[36].
Arte paleolotikoa. Irudigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpimagarria da beste aldetik Euskal Herrian eta bere inguruan agertu diren garai haietako zaldi irudi ezberdinak.
- Garrantzitsuenak Izturitze eta Otsozelaiko leizeetan aurkitutako zaldi buru itxurarekin egindako zintzilikari ugari, Magdaleniar ertain arokoak[37].
- Aipatzekoa ere Joxe Migel Barandiaranek Itziarko Urtiagako aztarnategi arkeologikoan aurkitutako eta harri batean grabatutako zenbait zaldien iruriak. Zaldi hauen itxura przewalski motatik aldetzen dira eta trapanarekiko antza gehiago daukate. Gogoratu behar da Itziar Ekaingo aztarnategitik gertu dagoela.
Erromatarren garaia. Pottokoei buruzko lehendabiziko testu idatziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren garaian pottokak estimu handikoak izan ziren gerrarako zaldiak bezala. Pottokak Asturiasko asturkon izeneneko zaldi arrazaren barnean agertzen da erromatarren testuetan. Antza garai haietan zaldi asturkoiak eta pottokak arraza berberakoak ziren, eta Pirinioetatik Galiziaraino heltzen ziren. Denak "zelta poniak" izeneko poni mota europarrean sailkatuta.
Estrabon izan zen zaldi hauetaz testu idatzi bat utzi digun lehendabiziko berri emailea.
Diodorok bere aldetik Pirineoetan barrena larretzen ziren basa zaldien samalda handiak aipatzen ditu bere idatzietan[38]. Azpimagarria da datu hori, zaldi basatiez hitz egiten duela.
Dokumentaturik dago hainbat tribu euskaldunen zalditeriaren garrantzia. Hala nola autrigoiena[39]. Erromatar garaiko agiri zaharrek aipatzen duten basazaldien eta erdi basatiak ziren abereen ugaritasuna ez datoz bat garai hauetako eta aurrenetako arkeologia aztarnategietan abere hauen hainbeste aztarna gutxi agertzearekin.
Pottokaren irudigintza zaharra (azken Metal Aroak eta erromanizazioa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, erromatarren garaian eta erromanizazioaren aurreneko mendetan pottokaren arbaso zuzenak izan ziren zaldiak Kantabriar Erlaitzeko lur guztietan barrena zabaltzen ziren. Batzuk etxekotuak, beste batzuk samalda basatietan. Garai haietako zenbait zaldien irudi ailegatu zaigu, harrietan zizelaturik, txanponetan zein metalezko grabatuetan.
Kantabria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantabriako Piélagos herriko Zuritako hilarria deritzioten hilarria, bikainetarikoa. Hilarri Kantabriar honetan zaldi baten irudia agertzen da, hainbat gerlariekin batera. Eztabaidan dago, harria kaltetuta dago eta, ea zaldun bat agetzen den aberearen gainean ala ez. Antza Zuritako hilarri bat eroritako gerla-buruzagi baten aldeko oraitarria da.
- San Vicente de Toranzon beste hilarri kantabriarra topatu zuten, Zuritakoaren antzekoa. Bertan zaldun armatu bat agertzen da bere zaldiaren gainean. Espina del Gallego izeko kastroaren inguruan topatu zuten hilarria eta bertan zaldun agertzen den pertsonaia gerra-buruzagi bat dela uste dute.
Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oiartzungo Andrearriagako estela edo hilarria da. Hilarri hau egun Donostiako San Telmo Museoan gordetzen da. Anderregi baselizatik eta baserritik gertu aurkitu zuten, Oiartzun-Irun errepidearen alboan. Egun, bertan, originalaren erreplika bat dago. Harriak metro bat dauka luze da eta alde batean giza irudi bat dago zizelatua zaldi baten gainean. Eskubian, beste pertsona irudi bat agertzend a zutik. Inskripzioan "Beltesonis" aipatzen da. Antza Belteso jainko edo jainkosa (aditu gehienek uste dute irudiak emakumezko bat dela) hori zaldiekin lotutakoa izan daiteke. Beste teorien arabera Belteso hori pertsona bat zen, eta hilarria bere ohorezko oroitarria.
Belteso zaldiei lotutako jainkosa izanez gero, Europa guztian barrena garai haietan agertzen den Epona zaldien jainkosaren antzekoa litzateke.
- Lergan zaldun baskoi baten irudia islatzen duen hilarriak aurkitu zuten.
- Arabako Markiz herrian zaldun eta beste pertsona baten irudiak agertu ziren harpe batean grabatuta. Batzuek uste izan dute emakume bat agertzen dela zaldun gisa, erromatar garaikoa dela beraz, Epona jainkosa irudikatzen dutela esan izan dute. Garai hartan Markiz barduliar antzinako euskal tribuaren lurraldean zegoen. Azken ikerketak, ordea, esaten dute irudi horiek Erdi Arokoak direla eta beraz, Kristau kulturako jendeak eginak[40].
Asturias
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Badiniar hilarriak, Leongo mendi aldean. Hilarri hauetan zaldi irudi ugari dago. Badiniar herria herri kantabriarretako bat izan zen.
Pottoka gerrarako zaldia erromatarren garaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estrabon bera izan zen Erromatarrek Kantaurialdeko lurraldeak menperatzeko buruturiko gerraren kronika egilerik nagusia. Berak ematen du herri kantabriar, baskoi, eta asturra zaldiz borrokatzeko era ezberdinen berri[41].
Zaldi arraza ezberdinena bertan zeuden ere. Gogoratu, beste aldetik, Zalditeria akitaniarra oso ospetsua egin zela ere erromatarren garaian. Autrigoiak ere zaldun ospetsuak ziren.
Ia egun arte, Landetan, Landetako ponia izeneko arraza bat mantendu da, pottokaren oso antzekoa eta lehen aipatu dugun "zelta poniak" taldean sailkaturik. Landetako poniaren azken ale nahastu gabea, 1946an hil zen. Egun Landetako ponia deitzen dituzten guztiak hibridatutako animaliak dira.
Garai haietako Kantauri aldeko herriek hiru taktika nagusi erabiltzen zituzten gerra zaldiz egiteko. Cantabricus impetus, circulus cantabricus eta bi gudari zaldiko.
- Cantabricus impetus izendatzen zuten zaldiz etsaien aurka ezustean burututako erasoak. Etsaia ezustean harrapatzerakoan, eta erasoak oso bortitzak zirelako, kalte handiak eragiten zituzten. Erasoak etsaiak hornidura eta defentsarik gabe zeudenean ematen ziren. Ekintza burutu eta gero, erasotzaileak arrastorik utzi gabe erretiratzen ziren haien abereen gainean zaldun leku malkartsu eta basotsuetan. Pottokak ibiltzeko leku aproposak.
- Kantabriar zirkulu edo Circulus cantabricus. Eraso-taktika mota honetan, zaldunen bi lerro osatutako gerlari-ostea aritzen zen.[42] Ilara bakoitzeko zaldunek erdialdean zituztela, lerro bakoitzak bere aldetik jotzen zuten erasoa. Ilara batek ezkerretik jotzen zuen erasoa etsaiaren aurka. Lehendabiziko oldarraren ondoren, zaldun bakoitzak ezkerrera biratzen zuen balizko puntu baten inguruan eta apurka-apurka zirkulua osatzen zuen. Gauza berbera egiten zuten eskuineko lerroa osatzen zuten zaldizkoek. Kasu honetan, aho-sokak ezkerrean, eskuinarekin erasotzen zuten eta erasoaren ostean, eskuinerantz jotzen zuten, etsaiengatik urrundu eta gurpila burkideekin osatzeko eta berriro atera eta erasotzeko. Uztai bat osatzen zuten zaldizkoek etsaiengana hurbiltzerakoan, berriro erasotzen zieten, eta ondoren berriro "gurpilera" itzultzen ziren. Horrela behin eta berriro oldartzen zitzaien etsaiei atsedenik eman gabe.
