Lactarius subumbonatus
Lactarius subumbonatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius subumbonatus Lindgr., 1845 |
Lactarius subumbonatus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain txarra du, kalitate gastronomiko kaskarrekoa.
Sinonimoak: Lactifluus subumbonatus, Lactarius cimicarius, Lactarius serifluus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, oso zimurtsua, hasieran lautik lau-ganbilera eta gero lau-hondoratua, ez oso mamitsua. Ertz biribildua, krenatu-lobulatua. Azal lehorra, opakua, pikor xeheekin, kolore arre ilunetik arre okre antzeko kolore uniformera doana.
Orriak: Nahiko zabal, oso elastikoak, zertxobait subdekurrenteak, lamelulekin, helduaroan krema-horixkatik okre-laranjara doan kolorekoak.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa eta konprimitua, oinarrian lodixeagoa, pruinaduna, kapelaren kolorekoa, baina tonu gorrixkekin.
Haragia: Fina eta nahiko urria, harroa, okre koloretik okre-laranjara doan kolorekoa. Zimitz usainekoa eta zapore gozokoa. Latexa, urria, urtsua eta gardena, gozoa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius serifluus delakoarekin nahas daiteke, honen kapela zimurtasun gutxiagokoa da. Lactarius camphoratus delakoarekin ere bai.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Quercus zuhaitzen azpian batez ere. Gutxi ezagutzen den espeziea.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 98 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Lactarius subumbonatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.