Russula intermedia
Russula intermedia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula intermedia P.Karst., 1888 |
Russula intermedia Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, zapore txarra du.
Sinonimoak: Russula intermedia var. mesospora, Russula lundellii, Russula aurantiolutea, Russula pulcherrima, Russula mesospora.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Tamaina handia, 8 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura eta deprimitua, ertza ildaskatua. Azal mamitsua, distiratsua, ia koipetsua, zati batean bereiz daitekeena, kolore aldakorra, hori-laranja distiratsuaren eta gorri-adreilu kolorearen artekoa, batzuetan ardo kolorekoa, zahartzean koloregabetu egiten da eta okre-gorrixka bihurtzen da.
Orriak: Kolore zuri-hori uniformekoak, laranja kolorekoak ez.
Hanka: Laburra. 5 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, sendoa, harroa, zilindrikoa, zurixka (zahartzean arrosara jotzen du)
Haragia: Gogorra, hauskorra, zurixka (kapelaren azpian marroi-herdoil kolorera jotzen du). Fruta hartzituaren usaina du eta zapore fuertea, pikantea eta batzuetan mikatza. Espora-jalkina horia.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula intermedia delakoarekin nahas daiteke, baina hau txikiagoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda hasieratik udazken hasierara. Urkiarekin mikorriza egiten du. Hosto erorkorreko zuhaitzen azpian (pagoa, hurritza). Sahats grisen sastrakadietan. Lurzoru azidoetan, hareatsu-buztintsuetan, lehorrak edo hezeak (baita zingiratsuetan ere), erdi mailako mendietan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Errusia, Kaukasia, Indonesia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Russula intermedia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.