Lactarius albocarneus
Lactarius albocarneus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius albocarneus Britzelm., 1895 |
Basionimoa | Lactarius albocarneus |
Lactarius albocarneus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Lactarius glutinopallens
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hasietan lau-ganbila, laster inbutu formakoa eta azkenik irregular samarra; tolesgarria eta makala, gris-more zikin kolorekoa, okre antzekora arte lausotua; gluten lodiz estalia; pruinaduna eta zilarreztatua eguraldi lehorrean. Ertza beherantz biratua, pubeszentzia zurixkekin, 1-1,5 mm-koa; zakarra eta zorrotza lehorrean.
Orriak: Nahikoa zabal, lodi samarrak, baina ebaki zorrotzarekin; desberdinak; itsatsiak edo laburki dekurrenteak; horixka- okre antzekoak, latex lehortuagatik hori argiz zikindua.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa. Askotan errekurbatua, konprimitua, betea gero barnehutsa; zurbila edo lehoi kolorez zikindua, glutinosua, distiratsua eguraldi lehorrean; iletsua oinarrian.
Haragia: Zurixka, hondatutako lekuetan poliki-poliki horitu egiten da, harro-elastikoa, fruta usainarekin eta zapore pikantearekin.
Latex: Zurixka, lehenik mingotsa, gero pikantea.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Glutinopallens epitetoa latinetik dator, kola esan nahi duen “gluten” hitzetik eta zurbil esan nahi duen “pallens” hitzetik. Kapelaren azalak substantzia glutinosua duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ezaugarri berezia Abies alba-ren orratzak itsasten dituen kapelaren biskositate nabarmena da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda amaieran eta udazkenean. Gregarioan edo mordoxkatan, izei gorrien eta izei zurien basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Europa (batez ere Alpeak, Pirinioak eta Danimarka), Errusia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 397 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Lactarius albocarneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.