- Bi gudari zaldiko. Taktika honetan, zaldi bakarrean bi gerlari hurbiltzen ziren etsaiarengana. Guda-tokira heltzerakoan, atzeko zaldizkoa lurrera jaitsi eta borrokan oinez aritzen zen. Bitartean besteak zaldiz jarduten zuen borrokan.
Aro modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan ohi da XVIII. mendera arte gizakiak nekez burutu zuela inolako aukeraketarik pottoken kanpo itxura moldatzeko. Gauza ezaguna da hori baino lehen ere hainbat arabiar zaldi gurutzatu zituztela bertako poniekin "arraza hobetzeko" asmoz eta haren ondorioz abelburu orbaindunak edo pikartak sortu ziren.
Dena den pentsa daiteke pottoka aspaldidanik estimatua arraza izanik, nolabaiteko aukeraketa ere emango zela arrazan historian zehar.
Duten sendotasuna dela eta, nekazaritza lanetan ere erabili izan dira, baita meatzetan bagonetetatik tiratzeko. Horregatik mantendu ziren esate baterako hainbeste pottoka Enkarterrietan, bertako meazuloetan lan egiteko[43].
XIXen. mendean, Iraultza Industrialaren ikatz eskari handia zegoenean, Iparraldeko pottokak erabiliak izan ziren meategietan Frantziako ipar zein ekialdean.
Beste aldetik bibliografia ugari dago Exmoor poni arraza Kantauri itsasoko ertzekoponi arrazekin lotzen duena, Euskal Herriko bertako poni arrazak barne. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko Meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak zein asturkoiak[44]. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean, Exmoor poniaren zein Dartmoor ponien kasuan. Berriki egindako ikerketek ere Ingalaterrako New Forest poniak ere Kantauriar erlaitzeko poniekin lotzen dituzte.
Hori baino lehen, ongi dokumentaturik dago ere erdi arotik eta errenazimendu urtetan ere, pottoka ugari esportatu zirela Bretainia Handiko uhartetara zein hainbat atlantiar uharte zein herrietara. Pottoka merkataritzako gaia zen. Antza euskal baleontzietan ere pottokak garraiatzeko soto bereziak zituzten.
Euskal balezalee ere pottokak erabiltzen zituzten traturako merkantzia gisa Ternuako bidean. Hau dela eta, teoria baten arabera, pottoka islandiar poni arrazaren odolan egon daiteke, beste hainbat poni arrazekin batera.
Pottoka ere zirkurako animalia bezala erabilia izan da.
Gaur egun zenbait elkarte pribatuek zein partikularrek ere ere lan egiten dute pottokaren iraupenaren alde.
Orokorki erdi-basati aurki daitezke pottokak, nahiz eta azken urtetan zenbait zalditokietan erabiltzen hasiak dira.
Azken urtetan, hainbat gorabehera egon dira arrazan gorde beharreko ezaugarriak direla eta, eta pottoken elkarte eta jatorrizko-liburu ezberdinak daude.
Gerra zaldia aro modernoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro modernoagoetan ere, pottoka estimatua izan da gerlarako. Esate baterako, XIX. mendean, Britaniar armadak ehunka pottoka erosi zuen honako helburuarekin; Indiako Iparreko gune menditsuetan mendiko gerlarako beharrezkoak zituen mandoak sortzea. Euskal poniek mendietan eta leku malkartsuetan aritzeko daukaten abilezia eta gogortasuna jasoko zituzten mandoak, jakina.
Joan den mendeko bigarren hamarkadaren aurretik pottokak haragitarako erabiltzeko kanpoko zaldi arrazekin gurutzatuak izan ziren[45]. Bretainiar zaldiekin esate baterako. Haren ondorio dira, esate baterako, Euskal Herriko mendiko zaldi arraza. Pottoka zela-zaldia bezala hobetzeko, Galesdar poni zein anglo-arabiar zaldiekin gurutzatuak izan dira baita ere. Gaur egun normalak dira pottoka eta arabiar zaldien gurutzaketak.
36ko gerran hainbat gudarien batailoiek pottokak erabili zituzten gerra tresneriaren zamaberetzat zein "mezularien" zela-zaldiak bezala. Abere hauen argazkiak badaude horren afroga.
Pottoka eta kontrabandoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoka oso lotuta agertu da ere Euskal Herria Frantzia eta Espainiaren artean banatzen duen muga inguruan urtetan burutu den kontrabandoarekin.
Zenbait kasuetan, pottoka kontrabando gaiak garraiatzeko erabilia izan da, eta beste zenbaitetan pottoka bera zen kontrabando gaia, beste zenbait abere bezala. Abere txikiak eta kolore ilunekoak izateak, "gaulana" errazten zien kontrabandistei. Bereziki Sara aldean, Larrun mendiaren itzalpean geratzen da pottoka kontrabando mota honen gogorapen bizienak.
Ospetsua da pasadizo bat pottoken kontrabandoaren inguruan. Zinegile batzuk Xareta aldeko kontrabandoari buruzko erreportai bat egiten ari ziren bertako jendearekin joan den mendeko 80. hamarkadan, kontrabandoaren azken urtetan Espainia Europako Batasuna kide sartu baino lehen. Erreportaiaren filmaketa aitzakitzat hartuz, hainbat saratarrek pottoka talde bat kontrabandoz pasa zuten mugaren alde batetik bestera.
Pierres Larzabalen "Oraitzapenak" liburuan honako pasadizoa agertzen da.
« | Pottokak tiroz hil: "Kontrabandisten lege bat balin bada sekulan ez haien salatzea, bertze lege bat bada ere, norbaiti kentzen badiote bere kontrabanda, hura gero aduanak enkantean ematen duelarik, galtzaleak duela bakarrik, eta bertze nehork ez, haren erosteko dretxoa. Bainan hori ez bide zakien, ene haurrean, Olhetan bahitu potokak enkantean erosi zituen nonbaiteko gizonak. Etxera zoalarik bere potokekin tiroz hil ziozkaten. Nehork ez baitzuen jakin nor zen hiltzalea. Milaka badira horrelako ixtorioak, batzuk salatuak bertze batzuk betikotz gordeak. ETAri buruz liburu bat egiten ari zela Christian Rudel «La Croix» kazetako kazetaria, muga aldeko gertakari horietarik zenbait kondatu dizkiogu." [46] | » |
Pottoka eta herri kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoka zenbait euskal herri kiroletan erabila izan da eta da, hala nola:
- Antzara jokoan. Joku honetan zaldunek zintzulikatutako antzarei (Hainbat kasu oilarrei) burua erauntsi behar izaten dizkiete tiraka azpitik galapan pasatzen.
- Zaldi proban. Proba-harriei tiraka jokatzen diren demak dira hauek. Idien ordez zaldiak erabiliz.
Hitzaren etimologia eta pottokaren beste zenbait izen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har baserri aldeko euskaraz behi aziendari abelgorriak esaten zaie (bertako arraza gorriei behintzat, betizuak eta piriniar behiak), ardiei abelxuriak esaten zaien moduan eta zaldi-behorrei berriz abelbeltzak. Baliteke, eta seguruen halaxe izango da, "abere beltz" horiek pottokak izan jatorrian.
Garai batean zaldi txikiak izendatzeko erabiltzen hasi zen pottoka izena, eta azkenik arrazari lotuta geratu da[47]. Pottoka hitza egun Euskal Herria guztian barrena nahiko zabaldurik badago zaldi mota hau izendatzeko hau berez nahiko modernoa da, garai batean ez zen horrela izaten, eta izen ugaritasun handia zegoen arraza izendatzeko.
Pottokaren hitzaren jatorriaren inguruan, zenbait teoria daude: Euskal Herriko Iparraldean "pott" hitza erabiltzen dute basa zaldiei deitzeko. Soinu horrek zaldiek irrintzia amaitzerakoan edo esnatu nahian dabiltzanenean ateratzen duten soinua ekartzen du gogora, hots, zaldiak lasaitzeko balioko luke.
Pottoka abereak egiten duen hotsak egiten jardutea litzateke, "pott-ka" edota "pott-pott-pott" esaka aritzea alegia. Beste zenbaitzuentzat ordea pottoka izen onomatopeikoa da. Apatxek trostan edo galapan ateratzen duten antzekoa.
Egun pottoka izena da zabalduen eta jende guztiak gehien erabiltzen duena, hala ere jatorrian badaude beste zenbait izen:[48]
- Basa-behorrak deitzen dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
- Hemengo zaldiak deitzen dituzte Araban eta Bizkaian.
- Euskal Poneiak deitzen dituzte Araban.
- Ordunteko zaldia deitzen dute Enkarterriko alde hartan. Honek nahasketa dakar Lautzako zaldiarekin, zaldi mota hau ere "Ordunteko behorra" deitzen baitute. Dena den, gune hori pottoken eta lautzako zaldien arteko "ukipen gunea" izanik, bi arrazen tarteko abere asko egon ziren garai historikoetan[49].
- Mendiko zalditxoak Gipuzkoan.
- Basa-poneiak Gipuzkoan.
- Basa-zaldiak Lapurdi eta Nafarroa Beheran.
- Zaldi ttipiak Lapurdi eta Nafarroa Beheran.
- Pottoka Nafarra. Nafarroa Garaian.
- Poni Nafarra. Nafarroa Garaian.
- Xamalkot eta xamalko Zuberoan.
- Potxa. Bizkaian.
- Pyrinean tarpan, edo Pirinioetako tarpana[50]. Izen hau erabiltzen da Iparraldeko zenbait pottoka hazleen aldetik arrazaren antzintasuna azpimarratzeko. Berreziki Bidarraiko pottoken babeslekuaren arduradunek erabiltzen dute, eta pottokaren basatasuna hori gordetzeko bereziki lanean dihardute[51]. Hainbat adituek pottoka Konick zaldiaren taldean sartzen dute, hau da, tarpanen ondorengo zuzenen taldean[52].
Ez dira bakarrak. Europako beste zenbait arrazek ere "Tarpan" marka daramate, aspaldiko zaldi basatiekiko beraien harremana azpimarratu nahian.[53]
- Gazteleraz: "Poney vasco-navarro" izan da izen klasikoena. Esan da lehen Mendebaldeko Euskal Herrian, Bizkaiko Enkarterrietan, "yeguas de Ordunte" izena partekatu dute gazteleraz gertuko arraza den Lautzako zaldienkin.
- frantsesez: "Petit cheval du Pais Basque" deitua izan da.
Izen gehienek beraz, pottokaren izaera menditar eta basatiari egiten diote aipua, baita bertako arraza izateari ere.
Arabako zaldi-sasiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako zenbait lekuetan toki izen berezi mantendu zen, Gerardo Lopez de Gereñuk jasota[54]. Zaldi-sasia. Zalantzarik gabe zaldi hauek zaldi basatiak izango ziren. Pottoka motakoak eta beste leku batzuetan agertzen diren enzebroen parekoak. Baliteke ere basatiak bilakatutako etxeko zaldiak izatea ere, baina harrigarria da toponimoaren zalbalpena Arabako lautadatik mendialdera.
Toponimoak:
- Saldeisaci, 1699. Jungitu.
- Salsiisasi, 1558. Amarita.
- Saldisase, 1660. Pagoeta.
- Saldisasi, 1713. Deredia.
- Zaldiisasia, 1716. Ilarratza.
Kultura, mitologia eta sinesmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoken inguruko aipamen ugari aurkitu daiteke euskal mitologian, haietako batzuk leizei lotuta. Harpeetan bizi diren edota zaintzen dituzten irelu edo jenioen multzoan sartzen da zaldia. Pottoka beraz Mariri eta bere senar Sugaarri lotuta dago.
Zaldiaren ingurko beste sinesmen multzo handia dago euskal mitologian. Suzko zaldiak, bururik gabeko zaldia, zerealeen izpiritua...
Banaketa historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioetako poni beltzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren konkista baino lehen, pottokek, edo pottoken antzeko zaldi arraza batek, hartuko zuten ia Pirinio osoa, Landetako zenbait eremu eta Kantauriar mendikatearen zati handi bat Galiziaraino[55].
Gaur egun badaude zenbait poni arraza gune geografiko honetan pottokarekin oso antza handia daukatenak, eta behe paloelitotik zetorren antzinako zaldi haien ondorengo zuzenak izango liratekenak. Denak gainera, antzinako zaldi arrazen ezaugarri ugariez gain, zerbait ezanguratsu eta komuna dute beste poni arraza gehienekin konparatuz; kolore iluneko poniak dira, beltzak edo ia beltzak. Hau nabarmentzeko moduko ezaugarria da, zeren antzinako beste zenbait poni arrazen ezaugarri nabarmena "sagu kolore" urdinzka da. Esate baterako sorraia eta Konick zaldien kasuan. Dena den, Konik zaldietan abere beltzak edo oso ilunak ez dira arraroak.
Poni beltz edo ilun hauek Asturiasko asturkoia, Lautzako zaldia edo ponia Burgoseko iparrean eta Euskal Herriko mendebaldeko zenbait haranetan, Kantabriako zaldi montxinoa eta Okzitaniar ekialdeko zein Kataluniako Pirineotako Merensgo zaldia. Batzuentzat azken hau ez da berez ponia, baina bai sartzen da "zaldi txikien" kategorian. Antza, Ordunteko behorren kasuan bezala, urtetako hautaketen bidez zein larre hobeagoen lortu zuten mendiko ponien altuera igotzea, baina bere senideen antzinako ezaugarriak mantendu ditu hala ere. Gaur egun, larre hobeagotan larratuz gero, nabarmena da hainbat pottok beraien guraso baino tamaina handiagoa dutela. Hau dela eta, pottoka elkarteek pottoken tamaina handiago onartzen dute erregistro ofizialetan, baldin eta gurasok arraza garbiko pottokak baziren.
Landetako ponia garai batean lotuta egongo zen pottokekin baita ere, baina egun arraza hau oso nahastuta dago arabiar zaldiarekin zein beste arrazekin. Zenbait landetako poniek kolore iluna mantendu dute.
Galizia eta Portugaleko garrano zaldiek ere nahasketa ugari jasan dute eta egun kolore zein beste ezaugarrietan oso eraldatuta daude.
Balkanetako hainbat ponik, Bosniako ponia esate baterako, hainbat ezaugarri komun daukate pottokekin, kolore iluna barne.
Aro modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da zehaztea "poni beltzen" arteko lotura geografikoak noiz apurtu ziren, eta haren ondorioz populazioak isolatu eta eboluzio autonomak hasi.
Adituek garbi esaten dute Garobel eta Ordunteko Lautzako zaldiek Enkarterrietako pottokarekin oso lotuta daudela[56].
Duela gutxi arte, Euskal Herriaz gain, pottokak Goi Aragoiko zein Bearnoko Pirinioetan mantendu dira.
Mendiko larra eskasenak, txilardi eta otadiak aprobetxatuz, gero eta baztertu eta nahastuagoak kanpoko beste zaldi arrazekin, kopuru txikian ailegatu dira gaur egun arte.
Euskal Poni hauen kopurua azken hamarkadetan etengabe beheratuz joan zen beste arraza produktioagoen bultzadaz eta haiekiko nahasketagatik. Aralarren adibidez, orain dela 30 urte desagertu ziren azkenekoak, geroztik ZAPE elkartearen bidez berreskuratu badira ere.
Pottokak zelta ponien arraza multzoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat adituek pottoka zelta poniak delako taldean sailkatzen dute. Bertan, besteak beste, Asturiasko asturkoi zaldia dago, Ordunteko behorra, Montxino zaldia, Ingalaterrako hegoaldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, faco galegoa edo Galiziako zaldia, Portugalgo garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia. Europako beste zenbait poni arraza ere zelta ponien multzo horretakoak dira.
Gaur egungo egoera eta banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko eta 1980ko hamarkadetan, araututako hazkuntza bereziki Ipar Euskal Herrian zegoen zabaldua. Hegoaldean hala ere pottoak bazeuden ere, nahiz eta arrazaren liburu ofizialik ez zegoen. 1996an FAOk, pottoka desagertzeko egoeran dauden arrazen zerrendan hartu zuen.
1990eko hamarkadan Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek arraza honen hazkuntza eta ugaltzerako bi gune abiatu zituzten, Gipuzkoako kasuan Pagoetako natura parkean.
Egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herrialde mailako elkarteak daude, eta Iparraldean aipagarria da Bidarraiko Pottoka Etxearen lana jatorrizko pottoka arraza babesteko. Azken hamarkadetan arrazaren kopurua askoz gehiago emendatu da, Hegoaldean Iparraldean baino gehiago. Hala ere Hegoaldean pottokaren kopurua 2007. urtean 700 aberetik beherakoa zen (hiru urtetik gorako behor amak).
- 2013. urtean arraza garbiko 716 behor ama eta hazirako 69 zaldi zeuden Hego Euskal Herrian.
- 2014. urtean arraza garbiko 765 behor ama eta hazitarako 93 zaldi zeuden Hego Euskal Herrian.
- 2015. urtean arraza garbiko 791 behor ama eta hazitarako 80 zaldi zeuden Hego Euskal Herrian.
- 2016. urtean arraza garbiko 761 behor ama eta hazitarako 69 zaldi zeuden Hego Euskal Herrian[57].
- 2017. urtean arraza garbiko 748 behor ama eta hazitarako 71 zaldi zeuden denera. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo kanpo (Extremadura). Denera, sailkatu gabeko abere zein moxalak barne 1170 animali.
Beraz arraza ez dago arriskutik libre, kontrakoa baizik.[58] Gainera, azken urteotako krisiak eta diru laguntza publikoen murrizketak kopuru horretan eragin ezkorra izan du. Arraza apurka atzeraka doa kopuruz.
Equus Survival Trust elkartearen kriterioak jarraituz, arraza egoera ahulean dago bere iraupenerako, hazkunderako 500 behorretik gora baina 2.000 baino gutxiago daudelako[59]. Ez da lortu ezta "kaltebera" egoeran egoteko beharrezkoak ziren kumatzeko moduko 900 behorren kopurua.
Araban arrazak atzerapen handia jaso du azken hamarkadetan, naiz eta egun Arabako Pottoka Elkartearen bidez lan handia egiten ari den berreskuratzeko.2008 urtean Arabako Pottoka Elkarteak 7 kide zeukan eta denen artean kalifikatutako 42 behor zeuzkaten, eta kopurua gora emendatzen zihoan apurka.[60]
Bizkaiko Pottokazaleen Elkartea. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1.988an sortu zen. 2008.en urtean 42 bazkide zituen.[61]
- Pottokaren hedapen gunerik nagusienak Enkarterrietan daude kokatuta. Los Jorrios-Armañon, Ventoso-Alengo eta Ordunte, los Tornoseraino luzatuz bere hedapena.
- Baita Orozkon, Gorbeiako Natura Parkean.
- Kostaldean pottokak gune sakabanatuetan daude.
- Bizkaiko Foru Aldundiak talde erreferentzial bat mantentzen du.[62] Helburu nagusia gurutzaketak eta hautaketak egitea da, epe ez oso luzean foru aldundiko etxaldean lortuko dituzten aurrerapen genetikoak Bizkaiko gainerako pottoken artean ezarri ahal izateko.
Urtean zehar Bizkaiko mendietan bizi diren pottoken egoera hiru urtez ikertzen aritu eta gero, Bizkaian espezie ugaltzailerik onenak bildu zituzten, toki bakar batean aztertuak izateko. Helburu nagusia gurutzaketak eta hautaketak egitea izan zen, epe ez oso luzean foru aldundiko etxaldean lortutako aurrerapen genetikoak Bizkaiko gainerako pottoken artean ezarri ahal izateko.
- Aralar: Zalbibi Aralar Pottoka Elkartearen zaintzapean, (ZAPE), Arraza bertatik 70. hamarkadaren hasieran desagertuz gero, pottoka berriro sartu dute bertan eta talde handia dago egun.
- Pagoetako natura parkean: Pottoka hauen jabetza publikoa da, eta Gipuzkoako Aldundia arraza kontserbatzeko mantetentzen ditu,baita bertako larre naturalak kudeatzeko ere. Taldea 70 abere inguruko da, garaiaren arabera. Handiagoa moxalak jaoitze garaian.
Horrez gain, hainbat samalda partikular daude Parke Naturalean. 2012.en urtean hiru samalda ziren. Aizarnako Santa Engrazian, Lizasarri mendian eta Ernio-Txiki aldean zein Landarbide baserrian Aian. Parkeko Harreraetxeak urtero antolatzen ditu bisita-gidatuak bertako arrazak ezagutzeko. Pottoka zein betizuak.[63]
- 1998an sortutako Pottoka arraza berreskuratu eta sustatzeko Gipuzkoako Pottokazale Elkarteak 2008. urtean 80 bazkide zituen eta kalifikatutako hiru urtetik gorako 600 behor inguru (ZAPEko abereak barne).[64]
- Nafarroako iparraldeko mendietan ere pottoka aurkitu daiteke, batez ere Amaiur, Etxalar, Zugarramurdi, Bera (Larrun mendian)... bezalako herrietan. Landa Garapenerako 2014-2020 Plangintzan Nafarroako bertako arrazatzat hartu da. Horretaz gain, Pottoka Lagun Elkarteak dihardu 2012. urteaz geroztik pottokak Nafarroa Garaian hedatzeko lanetan.
