Azpiarrosa handi ubel
Azpiarrosa handi ubela | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Kaltebera (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Entolomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Entoloma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Entoloma bloxamii Sacc., 1887 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus bloxamii | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azpiarrosa handi ubela (Entoloma bloxamii) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mesfidantzaz begiratu izan zaio, baina ez da toxikoa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, ganbil-kanpai itxurakoa, kamutsa, gero zabaldu egiten da titi batekin, ez da higrofanoa, hezetasunarekin likatsua, zetaduna eta distiratsua eguraldi lehorrarekin. Purpura-more kolorekoa, urdin-beltzaxka eta gero arbel kolorekoa.
Orriak: Marjinatuak, zabalak, estu, zuri-horixkak eta, ondoren, arrosa-izokin kolorekoak.
Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa. Betea, solidoa, lodia eta laburra, haritsua, ildaskatua, kapelaren kolore berekoa, zuri-horixka oinarrian (ezaugarria)
Haragia: Zuria eta haritsua oinean, gris-arbel kolorekoa kapelan. Irinaren usain arina du.[2]
Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onddo nahastezina da Entoloma generoan, kapelaren altzairu distiratsu koloreagatik eta kanpai itxura duelako. Onddo helduaren orrien koloreak Entoloma lividum delakoaren kolorea gogorarazten du. Horregatik, beti mesfidantzaz begiratu izan zaio, baina frogatu da ez dela toxikoa.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Soilguneetan eta belardietan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Australia.[5]
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, azpiarrosa handi ubela desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 249 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 280 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Entoloma bloxamii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea