Ekiloreak
Ekiloreak (4. aldaera) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Vincent van Gogh |
Sorrera-urtea | 1888 |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 95 () × 73 () cm |
Genero artistikoa | lore-pintura |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Filadelfiako Arte Museoa Van Gogh Museoa Sompo Museum of Art (en) bilduma pribatua |
Ekiloreak (frantsesez Les Tournesols, nederlanderaz Zonnebloemen) 1888 eta 1889 bitartean Vincent Van Goghek margotutako 7 olio-pinturen multzoa da, bi segidan eginda.
Izadi hilaren multzo honetan hamabost ekiloreko hiru margolan eta hamabi ekiloreko beste bi nabarmentzen dira. Arlesen zegoela, 1888ko abuztuan, margotu zuen lehenengoa, hamabi ekilorekoa, egun Municheko Neue Pinakothek musoean dagoena. Paul Gauguin lagunaren logela apaintzeko margotu zituen, 1889ko urtarrilera arte.
Ekiloreak bizitzaren etapa guztietan agertzen dira, loraldietatik ihartzeraino. Erabilitako horien gama zabala nabarmentzen da, berritzailea garai hartan hori batzuk sortu baitzituen Van Goghek.
1987an Yasuo Goto japoniarrak 40.8 milioi euroren parekoa ordaindu zuen enkante batean Ekiloreen oihal batengatik.
Lehenengo aldaerak (1888ko abuztuan)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ekiloreak, lehengo aldaera: hondo turkesa
Olio oihalean, 73.5 × 60 cm
Bilduma pribatua -
Ekiloreak, bigarren aldaera: hondo urdina
Olio oihalean, 98 × 69 cm
II. Mundu Gerran suntsiturik, 1945eko abuztuaren 6an. -
Ekiloreak, hirugarren aldaera: hondo urdin-berdea
Olio oihalean, 91 × 72 cm
Neue Pinakothek, Munich, Alemania -
Ekiloreak, laugarren aldaera: hondo horia
Olio oihalean, 92.1 × 73 cm
National Gallery, Londres, Ingalaterra
Errepikapenak (1889ko urtarrilean)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ekiloreak, 3. aldaeraren errepikapena
Olio oihalean, 92 × 72.5 cm
Arte museoa, Philadelphia, AEB. -
Ekiloreak, 4. aldaeraren errepikapena
Olio oihalean, 95 × 73 cm
Van Gogh museoa, Amsterdam, Herbehereak. -
Sunflowers, 4. aldaeraren kopia
Olio oihalean, 100 × 76 cm
Sompo arte museoa, Tokio, Japonia.
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ekiloreak |