- Iparraldeko hiru herrialdetan, pottokak atzerakada handiak nozitu du kopuruan ezezik, baita eta arrazaren garbitasunean ere. Pottokak erruz nahastu dituzte beste arrazekin zaldi "hobeak" lortzeko zaldiketari begira edota kolore biziagoak (Orbanekin) zaldiak "politagoak" eta salgarriagoak izateko.
- Aipamen berezia merezi du lehen aipatutako Bidarriko Pottoka Etxeak. Hari esker Bidarrain bertako pottoken erreserba bat mantentzeaz gain, arraza garbiko zenbait samalda sortzen ari dira Iparraldean. Bertako arduradunek zalantzak izan dituzte ea nola beraiek "jatorrizko pottoka" deitzen duten pottoken azpitaldea (Hegoaldeko jatorrizko pottokarekin bat datorrena) kopuruz igotzea. Bertako guneko pottokak erabiliz edota, bariabilitate genetiko handiagoa lortzeko, erabat jatorrizkoak ez diren zaldien arteko atzerako gurutzaketen bidez arrazaz garbiagoak diren abereak sortuta.[65]
- Pottokek ere urtero antolatzen diren Ezpeleta, Heleta eta Garrüzen zaldi eta abere azoketan garrantzi handia dute. 1996 urtetik Saran, Larrun mendiaren magalean, "pottoka eguna" ospatzen dute. Bertan 100 pottoka inguru biltzen dituzte eta sariketa antolatzen dute.
Euskal Herritik kanpo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat abelburu Pirinioetan.
- Extremadura:
- Extremadurako mendialde batean, non 500 hektarea inguruko gune batean baldintza basatietan dauden pottokak askatu dituzte eta beraien "basatze" prozesua jarraitzen ari dira Lucy Rees galestar etologoaren eskutik.[66] [67]
- Gredosko mendilerroan, orain "Pottoken lakua" deitzen duten paraje batean, baldintza erdi basatietan dagoen beste pottoka samalda dago.[66]
Badaude hainbat hazle Paberen inguruan, baina hantxe pottoka pikartak, (orbaindunak), nahiago dituzte.
Ezaugarri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konformazio orokor oneko animaliak dira, elipsometrikoak, subkonkaboak, eta brebilineoak edo subrebilineoak. Garaiera eta luzera antzekoak dira. Proportzio onekoak. Neguan ile luzea hazten zaie.
Atalez atalekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Burua
- Buruaren soslaia: zuzena edo subkonkaboa. Sudurraren soslaia; zuzena edo sakonune txiki batekin begien parean, nabariagoa arren kasuan emeen kasuan baino.
- Burua: erazkoa, hezurra eta azala, piramide itxurakoa, amaiera aldera pixka bat estuago egiten dena; emeen artean handi samarra da, koadratuagoa, alde batetik neguan ile ugari daukatelako okozpekoan.
- Bekokia: laua edo ahurxea.
- Sudurzuloak: zabalak, aurrera begira, ezpain lodiak.
- Begiak: Begi biziak eta arbendola kolorekoak, aurpegi–azalean, betzuloak ondo markaturik.
- Kalpatsa: ezaugarri bereizgarria, begietara erortzen da, arrengan bereziki oparoa.
- Aurpegia: zuzena.
- Belarriak: mugikorrak, txikiak eta ondo ezarriak. Oinarrian kanpora egiten dute eta puntetan barrura.
- Lepoa: sendoa, indartsua, buruari eta enborrari ondo lotua. Zurda ugari ditu, soinkurutzeraino heltzen direnak. Zurda alde batera.
- Soin gurutzea: ez da nabaria.
- Enborra: sendoa.
- Bizkarra: zuzena, zela itxura apur bat hartzen du, subkonkaboa.
- Zerra: makurtua, handiagoa luzeran zabaleran baino. Sakroaren hegalek pixka bat erortzeko joera dute; horren ondorioz, «mako» itxurako zerra eratzen da.
- Buztana: oso behetik sortzen da, oso zurdatsua da eta apalardatzetik behera hel daiteke.
- Hanka-jarrerak: egokiak eta erregularrak.
- Sabelaldea: handi samarra.
- Bularra: zabala, sendoa, edukiera handikoa, eliptikoa. Saihetsak arkutuxeak ditu.
- Gorputzadarrak: luzera ertainekoak eta proportziozkoak. Meheak baina indartsuak; hezurdura bikaina.
- Aurreko gorputzadarrak: sorbalda luzea du, lapranera jotzen duena, horizontalarekiko nahiko makurtua. Beso eta besaurre gihartsuak. Belauna zabala da, hezurtsua. Kanabera laburra, tendoi nabarmenak. Apo txikiak eta oso gogorrak.
- Atzeko gorputzadarrak: izter garatuak. Ipurmasail eta hanka luze eta gihartsuak. Eseki-leku zabal eta sendoak.
Kanabera laburrak, tendoi nabarmenak. Apalardatzak eta apoak aurreko gorputzadarretakoak bezalakoak.Hanka finak baina indartsuak, oso ile gutxirekin. Atze estua du eta isatsa beheran hasten zaio.
- Apoak: txiki eta biribilak, ondo jarriak, oso gogorrak. Negutik kanpora ere hanketan ile ugari izatea
arraza–nahastearen adierazgarri da.
- Kolorea: beltza eta gaztainkara iluna; pintarratua, gorria eta grisa ere onar daitezke kolore berri legez, baina beltza eta gaztainkara ez diren beste koloreak mestizaiaren adierazle dira.
Ezaugarri zoometrikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arraza definitzen duten ezaugarri zoometriko nagusiak, arrak eta emeak bereizirik, ondoko hauek dira:
Z (Zaldia) eta B (Behorra).
- Soin gurutzeko garaiera 1,30-Z 1,30-B.
- Luzera eskapulo-iskiala: 1,50-Z 1,48-B.
- Esternoi azpiko tarteko altuera: 0,68-Z 0,64-B.
- Bularraren zabalera: 0,33-Z 0,30-B.
- Toraxaren perimetroa: 1,78-Z 1,60-B.
- Aurreko kanaberaren perimetroa: 0,19-Z 0,19-B.
- Belaunaren perimetroa: 0,30-Z 0,28-B.
- Zerraren luzera: 0,55-Z 0,54-B.
- Zerraren aurre-zabalera: 0,48-Z 0,46-B.
- Gutxi gorabeherako pisua bizirik:200-250-Z 170-200-B.
Ezaugarri arkaikoak pottoketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoka arrazak hainbat ezaugarri arkaikoak gorde ditu [68]. Haietako hainbat antzinako beste zenbait poni arrazekin amankomunak dira. Ezaugarri hauek antzinako ekido arrazen ezaugarriak dira. Pottokak beltzak direnez, ez dute dun genea nabari eta berez ez dute garatzen genean daukaten beste antzinako arrazen ezaugarririk. Bai ordea beste batzuk. Dena den Iparraldean dun genea garatutako hainbat abere aipatzen dituzte joan den mendean.
- Bizkarreko mando-marra. Hainbat moxaletan agertu daiteke, nahiz eta gero abereea kolore beltza hartzerakoan galtzen den [69]. Kolorez gaiztankaragoak diren zenbait aberetan mando marra mantentzen da, osoa edo desmarratua baina nahiko nabarmen.
- Hanketako beheko aldea ilunagoa.
- Sabel aldeko "M" itxurako kolorazioa.
- Zebra-marrak agertu daitezke moxaletan, kolore argikoak baitira, baina gero segituan desagertzen zaizkie belzterakoan.
Orohar pottoka moxalak, 3 hilabete arte edo zerbait gehiago, antzinako arrazen zenbait ezaugarri ageriagoak dauzkate. Mando marra eta kolore "duna"agoa [70].
Kolore eta ezaugarri ezberdinetako pottokak eta arrazaren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aipatu denez, beste zenbait zaldi arrazen nahasketaren ondorioz tarteko ezaugarriak zeuzkaten pottokak sortu ziren. Ezaugarri hauen artean oso nabarmena kolore ezberdinetako pottokak. Azkotan ilai kolore pikarta orbain ikusgarriekin.
Bere unean pottokak sailkatzeko liburua sortu zenean, hiru atal sortu ziren pottoka ezaugarriak zeuzkatn abereak sailkatzeko. A, B eta C atalak.
Atal hauek Euskao Jaurlaritzaren arrazaren inguruko dekretuan daukate jatorria.
A atala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko pottokak daude atal honetan.
Pottokaren kontserbazio eta etorkizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950 urtera arte, posiblea zen jatorrizko arrazako pottoka nahiko garbiak topatzea Euskal Herriko zenbait mendietan libre eta gaur egungo banaketa eremuetatik baino askoz zabalduagoak. Argazki zaharretan pottokak ohiko aberetzat agertzen dira Euskal Herriko herrialde guztietako baserrietan.
1970 urtetik aurrera Ipar Euskal Herriko abeltzainak pottokak gero eta gehiago arabiar zaldi, bretoiar zaldi eta galestar ponirekin nahasten hasi ziren. Hegoaldean berriz haragietarako zaldiekin nahastu zituzten pottokak haragi ekoizpena handitzeko. Nahasketa hauen ondorio da Euskal Herriko mendiko zaldia delako arraza.
Hainbatek 1990 urtea jartzen dute jatorriko arraza ia desagertzear zegoen urtea bezala[71].
FAO erakundeak Pottoka euskal zaldi arraza, desagertzeko arriskuan izendatu zuen 1996-an.
Pottokak kontserbatzeko arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- “Direlako”:
Eta, direnen aldetik, izateko eskubidea dutelako. Arrazoi "etiko" hau ez baldin bada oso hedatua euskal kulturan, bai esan dezakegu pisu handia duela antzeko bertako arrazak dauden Europako Ipar Aldeko herrialdetan. Han animalen aldeko arrazoi "etikoak" askoz ere zabalduagoak daude eta.
- Bizirik dirauen ondare-kulturala direlako:
Pottoken kasuan esate baterako Labar pinturetako hainbat zaldi moten ondorengoak direlako.
- Orok dakigu, gure herrian, beste herri guztietan bezala, gizakiaren kondairan abeltzaintzak izan duen garrantzia.
Bestalde, gure arbasoek guretzat utzi zuten bezala, guk ere, une honetan betiko desagertzeko zorian dagoen ondare kulturak bizidun hau, gure ondorengo belaunaldiei uzteko beharkizun morala dugu, ez dezatela, gure utzikeriagatik, “ba omen zen …” esateko aukerarik izan.
- Biodibertsitatea babesteko eta faktore ekologikoengatik:
Gaur egun gero eta nabarmenagoa da naturarekiko gizartearen kezka. Bestalde, Europa Batasunaren nekazaritza politikak, gero eta garrantzi handiagoa ematen dio natura guneari. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian, gero eta gehiago dira, toki malkartsuak direlako, bertan belardi eskasak daudelako edota beste arrazoirengatik (zenbait baserrien desagerpena, mendi askotan, mendetan zehar ohikoa izan den artzaintzaren desagertzea eta abar...), sasiz zein oteaz betetzen ari diren mendiak, gizonentzat erakargarritasuna galduz. Hau dela eta zenbait lan eremu, sasi, ote zein sastrakak janda dago, eta, beste hainbat bide beretik jarraitzeko zorian.
Pottokek, bestalde, orografia, elikadura eta klimatologia baldintza gogorretan bizitzeko ikaragarriko gaitasuna dute (basatasuna). Halaber, betidanik bere kokaleku naturala izan den ekosistemarekin oreka ezin hobean bizi dira. Ekosistema horien aldaketak betizuen bizimoduaren aldaketa lekarke eta aldi berean, ingurumari horretatik pottokak desagertzeak kaltegarria litzateke ekosistemarentzat. Gauzak horrela, arraza horren parte hartzea bere garrantzia izan dezake aipaturiko inguruneak garbi mantentzeko eta bere erakargarritasuna berreskuratzeko. Zer esanik ez, guzti honek balio bikoitza duela egun garatzen ari diren “Parke Naturalen” eta babestutako gainontzeko gune naturalen kasutan.
Euskal Herrian pottokak bete dezake garai bateko tarpan basa zaldiaren desagerketak utzitako txoko ekologikoa, Beraz pottoken etorkizuna, betizuaren eta beste hainbat bertako arraza landatarren kasuan, balore ekologiko eta paisajistiko handiko larre eta belardi natural eta erdi-naturalen (hala ere, elikadura aldetik txiroak direnak) kudaketarekin lotuta egon daiteke
- Gordailu genetiko gisa: gaur arte eta gizakiaren eskakizunari jarraikiz, behi azienden selekzioa esnetara nahiz haragitara bideratua izan da erabat. Selekzio hau, produktibitatean soilik oinarritu da, arrazen, esnea edota haragia produzitzeko gaitasuna kontutan hartuz eta beste arraza ezaugarri batzuk baztertuz.
Honek, arraza batean egiten diren hobekuntza genetiko guztiak zezen gutxi batzuk zabal ditzaketen ezaugarri produktibo batzuetan oinarritzera dakar. Bestalde, zezen hauek, normalean, enbor beretik datoz. Guzti honek, alde batetik, "odol kidetasunaren" gehitzea dakar eta, bestetik, ezaugarri ezberdinak dituzten zezen kopuruaren murrizketa.
Bestalde, badira ezaugarri produktiboetatik at, zenbait unetan bere garrantzia eduki dezaketen beste faktore genetiko batzuk, besteak beste "basatasuna", hau da, basoan, orografia nahiz elikadura aldetik baldintza zailetan ongi moldatzeko gaitasuna. Ezaugarri hau ongi baino hobeto nabaritzen da betizu arrazan, beraz, eta geroari begira, berezitasun hau baliagarri izan daiteke beste zaldi arrazetan Euskal Herriko mendiko zaldiaren kasuan esate baterako, hobekuntzan erabiltzeko.
Horretatik kanpo badira beste ezaugarri batzuk arraza primitibo batzuetan zenbait gaixotasunen aurkako erresistentziari dagokionez eta, ez litzateke soberan egongo horri buruzko azterketak egitea.
- Faktore ekonomikoak:
Jakina da baserritarrek, arraza honi leporatzen dioten “errentagarritasun” urria. Halere, “errentagarritasun urri” hori kakotxa artean jarri beharko genuke, izan ere, hiltzeko orduan animalia horiek Auritzeko zaldiak edota Euskal Herriko Mendiko Zaldiak baino kanalean pisu txikia izaten badute ere, ekoizpen-kostuak ere txikiak dira (maneiua, elikadura eta abarreko kostuak), azken loditze-prozesuan kostu horiek handitzen badira ere.
- Pottoka erabiltzean hasi da berriro ere zela zaldia bezala.
- Pottoka basa zaldien etologiari buruzko ikerketak egiteko erabiliak izan dira ere [72]. Adituek arrazaren berezitasuna azpimarratzen dute.
- Desagerturikoak ez dute itzulbiderik (ez behintzat era errazean). Horien artean Baztango txerria eta Gasteizko muturmotz txerria deituriko txerri arrazen kasuak. Une honetan galtzeko arriskuan dauden Euskal Herriko arrazen artean, besteak beste, pottoka dugu, eta guztiz beharrezkoa da babestea eta bere etorkizuna bermatzea lehen aipatutako arrazoi ugari dela eta.
Pottokaren inguruko beste zenbait kontu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoka maskota gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004.en urtean, Baionako Aviron errugbi taldeak pottoka maskota ofizialtzat hartu zuen [73].
- Zenbait euskal herritarrek pottokaren marrazki bat erabiltzen dute beraien autoetan ibilgailua Euskal Herrikoa dela adierazteko, latxa ardiarekin egiten den bezala.
- Pottoka era berean Xareta izeneko Nafarroa eta Lapurdiko hainbat herriek osatzen duten eskualdearen maskota da. Esate baterako, "Kontrabandisten bidea" delako ibilbidea markatzeko ikurtzat urdin koloreko pottok baten marrazkia erabiltzen dute [74].
Pottokiak eta pottokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jatorri frantzeseko "Schtroumpfs" komiki eta marrazki bizidunen pertsonaiak, Pottokiak deitzen dira euskaraz.
- Oro har euskaraz "pottoko" (mutila) eta "pottoka" (neska) hitza pertsona batekin eta bereziki umeekin erabiltzerakoan, maitasuna eta aldi berean "polita" edota "potxolo" adierazteko erabiltzen da.
Pottoka, artean, dantzan eta ihauterietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pottokaren irudia hainbat artelanetarako erabilia izan da aspalditik. Kutxak, hilarriak...
- Garai batean oso ezaguna egin zen Deia ren egunkariaren ikurrurtzat zaldun bat turuta jotzen pottoka baten gainean. Marrazki hau kutxa zahar batetik hartu zuten.
- Dantzan ere, ezaguna da Lapurdiko Pottoka Dantzan taldea, 2007an eratua. 2009an, Ilargi ikuskizuna egin zuen, pottokekin, pottoka euskal kulturaren elementu nabarmentzat hartuz [75].
- Aipagarriak dira ere euskal ihauterietan edota Zuberoako maskaradan agertzen diren zaldian oinarritutako pertsonaiak. Zaldiko, Zamalzain...
Pottoka heraldikan eta herrietako armarrietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko zenbait abizen eta herrietako armarrietan, zaldiak agertzen dira. Haietako zenbait kasuetan nabarmen dira pottoken irudiak.
Pottoka filatelian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoka ere filatelia gaia izan da.
- 1998 urtean, Frantziako Postak zigilu bilduma bat atera zuen, « Nature de France » izenekoa eta bertan bertako lau zaldi arraza ageri ziren. Camargako zaldia, Frantziako trosta zaldia, Ardenetako zaldia eta pottoka bera [76].
- 1970 urtean Monakoko Printzerriak pottoka erabili zuen zigilu batean[77].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Muro, Alberto. (1997). Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia ISBN 84-7752-232-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Pascual Moro, Iñigo. Definición zootécnica y etnológica de la raza poney vasco pottoka. , 1 or..
- ↑ (Ingelesez) Basque pony. USA.
- ↑ (Frantsesez) «Poney Pottok» Dictionnaire des sciences animales (Cirad).
- ↑ (Gaztelaniaz)Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiaran, Jose Migel. (1972). Diccionario ilustrado de Mitologia Vasca. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 244-245 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Orozco Piñan, Fernando. (2009). Guia de campo de las Razas Autóctonas Españolas. Pottoka. Bilbo: Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino, 494-496 or. ISSN 978- 84-491-0946-1 : 978- 84-491-0946-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) Rees, Lucy. (2024). «Los caballos salvajes» Etologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Andonegi Beristain, Garazi. (2006). «Euskal Herriko zaldiak» Elhuyar 218: 54..
- ↑ (Gaztelaniaz) Raza equino caballar pottoka. Madrid: Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación.
- ↑ (Ingelesez) «Pyrenean Tarpan» Breeds of livestock.
- ↑ a b Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Iñaki Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundia. Bilbo, 1997. ISBN 84-7752-232-4
- ↑ (Ingelesez) Bennett, Deb. (2012). Equus caballus. California: The mammalian species.
- ↑ (Ingelesez) «Research Sheds New Light on Origins of Domestic and Przewalski’s Horses» SCI News (Australia).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gomez Taberna, Jose Maria. (1980). La caza en la Prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Gijon: Istmo, 139-140 or. ISBN 84-7090-104-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Gomez Taberna, Jose Maria. (1980). La caza en la Prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Gijon: Istmo, 139-146 or. ISBN 84-7090-104-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El ADN antiguo revela que los caballos salvajes de Iberia estuvieron implicados en el complejo proceso de la domesticación del caballo» Aragosaurus. Grupo de investigación de vertebrados del Mesozoico y Cuaternario de la Universidad de Zaragoza (Zaragoza: Universidad de Zaragoza).
- ↑ Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Iñaki Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundia. Bilbo, 1997. Nahasketa hau berezkoa izango zen, poni basatien populazioetan emanda.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gomez Taberna, Jose Maria. (1980). La caza en la Prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Gijon: Istmo, 142-143 or. ISBN 84-7090-104-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ruiz Sainz-Amor, Eduardo. (1999). La raza losina. El caballo de las merindades.. Villarcayo.
- ↑ http://www.plosone.org/article/info%3Adoi%2F10.1371%2Fjournal.pone.0018194
- ↑ https://web.archive.org/web/20110907075124/http://www.archnews.co.uk/featured/5502-archaeologists-find-earliest-known-domestic-horses.html
- ↑ http://www.elpais.com/articulo/sociedad/origen/caballos/domesticos/ibericos/elpepusoc/20100112elpepusoc_12/Tes
- ↑ H. D. Lauk, 1976).
- ↑ Alberto Muro, Iñaki Pascual. Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1997. ISBN 84-7752-232-4
- ↑ https://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/6/kobie_6_vol_1y2_anejos_ECONOMIA%20GANADERA%20EN%20LA%20ZONA%20CANTABRICA%20EN%20EL%20FINA.pdf?hash=5f4e89d0b22eefc2aa074049f6f42aee
- ↑ http://[www.pottoka.info/lapottoka/libro.php?id=es -"Zaldia Euskal Herrian azken glaziazioan. Altunaren artikulua]
- ↑ a b [La caza en la Prehistoria. Cantabria, Asturias y Euskal Herria. Jose Maria Gomez Taberna, Colegio Universitario-Ediciones Istmo, Madrid 1980]
- ↑ (Gaztelaniaz) Gomez Taberna, Jose Maria. (1980). La caza en la Prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Gijon: Istmo, 139-141 or. ISBN 84-7090-104-4..
- ↑ [La caza en la Prehistoria. Kantabria, Asturias y Euskal Herria. Jose Maria Gomez Taberna, Colegio Universitario-Ediciones Istmo, Madrid 1980]
- ↑ Bourdelle E. 1956. Les parentés morphologiques des Equidés caballins d´aprés les gravures rupestres du sud-oest de la France. Mamalia, 20:22-23.
- ↑ http://www.noanswersingenesis.org.au/cg_przewalski_horse.htm
- ↑ a b -"Zaldia Euskal Herrian azken glaziazioan. Altunaren artikulua
- ↑ http://www.caballolosino.com/l15.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20160624001046/http://www.berria.eus/paperekoa/2011/031/001/2016-04-22/paleolitoko_animalia_irudiak_topatu_dituzte_zestoako_astuigaa_koban.htm
- ↑ Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- ↑ Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco. Historia General de Euskal Herria. Prehistoria. Paleolitiko. Argitaletxe: Auñamendi. Donostia, 1988
- ↑ http://books.google.es/books?id=QBAMsBpAZzkC&pg=PA109&lpg=PA109&dq=caballos+salvajes+en+la+antigua+hispania&source=bl&ots=XdjWnSa4mX&sig=kNJCgJWmXHc8_8wY9qZIcsLAx_E&hl=en&sa=X&ei=DkVvT7uMOInW0QX37omNAg&redir_esc=y#v=onepage&q=caballos%20salvajes%20en%20la%20antigua%20hispania&f=false
- ↑ http://books.google.es/books?id=QB-AC8tavrYC&pg=PA73&lpg=PA73&dq=autrigones+caballeria&source=bl&ots=DDj09p4bmB&sig=_mM9KT8l2dNZ-SxfOYv2XkUOKWY&hl=eu&sa=X&ei=B4gDUsrHIYPb7AbhjIGwCg&ved=0CCoQ6AEwAA#v=onepage&q=autrigones%20caballeria&f=false
- ↑ Alfayé Villa, Silvia. (2003-12-30). «La iconografía divina en Celtiberia: una revisión crítica» Archivo Español de Arqueología 76 (187-188): 77–96. doi: . ISSN 1988-3110. (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ "El asturcon en las cronicas romanas". Francisco Diaz de Otazu. [1]
- ↑ Flavio Arriano. Techne Taktike, 40
- ↑ http://www.bizkaia21.net/fitxategiak/09/bizkaia21/Territorio_Sostenible/dokumentuak/20100830181735140_mineriahierro.pdf
- ↑ (Frantsesez)Pottokari buruzko artikulua[2]
- ↑ (Gaztelaniaz)https://atlasetnografico.labayru.eus/index.php?title=Yeguas_burros_y_mulos&mobileaction=toggle_view_mobile
- ↑ http://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LarzabalOroitzapenak.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20120314204732/http://zientzia.net/artikuluak/pottoka-liraina-librea-aintzinakoa/
- ↑ http://pottoka.info/files/galeria/Libro_PV_2.pdf
- ↑ http://www.soscaballolosino.com/
- ↑ Pirinioko trapanei buruzko artikuloa. [3]
- ↑ http://maisondupottok.chez.com/page2.html
- ↑ http://horsehints.org/Breeds/PyreneanTarpan..htm
- ↑ "Pirineoko Tarpana"ri buruzko informazioa. Bidarraiko Pottokaren etxea
- ↑ (Gaztelaniaz) Onomasticon Vasconiae. 5. Gerardo Lopez de Gereñu galarraga. Toponimia alavesa. Seguido de mortuorios o despoblados y plueblos alaveses. 1989. Gasteizko udala. ISBN:84/385479/48/3 [4]
- ↑ Bidarraiko pottoken babeslekuaren WEB gune ofiziala
- ↑ http://www.soscaballolosino.com/texto1.html
- ↑ http://www.mapama.gob.es/es/ganaderia/temas/zootecnia/razas-ganaderas/razas/catalogo/peligro-extincion/equino-caballar/pottoka/iframe-ejemplo-arca.aspx
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa//033/001/2013-08-23/pottokak_euskal_herrian_bizi_ziren_lehen_gizakiak_etorri_aurretik.htm[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ http://www.equus-survival-trust.org/documents/equineconservationlist.pdf
- ↑ http://pottoka.info/federacion/asociacion.php?id=eu&a=1223372341
- ↑ http://pottoka.info/federacion/asociacion.php?id=eu&a=1224495834
- ↑ http://www.logoslibrary.eu/document.php?document_id=9144&code_language=EU
- ↑ http://www.gipuzkoan.info/gureagenda/eu/_q0_ps3_tfichaevento_oindex_d2012-10-25_h2012-10-25_c0_id85353_bd0//sarrolako_betizuak__pottokak_eta_oreinak_ikustera_bisita_gidatua.html
- ↑ http://pottoka.info/federacion/asociacion.php?id=eu&a=1224495718
- ↑ http://horsehints.org/Breeds/Pottok.htm
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20120623043228/http://www.andn.es/articulos07.htm
- ↑ (Gaztelaniaz) Rees, Lucy. (2004-7-10). Proyecto Pottoka y la etología equina. Lucy Rees.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Genetica color capa pottoka» Studocu (Bursa Uludağ Üniversitesi).
- ↑ (Ingelesez) «Pyrenean Tarpan» Breeds of livestock.
- ↑ (Ingelesez) «Pyrenean Tarpan» Breeds of livestock.
- ↑ (Ingelesez) «Pyrenean Tarpan» Breeds of livestock.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los pottoka» Relatos ecuestres.
- ↑ (Gaztelaniaz) del Teso, Begoña. (2024-4-1). «La pottoka pasó por el casino a buscar su entrada» Diario Vasco (Donostia).
- ↑ «Pottokaren bidea» Valle de Baztan.com (Baztan).
- ↑ Pottoka dantzan. Ortzaize: Euskal Kultur Erakundea.
- ↑ (Frantsesez) «Trotteur français» Wikiwand.
- ↑ (Ingelesez) Ganley, Elaine. (1986-10-19). «The Pottok of the Pyrenees: Breed of Horse Unto Itself» Los Angeles Times (Los Angeles).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Iñaki Intxausti, Iñigo Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundia. Bilbo, 1997. ISBN 84-7752-232-4
- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- Jose M. Gomez-Taberna, La caza en la prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Colegio universitario de Ediciones Istmo, 1980.
- Bourdelle E. 1956. Les parentés morphologiques des Equidés caballins d´aprés les gravures rupestres du sud-oest de la France. Mamalia, 20:22-23.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EPOFE, Euskadiko Pottokazaleen Federazioa.
- Zaldibi Aralar Pottoka Elkartea
- Pottokei buruzko Elhuyarreko artikulua
- (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikulua
- (Gaztelaniaz) Zaldien liburu-gida
- Euskal Herriko Pottoka federazioaren WEB ofiziala
- (Frantsesez) Bidarraiko pottoken babeslekuaren WEB gune ofiziala
- (Frantsesez) Pottokari buruzko gunea
- (Frantsesez) Frantziako Pottoken Elkarte Nazionala
- (Gaztelaniaz) Arrazaren konserbazioari buruzko artikulua
- (Gaztelaniaz) Zaldien jatorriari buruzko artikulua
- (Gaztelaniaz) Extremadurako pottoka basatiei buruzko artikulua
- (Gaztelaniaz) Espainar Estatuaren bertako etxabereen gida
- [5] Pottoka eta zaldia euskal kulturan.
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pottokak elurretan, Aralar
- Pottokak Ausa-gaztelu mendian behera, bideoa
- Pottokak Jaizkibel menditik beheratzen
- Pottokak eta umeak
- Pottokak eta Ekaingo leizea
- Pottoka bat lera batetik tiraka